Frida Kahlorenean
Ez da oso normala frantsesez eta alemarieraz egindako dokumental bat zintzilikatzea hemen, baina hain egiten zait ederra eta interesgarria ARTE katean ikusitako hau, ez nukeela nahi gaia gustuko duenari aukera eman gabe geratzerik, nahiz eta Kahlo/Rivera bikotearen kontuak sarritan bistatu zaizkigun.
Mexiko hiriburuko auzoa da Coyoacan. Hantxe zeukan etxea Frida Kahlok eta hantxe aurkitu zuten aterpe joan zen mende hasierako abangoardia artistiko eta ekintzaileetako partaideek: Bretón, Rivera, Trotsky… baita Mercader hiltzaileak berak ere.
Kontua da oso gutxitan aurkitu ditudala hain ondo eginiko erretratuak, hain ongi adierazita pertsonaia historiko hauen guztien izaera benetakoak.
Frantsesez edo alemanieraz dago, bai, fitsik ulertzen ez baduzu, gera zaitez irudien edertasunarekin, baina apurtxo bat ulertzen baduzu bi hauetako hizkuntzaren bat, ederra hartu behar duzuna gozatua!
Gauza asko daude ederrak, baina agian interesgarriena da nola kritikatzen dituen Parisen aurkitu zituen ezkerreko artista komunista burgestu haiek: Breton, Picasso, Tanguy… Ostera, Duchamp goraltzen du.
Intersagrria, halaber, nola dioen denak ari direla bihurtzen surrealismora. Berak, ordea, ez duela sekula jakin surrealista zenik Breton joan zitzaion arte bisitan Mexikora, soilik pintatzea zuela berak gogoko…
Kahloren benetako lekua hobeto zedarritzen du bai, dokumental honek, egiazki.