Ezkerrak eta txaketak
Ezkerrak eta txaketak –
Aspergarri egiten zait beste norbaitek idatzitako iritzi-artikulu bati erantzutea, baina Joxe Iriartek bere azkenean nire izena aipatu duenez, behartuta nago erantzutera. Are aspergarriago aurkariak errespeturik gabe idazten duenean. Izan ere, ni ez bainaiz deusetan “txapeldun” (sic). Dirudienez, gizon horrentzat ni korronte politiko berri baten bozemale edo liderra naiz. Ez, ba, pertsona arrunta naiz, bizi osoan ezkerreko eta abertzalea izan den militante politikoa izan dena eta inoiz txaketarik aldatu ez duena. Beste batzuek, aldiz, txaketa bat baino gehiago daukate armairuan eta, giro politikoaren arabera, bat edo beste janzten dute. Adibidez, batzuek atzo Leon Trotskiren ezkerreko ideiak defendatzen zituzten eta gaur elite ekonomikoen aldean kokatzen dira barrikadan.
Joxe Iriarte bezalakoek egiten dizkidaten kritikak Europako errealitate politikoa errusofobiaren betaurrekoen bitartez ikusten dutenek egiten dizkidate. Errusiaren aurkako gorrotoak itsutu egiten ditu eta oharkabean inperialismo yankiaren hatzaparretan bukatzen dute. 1945. urtetik hona inperialismo bakarra da planeta osoan, yankiena. Yankiek antolatu dituzte guda guztiak Vietnamen, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian… Nikaraguan, El Salvadorren, Kuban, Jugoslavian eta beste hamaika lekutan egindako bonbardaketak eta sarraskiak ahaztu gabe.
Zerrenda luze horietako beste bat gehiago da Ukrainako guda. Errusofobiak jota daudenek 2022an kokatzen dute hasiera. Ez dute ikusi nahi guda 2014an hasi zela eta bere gertueneko aurrekariak 1990ean kokatzen direla, SESB desegin zenean. 35 urte dira yankiek, Europako elite ekonomikoek lagunduta, NATOren arma hilgarriak Errusiaren mugarantz zabaltzen hasi zirela, noizbait herrialde erraldoi horri ekin eta desegiteko asmoz. Ahaztu nahi dute 2014an yankiek antolatu, babestu eta gidatu zutela Maidango estatu-kolpea, Gobernu berria nazi banderisten esku utzita. Ahaztu nahi dute Zelenskik, AZOVeko naziek zuzenduta, Ukrainan diktadura zorrotza ezarri zuela, aurkari politikoak legez kanpo utzita eta kartzelatuta. Ahaztu nahi dute 2022rako NATO Ukraina osoan hedatuta zegoela, Europako armada indartsuena bertan osatuta zuela eta Errusiako mugetan CIAk behatoki eta laborategi ugari zeukala eraso desberdinak prestatzen.
Ez dute gogoratu nahi 2014an eta 2015 Ukrainak eta Errusiak Minsken bake-akordioak sinatu zituztela, Europako eragileen begiradapean, hauek babestuta. Ez dute gogoratu nahi Istanbulen 2022an berriz ere Ukraina eta Errusia adostasunera iritsi zirela hitzarmen-agiria sinatzeko eta Biden-Johnson bikoteak behartu zuela Ukraina gudan jarraitzera. Garai batean ezkerreko sentimendua zutenek memoria selektiboa dute eta ez dute gogoratzen Ukrainako Gobernuak Donbassen milaka zibil hil dituela eguneroko bonbardaketaren bitartez azken hamar urteotan. Gogora dezagun, bidenabar, bonbardaketa horiek egunero-egunero egiten jarraitzen duela gaur egun Zelenski diktadorearen armadak, egunero hildako eta elbarritutako zibilak eraginez. Gogora dezagun ere, Errusiako Kursken inbasore ukrainarrek aitona-amonak torturatuta hil dituztela eta eskuak lotuta azaldu direla hamaika basakeria jasan ondoren.
