Maccabi-Baskonia partida bertan behera uztearen alde

Maccabi-Baskonia partida bertan behera uztearen alde –

MACCABI ETA BASKONIAREN ARTEKO PARTIDA BERTAN BEHERA UZTEAREN ALDEKO MANIFESTUA

Maccabi-Baskonia partida bertan behera uztearen aldeIsraelgo Maccabi saskibaloi-taldeak otsailaren 7an jokatzekoa duen partida bertan behera uztea exigitu dute Euskal Herriko hainbat kirolari, saskibaloi talde eta eragilek.

Israelgo Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen otsailaren 7an jokatzekoa duen partida bertan behera uztearen aldeko manifestua publiko egin dute. Sinatzaileen artean Euskal Herriko 40 saskibaloi klub eta talde, Baskoniako zaletuen taldeak, kirol munduko 91 pertsona ezagun eta Gasteizko 65 eragile politiko eta sozial daude.

Azpimarratu dute “Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa kolokan dagoen honetan, erregimen kolonialaren administrazioarentzat inoiz baino ezinbestekoagoa dela (…) normaltasun irudia saltzea mundu mailan”. Funtzio hori betetzen dute, manifestuaren arabera, Maccabi bezalako kirol eragileen presentzia nazioartean, izan ere “erregimen kolonialeko administrazioak (…) mundu mailako foroetan arte, musika, kultura, hezkuntza zein kirol munduko ordezkari israeldarren presentzia sustatzen du, erregimenaren irudi publikoa garbituko dutelakoan” .

Oroitarazi dute Maccabi saskibaloi-taldeak Israelgo armadaren aldeko publizitate kanpainetan “paper garrantzitsua” jokatzen duela, eta nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainaren jomugan dagoela, “erregimen kolonialeko lehen mailako enbaxadorea baita”.

Adierazi dute “Gasteizko herriak aspaldi erakutsi” duela “palestinar herriaren borrokaren aldeko jarrera konprometitua Israelgo delegaritzak hiria bisitatu duen guztietan”. Hala ere, oraingoan hori “ez dela nahikoa” aldarrikatu dute eta partida bertan behera uztea exigitu dute: “Gasteizko eta Arabako erakunde publikoei zein Baskonia klubari exigitzen diegu otsailaren 7an Gasteizen jokatzekoa den Baskonia eta Maccabiren arteko partida bertan behera utzi dezatela”.

Diotenez, “horrelako ekimenek erregimen israeldarra presionatu dezakete genozidioa gelditzeko”, eta hori lortzeko “mobilizazioaren eta antolakuntzaren bidetik” lan egitera deitu dute.

ISRAELEKIN HARREMAN ORO ETETEAREN ALDEKO KANPAINIA

Manifestu hau Palestinarekin Elkartasuna plataformak bultzatutako ekimenetako bat da, Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldarrak Gasteizen jokatzekoa duen partida bertan behera uztearen alde. Partidaren egunerako, otsailaren 7rako alegia, manifestazio nazionala deitu dute Gasteizen, “Israelen aurpegi garbiketari ez: Maccabi kanpora” lelopean. 18:30tan abiatuko da Iparralde gizarte-etxetik.

Pasa den azaroan Euskal Herrian Israelekin dauden “harreman guztiak etetearen” aldeko kanpaina bat abiarazi zuen plataformak, agerraldi publiko batean zehaztu zuen moduan, “Israel desegitera bidean” eta “Palestinaren deskolonizazioa ahalbidetzeko” ezinbesteko pausu bezala. Harreman horiek mota askotakoak direla zehaztu dute, “militarrak, komertzialak, politikoak, kulturalak eta kirol arlokoak”, eta askotarikoak direla inplikatutako dituzten eragileak. Dei egin zuten “guzti horien aurkako borrokak abiatzera”, haien hitzetan, “hori baita palestinar herriari egin diezaiokegun ekarpen nagusia”.

GAZARAKO SU-ETENA

Gazarako su-etenari buruz, Palestinarekin Elkartasuna Plataformak “palestinar herriaren eta erresistentziaren lorpena dela” adierazi zuen ohar bidez pasa den astean. Hala ere, “estatu sionistak akordioa hausteko aukera handiak daudela” ohartarazi dute, eta “Israelen erasoak Zisjordanian gogortu” egin direla salatu dute. Era berean, akordio hau Israel “mendebaldeko herrialdeetako agintariek Israel normalizatzen saiatzeko erabiltzea” salatu dute, eta gogoratu “kolonizazioak badirauela” eta “Israelen existentziak berak ezinezko egiten duela Palestinaren askatasuna”.

