Nafarroa Bizirik lipduba, ekainaren 16ko martxa nazionalaren aurrekaria

500 urte eta gero Nafarroa Bizirik. Oso bizirik! Iruñean egindako lipdub ikusgarri eta jendetsua horren erakusleetako bat. Gaur igo berri dute sarera ehunka pertsonen laguntzarekin osatutako lipduba, egia esate aldera, gure herrian ikusi ditugun lipduben artean onenetarikoa, zalantzarik gabe! Bizardunak taldearen 500 urte abestiak ere giro bikaina ematen dio Nafarroa bizirik dela lau haizeetara zabaldu nahi duen ikuskizunari. Lipdubez kokoteraino daudenek ere aukera eman diezaietela honi!

Nafarroa Bizirik Lipdubarekin ekainaren 16an egingo den 500 urte eta gero… bizirik! martxa nazionalean parte hartzeko gonbitea luzatu dute horrela Iruñeko alde zaharretik Euskal Herri osora. 1512ko konkistaren urteurrena gogoan izateko eta baztertuta sentitzen diren nafar askoren izaera aldarrikatzeko eguna izango da.

EGITARAUA:

10:00-10:30ean (lekuen arabera), zutabeak antolatuko dira Iruñerriko auzo eta herrietatik, Iruñeko Alde Zaharreraino: Noain (Nabarralderen eskutik), Atarrabia, Berriozar, Txantrea, Errotxapea, Donibane, … Beste aldetik, goiz osoan zehar kale animazioa izango dugu Alde Zaharretik, eta Iruñeko Peñen Federazioaren laguntza ere.

12:ooetan, Zezen Plazaren irekiera ofiziala izango da, nahiz eta lehenago irekia egon. Bertan Herri Azoka paratuko dugu: eskulangileak, agitaletxeak, oroimen historikoa berreskuratzea helburua duten elkarteen informazio-mahaiak. Aparte, jateko eta edatekoa egonen da. 12etatik aurrera, Herri Kirol ikuskizuna eta Bertso Saio berezi bat ikusteko aukera egonen da ere.

14:30eanHERRI BAZKARIA Zezen Plazan. Aurrerago zehaztuko dugu txartelak erosteko bideak.

17:00etanZUTABEAK: Autobus Geltokia, Trinitarios eta Golem zinemak. Eskualdeka banatuko gara (aurrerago informazio gehiago emango dugu).

17:30eanAntoinuti Parketik: EUSKAL HERRIKO MARTXA NAZIONALA, 500 urte eta gero… BIZIRIK !
Zutabetan eta Martxan, Euskal Herri osoko herrien ordezkariak biltzeko deia egiten dugu: udal ordezkariak, musika taldeak, joaldun taldeak, fanfarreak, txistulariak, albokariak, hankapaloak, … Gamazada berria !! Herri bakoitzak, herriaren izena eramango duen estandartea ekartzeko aukera izanen du.
Bukaeran, Gaztelu Plazan, ekitaldia ospatuko dugu.

19:30ean, Zezen Plazaren irekiera:

20:00etanJaialdi Nagusia: BARRICADA, SUTAGAR, VENDETTA eta Goinetxe Anaiak, Iruñeko Zezen Plazan. Aurrerago zehaztuko dugu kartela eta sarrerak eskuratzeko bideak.

 

2 pentsamendu “Nafarroa Bizirik lipduba, ekainaren 16ko martxa nazionalaren aurrekaria”-ri buruz

  • Mendebaldeko nafarrok bertan izango gara, eta ekainaren 16an ere bai, euskaldunon hiriburu historikoan; 500 urte pasa eta gero ere, NAFARROA BIZIRIK!!!!!!!

  • LanderUrbizu 2012-05-19 10:45

    Orain dela 500 urte inbadituak, baina inoiz ez konkistatuak!!

    NAFARROA EZ DA EUSKAL HERRIA, EUSKAL HERRIA DA NAFARROA