Memoria selektiboa duten ezkerreko hauek ez diote garrantzirik ematen egun pairatzen dugun zentsurari. 2022tik ezin dugu komunikabide errusiarren informaziorik jaso. Haientzat, nonbait, xehetasun honek ez du eraginik gure bizimoduan. Zer motatako demokrazia nahi dute zentsura babesten duten ezkerreko hauek? Zentsura ezarri ziguten politiko berak dira urtarrilaren 17an, Auswichzen, bertako kontzentrazio-esparruaren liberazioa ospatu zutenak. Esparru horretan bertan milioi bat pertsona baino gehiago hil zuten alemaniar eta poloniarren oinordekoak ongi ordezkatuta zeuden, baita egungo nazi ukrainarren buru den Zelenski ere. Baina Auswichzen oraindik bizirik zeuden milaka presoak askatu zituzten Armada Gorriaren oinordekoak -egungo errusiarrak- ez zituzten gonbidatu. Zentsura ezartzen diguten berak dira Hiroshiman eta Nagasakin abuztuan egin ziren oroitzapen ekitaldietan bonba atomikoak bota zituztenak yankiak izan zirela isilik gorde zuten hizlariak. Historia aldatu nahi digute, askatzaileak yankiak izan zirela eta gaur ere hala direla saldu nahian. Eta errusofobiak jota memoria selektiboa duen ezkerrak onartu egiten du isilik.
Ezker berak babes osoa ematen dio gaurko EBri. Europako elite ekonomikoek, AEBetakoekin bat eginda, herritarren presioa ekiditeko antolatu zuten tramankulu mafioso horri. EB bonba, misil, tanke eta balaz ongi hornitzeko asmotan da, aurrerago Errusiari berriz ekiteko, gure sakeletatik ateratako dirutzarekin BPGren portzentajea %5era igo nahi duten Von der Leyen, Kallas, Rutte eta enparauei jarraituz. Errusofobiak hiltzaileen aldera eraman ditu egungo ezkerrekoak.
Ezker honek ultra izatearen etiketa dutenei ezker historikoaren betiko aldarrikapenak oparitu dizkio. Azken hamarkadetan elite ekonomikoek, ezkerrari burua jateko asmoz, wokismoa asmatu zuten eta erronka aise irabazi zuten. Ezkerrak norabidea osotara galdua du eta gaur, adibidez, ahaztua du ugaztunok bi generotan sailkatzen garela: arrak eta emeak. Ezkerrak lehen uste zuen aldaketa klimatikoa ozono-geruzan zuloa sortu zelako zela. Geroago, baserritarrek dauzkaten behiek botatzen dituzten putzen eraginez. Gaur, autoen kutsaduragatik. Zein izanen da hurrengo eragilea? Memoria selektiboa duen ezker horrek ahaztu egin du migrazio erraldoia kolonizatzaileek eragin dutela, beren interesen arabera, eta arazoa etorkinen herrialdeetan inbertsioak handituz eta langile kualifikatuak prestatuz konpontzen dela. Wokismoak meningeak nahasi egin dizkio ezkerrari.
Generoa, klima, etorkinak… hamaika kezka konpondu nahi izateko, baina garrantzitsuena ahaztuta. Industriaren iraultza indartzen hasi zenetik, langileek oso argi izan zuten gizartean zegoen kontraesan handiena nagusi eta langileen artekoa zela. Aurretik aristokraten eta morroien artekoa zen bezalaxe. Gaur ere kontraesan nagusia aberatsen eta herritar xumeen artekoa da, haiek dirutza izugarria eta herritarrek alde-aldera bizitzeko nahikoa ez dutelako. Ezkerra ez da klaseen arteko borrokaz mintzatzen. Motorra gripatuta edukitzearen ondorio.
Elite ekonomikoek nolako mundura ekarri gaituzten ulertzeko beste bi aipamen: batetik, hamarkadetan arazorik izan ez duten Baltikoko Itsas azpiko kableak egun gutxitan zazpi (!) aldiz azaldu dira moztuta, interneten erabilera kaltetuz diotenez. Errudunak, noski, txinatarrak eta errusiarrak omen dira. AEBetatik esan dute istripuak izan direla, baina bada ezpada Baltikoko Itsasoa ontzi militarrez betetzen hasi dira. Eta, bigarrenik, Sirian aspaldiko urteetan terrorista ezagunak izan direnak jarri dituzte Gobernuan. Bideo ugaritan ikusi dugu bere jendea gaztetxoei buruak mozten, gizonak kristau izateagatik kalean kolpeka hiltzen… eta, puntaren puntan, Justizia ministro berria emakume bat kalean tiroz hiltzen, semearentzat txaketa gorria zeramalako.