Baskonia-Maccabi partida bertan behera uztearen aldeko manifestua

Israelgo erregimen kolonialak 50.000 lagunetik gora erail ditu Palestinan azken urtebetean, datu ofizialen arabera. Nolanahi ere, hainbat ikerketek (besteak beste, The Lancet medikuntza-aldizkari britaniarrarenak) ohartarazi dute kopuru hori 200.000tik gorakoa ere izan daitekeela, identifikatutako eta zenbatutako hildakoei gaitz infekziosoen, ur eskasiaren eta gosetearen ondorioz hiltzen ari direnak ere gehitzen badizkiegu. Gaur egun inor gutxi ausartzen da ukatzera genozidio planifikatu baten aurrean gaudela; halaxe adierazi dute, gainera, Francesca Albanesse NBEko errelatoreak edota Nazioarteko Justizia Auzitegiak, besteak beste.

Testuinguru horretan, eta Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa kolokan dagoen heinean, erregimen kolonialaren administrazioarentzat inoiz baino ezinbestekoagoa da bere kontakizuna elikatuko duen normaltasun irudia saltzea mundu mailan. Horretarako, 2005ean Hasvará (Propaganda) izeneko Ministerio zehatz bat ere sortu zuen. Ministerio horren helburua hau da: mundu mailako foroetan arte, musika, kultura, hezkuntza zein kirol munduko ordezkari israeldarren presentzia sustatzea, erregimenaren irudi jator bat emango dutelakoan, eta haren irudi publikoa garbituko dutelakoan.

Euskal Herrian ere presentzia israeldarra normalizatzen duten ekitaldien adibideak dauzkagu: Noa bezalako abeslariak, Premier Tech txirrindularitza-taldea… Haien artean Tel Aviveko Maccabi saskibaloi-taldea da nabarmentzekoa. Israelgo kirol ordezkari honek paper garrantzitsua jokatu du azken hamarkadetan armada sionistaren aldeko publizitate kanpainetan. Bereziki polemikoa izan zen 2009an, Berun Urtua izeneko sarraskiaren zurrunbilo betean, klubeko delegaritza batek Gazako zerrendako operazioan ziharduen ejerzituari egin zion bisita. Propaganda ekitaldi horretan taldeko izar entzutetsuenek (besteak beste, Lior Eliyahuk) babes publikoa agertu zieten Gaza bonbardatzen ari ziren soldaduei. 2014an ere, Babes Hesia izeneko sarraskiaren testuinguruan, Maccabik ongintzazko partida bat antolatu zuen Cleveland Caballiers talde estatubatuarrarekin, Armadaren Lagunen Elkartearentzako dirua biltzeko. Horregatik, Tel Aviveko Maccabi nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainaren jomugan dago, erregimen kolonialeko lehen mailako enbaxadorea baita.

Gauza jakina da, azken urteotan, Tel Avieko Maccabik Gasteiz bisitatu duen guztietan egoera gatazkatsuak gertatu direla: hala nola, adierazpen eta biltzeko askatasunaren murrizketak, atxiloketak, isunak eta justifikatu gabeko kontrol-neurriak Palestinaren aldeko ekintzaileen, Baskoniako zaletuen zein, oro har, publikoaren aurka. Nolanahi ere, Baskoniako jarraitzaileen erantzuna eredugarria izan da beti, Palestinar herriaren aldeko aldarriak beti izan direlako presente Zurbanoko pabiloiko harmailetan. Bereziki eredugarria izan da Indar Baskonia taldeko zaletuen jarrera, haien eskutik Palestinako banderak eta ikurrak beti izan direlako ikusgai partida horietan.

Gasteizko herriak aspaldi erakutsi du palestinar herriaren borrokaren aldeko jarrera konprometitua, Israelgo delegaritzak hiria bisitatu duen guztietan, baina ez da nahikoa. Horregatik, manifestu hau sinatzen dugunok zera exijitzen diegu Gasteizko eta Arabako erakunde publikoei zein Baskonia klubari:

Otsailaren 7an Gasteizen jokatzekoa den Baskonia eta Maccabiren arteko partida bertan behera utzi dezatela.

Hau bezalako ekimenek erregimen israeldarra presionatu dezakete genozidioa gelditu dezan, nahiz eta jakitun garen helburu hau mobilizazioaren eta antolakuntzaren bidetik lortu behar dugula.

Basakeria sionista ez da bere kabuz geldituko, beraz ezin diogu mobilizatzeari utzi. Palestinar erresistentzia munduko zapaldu guztiontzat eredugarri izaten ari den honetan, gure elkartasunik beroena eta eraginkorrena helarazi behar diegu, sionismoaren eta bere normalizazio-saiakeren aurka borrokatuz.

