Lanetik Lekora lan munduaren euskalduntzearen alde, oraingoan Bidarten

Lanetik Lekora lan munduaren euskalduntzearen alde –

Lanetik Lekora lan munduaren euskalduntzearen alde

Joan den martxoaren 6an Lanetik Lekoraren VI. topaketa izan genuen, Bidarteko Elissaldia ostatuan. 15 bat lagun bildu ginen bertan, garraio, informatika, administrazio, kazetaritza, izurrien kontrako tratamendua, hezkuntza eta beste sektoretako profesional euskaldunak.

Topaketan parte-hartzaile bakoitzak bere burua eta enpresa aurkezteko tartea izan zuen eta euskara eta lanaren inguruko baliabide desberdinak ere aipatu ziren.

Lanetik Lekorak euskara lan munduan txertatu eta garatu nahi dutenen topagune izan nahi du, profesional euskaldunen sarea ehuntzen joateko eta euskaraz egiten diren lan harremanak sustatzeko, eta geroz eta enpresa gehiago batzen ari dira ekimenera; Lanetik Lekora kortxoan bisita txartelak gehitzen doaz bertaratutakoen arteko harremanak eta kontaktuak errazteko.

Bereziki eskertu nahi ditugu gerturatu ziren pertsonak, zuek gabe ez baita Lanetik Lekora!

Lanetik Lekora lan munduaren euskalduntzearen alde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude