Ezagutzen duzu txapelduna?
Europako hauteskundeetan botatzera animatzeko egin du irudi muntaia Juventude Socialistas delakoak. Euren webgunean diotenez, alferrik dira asmo onak botorik ematen ez baduzu. Areago, euren esku badago, Ipar Polora bidaliko dituzte Berlusconi eta Mayor Oreja, behingoz, klima aldaketa benetakoa dela sinets dezaten.
Bistan da Espainiako Alderdi Sozialistak fede handia jarria diola sareari, Obamak ABEetan egindakoa ez zaiela alferrikako gertatu alegia.
Bide beretik abiatu zen Lehendakari berria ere, nahiz eta hasi eta berehala egin porrot. Aurki itzuliko dira Lopezen taldekoak, batez ere Nagore de los Ríos, Teknologia Berrien eta Open Governement kargua jaso duena. Lopez Lehendakari izan baino lehen ere, haren bloga zuzentzen zuena bera. Orain Euskadi.net eta EJIE gobernatuko beharko ditu lehenbizi, Interneti dagokionean.
Gutxienez, alai dihardute ikonografia berri bat sorten. Eta eskertzen da.