Ezin dugu onartu genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik, ez gure hirian, ez inon. Palestinar herriarekiko elkartasunak Israelekiko harreman oro etetearen alde antolatzera eraman behar gaitu.

BASKONIA-MACCABI PARTIDUA BERTAN BEHERA UZTEAREN ALDEKO MANIFESTUA SINATZEN DUTE:

SASKIBALOI KLUBAK

AGURAINGO SKK

ANTI KIROL KLUBA (Gasteiz)

AD ATZURRA (Gasteiz)

CALASANZ AD (Gasteiz)

CB ECAGAS (Gasteiz)

ETORKISUN ALEA FGKE (Gasteiz)

GASTEIZKO ZILARBIZI SKT

CD GORATU DE GASTEIZ

CB INDEPENDIENTE (Gasteiz)

IOAR KUTXI 36 TABERNA SBK (Gasteiz)

PANDAS ST (Gasteiz)

CDB PREMAVI (Gasteiz)

CD SASKI KOYOTE (Gasteiz)

C.D.B. SIBERIA GASTEIZ

CDB TOJU (Gasteiz)

TXIDOKI (Gasteiz)

MARITURRI GE (Gasteiz)

C.B. ZARAOBE ST (Amurrio)

ZAUNKARIZ KK (Gasteiz)

ZUIA 02

ALEGIAKO ELORRI-ALDAPA SK

CDB AMIGOS DE OTXARKOAGA

USSP AMIKUZE BASKETBALL (Donapaleu)

CD BOSKOZALEAK (Barakaldo)

CDB CENDEA DE GALAR

CB EZKABA ST (Barañain)

GALDAKAOKO ORIOAK ST

GAZTE BERRIAK SK (Antsoain)

CDB SAN JORGE (Iruñea)

CB SIÑARZUBI (Txantrea)

TOLOSAKO ADISKIDEOK KE

UNAMUNO SK (Bilbo)

URIBE KOSTAKO SK

SASKIBALOI TALDEAK

BAT HIRU BAT gizonezko seniorren saskibaloi taldea (Gasteiz)

JOTAKE LA RIOJANA gizonezko seniorren saskibaloi taldea (Gasteiz)

ORROKA KOLABIDE gizonezko seniorren saskibaloi taldea (Gasteiz)

SUGARRAK emakumezko seniorren saskibaloi taldea (Laudio)

URGATZI KK gizonezko eta emakumezko seniorren saskibaloi taldeak (Gasteiz)

CB ALTSASU SK gizonezko eta emakumezko seniorren saskibaloi taldeak

IRAURGI gizonezko seniorren saskibaloi taldea (Azkoitia)

SASKIBALOIAREN MUNDUKO ETA BASKONIAREN INGURUKO ERAGILEAK

INDAR BASKONIA zaletuen taldea

HIRUKOA zaletuen taldea (Bilbo Basket)

IRAULTZA 1921 zaletuen taldea (Alaves)

AMARAUNA BASKET FEM

KIROLARIAK

Mikel Aranburu (Realeko futbolari ohia)

Oinatz Bengoetxea (pilotari ohia)

Joseba Ezkurdia (pilotaria)

Iñaki Artola (pilotaria)

Helene Alberdi (triatleta, Europako txapeldun)

Maitane Melero (atleta, Espainiako txapeldun)

June Kintana (disko jaurtitzailea, Espainiako txapeldun)

Alex Txikon (alpinista)

Asier Martinez (atleta, Europako txapeldun)

Gorka Izagirre (txirrindulari ohia)

Montserrat Brotons (Araskiko saskibaloi jokalaria)

Irati Anda (eskalatzailea, espainiako txapeldun)

Irati Etxarri, Awa Fam, Naia Zubiaga, Maya Dobson, Marta Alberdi eta Mikayla Pievec (Lointek Gernikako jokalariak)

Xabier Oroz (saskibaloi jokalaria)

Gaizka Maiza (saskibaloi jokalaria)

Koldo Tellitu (saskibaloi jokalari ohia)

Oihana Aizkorbebeitia (nazioarteko mendi-korrikalaria)

Juan Vallejo (alpinista)

Javi Dominguez (ultra trailen mendi-korrikalaria)

Gontzal Murgoitio (mendi-korrikalaria eta atleta)

Iraitz Legorburu (mendi-korrikalaria)

Joanes Goitisolo (triatleta)

Axi Muniain (surflaria)

Unai Zubeldia (txirrindularia Euskaltel-Euskadin)

Maite Oroz (Tottenhameko futbolaria)

Jose M. Lekunberri Garriz (Osasunako jokalari ohia)

Jagoba Beobide (futbolari ohia)

Maider Irisarri Cuadrado (futbol jokalari ohia)

Olatz Arrizabalaga (pilotaria)

