Osatu dezagun XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda

Urte amaieran eman genuen Trinkator izeneko tresnaren berri, Erramun Turutarenaren eskutik. Aditz trinkoak modan jartzen ari direla dirudi, Txistu y Tambolin blogean azaltzen duten bezala; horregatik, XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda osatu dute, hizkera modernora moldatua. Hona hemen zerrenda:

Gaztelaniaz Euskaraz
¿Echamos un polvo? Dautsagu?
¡Tú flipas! Daflipank!
Ese/a va de sobrao/a (Hura) dasobera!
Vamos de culo Dipurdigu
Ayer no pillé Atzo ez nerrapan
Se le fue la olla Zelapikon / Zeltzekion
Es un/una pringao/a Dakoipe
No me des la vara / brasa Ez demakiladank / detxingardink
¡Ya le follaría! Narruskioke!
Me cago en tal Urlian dakakat
¿Nos abrimos? Dazabalgu? / Direkigu?
¡Que se joda! Bizorra!
¡Mola! Damola!
¡No me taladres! Ez daratuluidank!
La cagaste, Burt Lancaster Zenekakan, Lady Gagan
¡Chúpamela! Dexurgaidank!
Es un/una agonías (Hura) dilzori
¡No me rayes! Ez demarraidank!
Va a ser que sí Dabaike
No está bien del tarro Ez dapitxer
¡Eres un crack! (Hi) krakank!

 

Gaiari berriro eutsiz eta euskararen garapenaren alde eginez, geuk ere erronka hartu dugu eta aditz trinko batzuk gehitu ditugu zerrendara:

Gaztelaniaz Euskaraz
¡Me parto! Nazatikat!
¡Que te den por culo! Dauzkizatela!
Se van a cagar Dakakate
Es un chungo Dagaitza
No me jodas! Ez nizorraidak!

 

Egungo gizarterako ahozkotasunera moldatzen ez den hizkuntza oro betiko galtzeko arriskua du; horregatik, beste hizkuntzak  moldatu eta berrasmatu egin diren bezala (gaztelania eta frantsesa esaterako), euskara ere modernizatu behar da eta aditz trinko berriengatik apustu egitea proposatzen dizugu. Anima zaitez zu ere aditz trinkoen zerrenda osatzera, eta uda ostean Euskaltzaindiaren ateak jotzen saiatuko gara guztion proposamenekin, ea baten bat onartzen duten. Eragin neuronei eta jar ditzagun aditz trinkoak modan berriz ere!

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

21 pentsamendu “Osatu dezagun XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda”-ri buruz

  • Mozkortuko gara? –> Datxurgako?

  • Ba nik Trinkotzaindia oso trakets ikusi dut proposamen askotan: esaterako, me parto ez da Nazatikat, baizik eta Nazatika.
    Akademia hori noraezean dabil: herri honek Trinkorazaintza behar du.

  • Proposatutako aditz trinko guztiak erabat gaztelerazentrikoak dira. Gazteleraz ez dakien euskaldun batek ez lituzke ulertuko. Noemiren proposamena gehiago gustatu zait.

  • Markos Jutsuriaga 2012-05-08 13:00

    Datxurkit
    Datxurzu
    Datxurki
    Datxurkigu
    Datxurkizue
    Datxurkite

  • Berriro esango dut, bidea galtzen ari zarete: ni atxurtu egiten naiz (nik ez dut ezer atxurtzen), beraz zuzena da ni Natxur, eta ez Datxurkit (gainera, Datxurt litzateke zuzena, Datxurkit hori litzateke ‘niri atxurtzen zait’).

    Utzi Trinkotzaindia eta zatozte Trinkorazaintzara. Edo, gutxienez, berritu itzazue batzorde ahaldunduak.

  • Markos Jutsuriaga 2012-05-08 16:24

    Indalezio, niri dizerdit, dizert edo nizer
    nahi duzuna.

    XD

  • Ez nago oso ziur trinkoen gai hau euskaldunon lehentasuna den, baina hala izatekotan ere, ados nago Axintxio eta Indaleziorekin: ez dezagun gaztelanian oinarritutakorik egin eta erabil dezagun existitzen diren aditz trinkoen logika bera.
    Bide batez, uste dut trinkoen beharra egiazkoa izanez gero, hobe genukeela existitzen diren eta ezagutzen edo erabiltzen ez ditugunak berreskuratzen hastea. Zenbat dauden eta zein gutxi ezagutzen ditugun ikusteko begiratu “Euskal Aditza, trinkoa eta aditz laguntzailea” (batuan, bizkaieran eta zubereran)liburua, “Adorez hiztegiak” argitaratua.

  • Niri dizurit edo dalekit (me la pela)

  • Harri Gibeleta proposatzen dut Trinkorazaintzako lehen ideologo gisa. Pega bakarra dauka: balirudike zalantzan ere jartzen duela dapurkit bezalako aditz ezinbestekoak lehentasuna direla euskararen etorkizunerako.
    Zalantzak uxa ditzanean, Trinkorazaintzako lehendakari-hautagaitzat izendatuko nuke… hau da, Gibeleta jauna netrinkorazazaintzalehendakarigaizendake, atsegin handiz gainera.
    Bonbazia gorenez.

  • Ez nenahike halako posturik, hala ere, daskert zure proposamena. Aholkulari gisan agian neonarke, adibidez: “dizerdit” kirola egitean eta, bestela, “bost daxolat”. Bitartean dazorrazte!!

  • Jakinarazten dizuet Gibeleta jauna kanporatua izan dela, kontenplaziorik gabe, Trinkorazaintzatik.

  • Indalezio, dakinaratzuet izango da, ezta?

  • Dateke, dateke.
    Baina, zisilz, kanporatu hori!!

  • Erabat nados Gibeletarekin.

  • Bere momentuan esan nuen twitterren, eta hemen ere errepikatuko dut. Andoni Egañaren bideari jarriki: “datxortazula” da XXI. mendeko “bejondeizula”.

    “Datxortakizutela”, aldiz, guztiz kontrako esanahia du…

  • Guztiz kontrako esanahia?
    Zergatik dakontsideragu ona guk datxortagula eta txarra gu datxortakiguten? Natsegike, gehiagotan banegi bata zein bestea.

  • jakizue aurten burutu den nafarroako bertsolari txapelketan DIZERDIT taldea izan zela parte hartzen!! DIZURIT ere izan zitekeen.

    dizerdit eta dizurit. me la suda eta me la pela.

  • Ezin ukatu jolasok duten grazia. Hala ere, nago ez ote garen ari, berriro ere, euskaraz ari garelakoan erdara (gaztelera, hain juxtu) indartzen ari. “Made in euskara” hitzez gaztelerak pentsatzen, alegia, ahal egia, ahalegia. Euskadi Gazteako euskara lantzen aritu ginenean ere, garbi geratu zen batzuen nazioartekotasunaren, gazte hizkeraren eta mariasantisimaren nondik-norakoak (premiak, mugak eta enparauak) ideologikoki hain gorrotagarri bide zaigun estatuaren hizkuntzak eta hizkerak markatzen dituztela. Ez hartu mezu hau inoren kontrako erasotzat, horretarako zahartuegi, nekatueki eta nazkatuegia nago eta. Besterik gabe atera zait, barru-barrutik, etsipenaren errai-erraietatik.

  • Ez hapiperrela, Joxerra. Gajolasak, besterik ez.

  • Joxerra ere automatikoki konporatua izan da Trinkorazaintzatik. Joxerrari dusaio bokartak. Ezdakiribil batere. Duzkimaiotela.