“Garzon epailearen izena gehiegikeria judizialen eta polizialen liburu beltzean dago idatzita”
Martxelo Otamendik atzo gauean irratian esana da. Baltasar Garzon zigortu dute eta Espainian eta Latinoamerikan haren aldeko olatua sortu da, epaile eredugarria bailitzan. Euskal Herrian, ordea, arrasto iluna ere utzi du epaileak.
Dena da ETA tesia bere egin zuen Garzonek eta, Aznarren legegintzaldian gogor ekin zion ETAren ingurunea deiturikoaren aurka egiteari. Horren ondotik ehunka euskal herritar atxilotzeko agindua eman du Garzonek.
Besteak beste, AEK, Egin, Batasuna, Segi,Ā Udalbiltza, ANV, Ardi Beltza, Haika, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, D3M, Jarrai… debekatu eta itxi ditu. Berak hala erabakita daude oraindik kartzelan ehunka pertsona.
Jarraian Garzonen aurkako epaiaren harira buruz euskal komunikabide batzuk argitaratutakoa:
- Bere sistemak harrapatuta (Berria)
- Jabier Salutregi eta Teresa Todari gutun irekia (Gara)
- Garzonek bere neurriekin egin du topo (Gara)
- Inhabilitazioa (Berria)
- Garzonen penitentzia (Berria)