Naroa Agirre (pilotaria)

Mikel Larunbe (pilotaria)

Xabi Tolosa (pilotaria)

Xabi Iribarren (pilotaria)

Urko Lekerikabeaskoa (zesta puntista)

David Soria (boxeolari ohia, Espainiako txapeldun)

Ibon Larrinaga (boxeolari ohia)

Asier Larrinaga (boxeolaria)

Unai Ibañez (boxeolaria)

Aitor Olasagasti (errugbi jokalaria)

Pello Urrutia (errugbi jokalaria)

Ekaitz Maiz (eskalatzailea eta alpinista)

Adolfo Madinabeitia (eskalatzailea eta alpinista)

Mikel Inoriza (eskalatzailea eta alpinista)

Julen Berrueko (eskalatzailea eta alpinista)

Urdax Magunazelaia (harrijasotzailea, Harri Handien txapeldun)

Mikel Lopetegi “Urra” (harrijasotzailea, Harri Txikien txapeldun)

Eider Garcia de Durana (harrijasotzaile arabarra)

Sara Jimenez de Aberasturi (harrijasotzaile arabarra)

Ibon Murga (harrijasotzaile arabarra)

Lierni Osa (harrijasotzailea)

Xabat Olaizola (harrijasotzailea)

Nerea Pena (eskubaloi jokalari ohia)

Iñaki Goikoetxea ‘Tabero’, Martxel Aldai, Maialen Alkorta eta beste 29 arraunlari (Urdaibai, Orio, Zumaia, Donostiarra, Santurtzi eta Getaria Arraun Elkarteetakoak)

Koldo Aldalur (ETBko kirol kazetari 25 urtez)

Iñigo Asensio (Basque Team Fundazioko kazetaria)

Jon Artano (Kirol kazetaritzan aritua)

ARABAKO HERRI MUGIMENDUKO ERAGILEAK

ESKUBIDE SOZIALEN ALDEKO ETA EKOSISTEMEN SUNTSIKETAREN AURKAKO ERAGILEAK

Araba Bizirik

Arabako Pentsionistak Lanean

Babestu Araba

Ekologistak Martxan

Eskola Publikoaz Harro

Osasun publikoa aurrera

Salhaketa Araba

ARRAZAKERIAREN, MIGRATZAILEEN DISKRIMINAZIOAREN ETA GERRAREN AURKAKO ERAGILEAK

Asociación por los derechos de los pueblos, Bachue Elkartea

BDZ Araba

EHU-Palestina

Gasteiz antirracista

Gasteizkoak talde antimilitarista

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba

Arabako SEADen Lagunen Elkartea / Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Áraba.

Sanitarios por Palestina

Sustraiak, talde antirracista y decolonial

Tinkuy

AUZO ELKARTEAK

Aranako

Ariznabarra berpiztu

Bizigarri Zaramaga

Errota Zaharra

Gasteiz Txiki

Hegoaldekoak

Judimendikoak

Salburua Burdinbide

Zazpigarren Alaba

ETXEBIZITZA SINDIKATUAK, SARE KOMUNITARIOAK ETA GUNE AUTOGESTIONATUAK

Arkillos 10

Auzoan Bizi

Auzolana Pilotalekua

Batuta

Errekaleor Bizirik!

Errekaleorreko Herri Gimnasioa

Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialista

Herrizoma

Sumendi

EMAKUMEEN, GENERO IDENTITATEEN ETA SEXU DISIDENTZIEN DISKRIMINAZIOAREN KONTRAKO ERAGILEAK

Forum Feminista María de Maeztu

Gasteizko ITAIA

Gasteizko Mugimendu Feminista

Mujeres Contra la Guerra

Sorginenea

GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADAK

Abetxukuko Gazte Batzordea

Araiako Gaztetxea

Aramaioko Gazte Asanblada

Gasteizko Gaztetxea

Laudioko Gazte Asanblada

Legutioko Gaztetxea

Murgiako Gaztetxea

Olarizuko Gazte Asanblada

Orbeko Etxea

Siberia Gazte Asanblada

Suberri Gazte Asanblada

KULTUR MUNDUA

Iñaki Kerejazu (ZELEDON)

Blusa eta Nesken Batzordea

Orbain Kultur Elkartea

Sala Baratza

Sala Monstrenka

TMEO

Zapateneo

ANTOLAKUNDE POLITIKOAK

Askapena Gasteiz

Ezker Iraultzailea Gasteiz

GKS Gasteiz

Ikasle Abertzaleak Gasteiz

Ikasle Sindikatua Gasteiz

Jardun Koordinadora Gasteiz

Kontseilu Sozialista Gasteiz

Maccabi-Baskonia partida

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude