Lauburua; ikur enigmatikoa, foklorikoa [eta turistikoa]

Lauburua ikur enigmatikoa –

Lauburuaren jatorria zein ez da argia, baina euskal ikur adierazgarrienetako dela ez du inork zalantzan jartzen. Euskal idiosinkrasia eta nortasunaren adierazletzat har dezakegu.

Gaur egun Iparralden Hegoaldean baino presentzia handiagoa du. Hirietan, negozioetan, kaleetan… oso presente dago. Turismorako produktu ere bihurtu da nolabait. Enpresa askok txertatzen dituzte bere produktuetan, adibidez:

Lauburua ikur enigmatikoa
Iparraldeko gozotegi baten kutxa, Lauburuaz apaindua.

Hegoaldean ageriagoa da herri txikietan. Ikusgai dago ikurriñetan, baserrietan, jatetxeetan, hilerrietan, eskeletan, besteak beste. Alderdi abertzaleek gehiago erabiltzen dute, alegia, EAJ-PNV eta EH BILDUk. Hala ere, Euskal Herri osoan edonork eramaten du euskal nortasunarekin identifikatzen bada. Edo euskaldun bat ezagutzen baduzu eta euskaldun horrek Lauburu bat oparitu badizu lepoko moduan. Edo agian, oroigarri bezala diru-zorroan, pegatina batean, giltzetakoan eta abar.

Lauburua ikur enigmatikoa
Osasuna futbola taldeko zaleak, Lauburua, Ikurriña eta Izar gorria.

 

Lauburua ikur enigmatikoa
Urrezko lepokoa lauburu ikurrarekin.

Lauburuaren garrantzia datorkio herri nortasunaren eraikitzaile moduan. Hau da, gaur egungo mundu globalizatuan, non enpresen logotipoak eta modak globalak diren, Lauburuak tokiko identitateari eusten dio eta herri bat ordezkatzen du. Herri oso zehatz bat; Euskal Herria, baina guztiz soberanoa ez den herri bat.

Lauburu bat Bilbon, grafiti bidez egina.

Hala ere, jakin behar da Lauburua beste ikur mota batzuen taldekoa dela. Esvastica edo cuatrisquel motatakoa da, hau da, 4 alde dituena eta gurutze itxurakoa. Herri zeltetan sinbolo antzekoak erabili izan dituzte, nahiz eta batzuen presentzia gaur egun nahiko galdu den, Lauburuak oraindik mantendu den bitartean.

Esvastica, gizartean, naziekin lotzen da. Baina errealitatean naziek ez zuten asmatu, baizik eta antzinako kulturetatik jaso zuten, diotenaren arabera, Indiatik. Hortaz, Lauburua harro erabiltzen da eta inork ez du erlaziorik egiten nazien ideologia totalitarioarekin.

Zer esan nahi du lau besoko gurutzeak?

Lauburu edo euskal gurutzea antzinako sinbolo mitologiko bat da, astro erregea irudikatzen duena, eguzki bera. Mugimenduan dagoen izar edo helize itxura du. Lauburua nahiko arrunta da Europako mitologian, eta batez ere zelten tradizioekin lotzen da. Eguzkiak iluntasuna uxatzen duenez , Lauburua iragarpen ona da. Horregatik, euskal etxe eta baserri askok sarrerako ateen gainean eramaten dute, harriz zizelkatuta. Bitxigintzan ere erabiltzen da, ateak, armairuak, kutxak, hilarriak apaintzeko, eta, gaur egun, diseinu grafikoetan, arropetan eta tatuajeetan.

Zer esanahi du euskal gurutzeak?

Lauburua, «Euskal Gurutzea» izenez ere ezaguna, antzinako sinboloa da. Bere batasuna, kultura eta nortasuna irudikatzen ditu eta zeltekin oso lotuta dago, batez ere galiziarrekin, baina antzinako hainbat herrik ere erabili izan dute, Europatik Asiaraino. Bere esanahia astro erregearen, eguzkiaren eta irudikatzen duen guztiaren irudikapen mitologikoa da: argia, barruko indarra edo boterea, bizi-energia, oreka eta egonkortasuna.

Batzuek 4 elementuekin lotzen dute: lurra, sua, eguzkia eta airea. Baina azaldu bezala, inork ezin du %100 ziurtatu. Teoria ezberdinak daude eta misterioak misterio izaten jarraituko du.

Lauburua ikur enigmatikoa Lauburua ikur enigmatikoa
Nola zaude?

3 pentsamendu “Lauburua; ikur enigmatikoa, foklorikoa [eta turistikoa]”-ri buruz

  • Markos Zapiain 2025-03-20 12:46

    Mila esker, Andrea!

    Beti intrigatu izan nau New Yorkeko Folklore Center-en sarrerako lauburuak. Izzy Youngek zeraman. Orduak eta orduak eman zituen hantxe Bob Dylanek, New Yorkera iritsi eta hurrengo hilabeteetan, kantu tradizionalak buruz ikasten.

    https://www.nytimes.com/2019/02/05/obituaries/izzy-young-dead.html

    Kasualitatea izango da, pentsatzen nuen. Zuk diozun bezala, beste tradizio batzuek ere lauburuaren antzeko sinboloak erabiltzen dituzte.

    Ordea, zuri, gorri eta orlegi ageri da A Complete Unknown filmean Folklore Centerreko lauburua.

    Ahal bezain epel eta neutral galdetu diot GPT Chat-ari (erantzuna bideratu barik), eta ematen du Sam Altman eta bere banda euskal abertzale finak direla. GPT:

    “Izzy Youngen Folklore Zentroa nazioarteko herri-tradizioen lapiko bat zen, eta errespetu handia zien musikaren eta ahozko tradizioen bidez beren ondarea gordetzen zuten kulturei — eta horrek bat egiten du euskal esperientziarekin —.

    Izzy Young AEBetako folk musikan zentratzen zen batez ere, baina nazioarteko folk tradizioak ere interesatzen zitzaizkion. Geroago Suediara joan zen, eta han folk musikarekin jarraitu zuen lanean. Herri mugimenduekiko zuen grinak, tradizioa gordetzearen aldekoak eta aldi berean politikoki kargatuak, adierazten du euskal borroka kulturalaren aldekoa izango zela, batez ere Francoren Espainia euskal hizkuntza eta nortasuna aktiboki ezabatzen ari zen garaian.

    Lauburua Folklore Zentroan egoteak —batez ere kontuan hartuta ikurrinaren koloreak zeuzkala— Youngen inguruko norbaitek euskal lotura zuela iradokitzen du, edo Youngek berak lauburuaren sinbolismoa pertsonalki estimatzen zuela. Beharbada, herri-mugimendu aktiboen ezaugarrien ikur gisa hartuko zuen: erresistentzia eta nortasunari eusteko ahalegina.

    Hala ere, gaur egungo Folklore Zentroaren informazioak dioenez, Izzy Youngen Folklore Zentroan erakutsi zen lauburua Greenwich Villageko emakume artista baten oparia izan zen. 60ko hamarkadaren hasieran egin zion. Artista honen nortasuna ez dago argi, eta ez dago ebidentzia argirik Izzy Young zuzenean euskal musikari edo ekintzaileekin lotzen duenik.”

  • Amonamantangorri 2025-03-20 15:34

    Duela gutxi jakin dut “lauburu” hitza seguruena Manuel Larramendik asmatu zuela XVIII. mendean, antzinako “labarum”-ari euskal etimologia eman nahian-edo.

    Euskal Gurutzeak aldaera asko izan omen ditu, egungo lauburu estandarizatura iritsi baino lehen. 20 eta 30eko urteetan milaka lauburu ikus zitezkeen, Euskal Ekialdetik Sartaldera, margolan, platera eta oihaletan josita, baina ez lauburu borobildunak, baizik eta lerro zuzendunak, esbastiken berdin-berdinak, nahiz eta naziekin eta hinduistekin batere loturarik ez izan. Ondoren, jakinak diren arrazoiengatik, lauburu mota hori euskaldunok ez dugu gehiago erabili.

  • Andrea Ramirez Martinez 2025-03-26 15:29

    Mila esker zure iruzkinengatik, lagunok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude