Eraikinak, plastikozko botilekin
Zaborraren arazoari aurre egiteko ekimen desberdinak sortzen ari dira. Horietako bat plastikozko botilekin eraikinak egitea da.
Munduan 500 bilioi plastikozko poltsa eta 170 bilioi plastikozko botila sortzen dira. Baina plastikoa, jakina denez, ez da biodegradagarria, 450 urte iraun dezake guztiz desegin arte.
Zer egin, bada, plastiko guzti horrekin?
Andreas Froese alemaniarrak argi izan zuen duela 12 urte, PET (Polietileno Tereftalatoa) plastikozko botilekin eraikinak egiteko Ecotec enpresa sortu zuenean. Edonolako eraikinak sortu daitezke plastikozko botilekin. Horien barnean, plastikozko poltsa gehiago sartu daitezke, baita area edo bestelakoak. Botilak elkarren artean pegatzeko buztina, lurra, zerrautsa eta porlanezko nahastea erabiltzen da. Bataz beste, metro karratu bat eraikitzeko 80 botila behar direla estimatzen da. Teknika honen aintzindaria den Froese jaunaren arabera, ‘adeilu’ mota hauek ohikoak baino iraunkorragoak dira.
Iraunkorrago izan edo ez, argi dago ekimen positiboa dela ekologiaren aldetik. Plastiko kantitate neurrigaberako konponbide bat izateaz gain, ekonomia aldetik makal dabilen jendearentzat ere onuragarria da beraien etxe propioa eraikitzeko metodoa izan daitekelako.
Honduras, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Argentina.. hainbat herrialdetan hasi dira jada plastikozko ‘adeiluak’ erabiltzen.
Eta zuri, zer iruditzen zaizu?