Identi-ca euskaraz. Twitter baino txori askeagoa
Librezale taldeko, blogsoviet taldeko eta beste batzuen lanari esker, badago euskarazko gizarte-sare on bat eskura: identi-ca.
Ez gara Tweeter eta identi.ca konparatzen hasiko. Lehenengoa askoz zabalduagoa dago baina bigarrena libreagoa da eta orain euskaraz oso eskura daukagu.
Izena eman dezakezue (doan) eta euskaraz edo beste hizkuntzetan idazten duten lagunen jarraitzaile bilakatu. Eta mezu laburrak argitaratzen hasi, jakina.
Ikus: http://librezale.org/2012/04/20/identi-ca-orain-euskeraz/