Joxe Iriarte, hobe huke ezkerra birmoldatzen saiatu, ni bezalako pertsona arruntari koplak ateratzen hasi baino. Barrikadaren alde desberdinetan gaudek. Nik frankismoaren azken urteetan eta ondorengo hamarkadetan neuzkan leku berean zauzkaat burua, bihotza eta txaketa. Hik ez.
Benetan, kriston marka lortu duzu: testu osoan bota dituzun baieztapen guzti-guztietatik hiru-lau esaldirekin baino ados ez egotea, eta lau horiek ere seguraski zuk onartuko ez zenituzkeen ñabardurekin. Eta hori guztia independentista, antikapitalista, ezkertiarra, marxista eta internazionalista (ordena horretan) izanagatik ere. Zorionak, aizu! Hori da marka, gero!!!
aliritziri, ongi zegokek nire idatzian irakurri duan ezadostasunen bat aukeratu eta hemen azalduko bahu. Bestela etzekiat zer pentsa. Iritzi desberdina duenaren iritzia gustura irakurtzen diat. Ikasteko bideak beti zabalik zauzkaat.
Belokirekin goitik behera ados.
Eskerrik asko, Nagore. Ongi zekinat gure iritziak gutxiengo sozialarenak direla gaur egun. Hori ez dun negatiboa, ez eta kezkagarria ere. Tristura ematen duena gehiengoan kokatuta dagoen askoren jarrera dun. Pentsamendu bakarraren aldekoak ditun, ilunpean gordeta benetan agintzen dutenek diseinatutakoaren bidetik. Mespretxatu egiten dinate desberdin pentsatzen duen oro. Egoera honetan, mesedegarriak ditun hirea bezalako mezuak.
“Joxe Iriarte, hobe huke ezkerra birmoldatzen saiatu, ni bezalako pertsona arruntari koplak ateratzen hasi baino. Barrikadaren alde desberdinetan gaudek. Nik frankismoaren azken urteetan eta ondorengo hamarkadetan neuzkan leku berean zauzkaat burua, bihotza eta txaketa. Hik ez.”
Aixkide. Gauza bat da nork bere burua nola ikusten duen, besta besteek nola ikusten duten, eta batez ere zer den. Eta objetiba dena da Putin satraparen barrikadan zaudela.. Agian, usteko duzu, Putin dela garai bateko Sobiet Batasunaren oinordeko, baina, ustea ustel. Bere garian Sobiet Batasuna kritikagarri baldin ba zen ezkerretik begiratuta, eta bazen, desberdina zen Mendebaldeko erregimenekiko. Putin, ordea, ez du zer ikusterik erregimen harrekin. Putin inperialista ez ezik, kapitalista oligarkiko putre bat da. Joan zaitez Errusira adierazpen askatasun nola dagoen jakiteko…Eta hori ikusi nahi ez duenak, berak jakingo du zergati. Por zierto. OTAN en aurkako mugimenduen bozeramaile bat izan nintzen 1986ko kanpainan. Orain ere OTAn aurkakoa naiz buru belarri. Kontua da OTAn ez dela munduan inperio bakarra. Hor datza koska. Eta zurentzako Errusia (Ukraina, Txetxenia,), Txina (galdetu Urguiei), eta zenbait erregio inperialismoak ez dira existitzen. Bistan da, ez dugula berdin ikusten mundu multi-polar hori nola antolatua dagoen. Beste gauza bat. Nik beti aurpegia eman dut eta horrek eraman ninduen ETAra, gero ETA VI, LKI, (por zierto erakunde horren auka Zuzeun esan zenuena gezurra zen goitik behera, baina ez naiz sartuko horretan) Zutik eta Orain Altrnatiba- EHBIldu. Eta gainera jubilatuen mugimenduan. Horrek asko mugatzen dit idazteko denpora hartzeko. Zu non ibili zara? Non zabiltza.. jakiteko besterik ez. Gauza batean arrazoia duzu. Zu hor eta ni hemen.
Konrronte politiko berri hori jende askoren buruan dago.
Covid-19aren operazio militarra, injekzio pozoitsuen bidez planifikatutako genozidioak baino aspektu gehiago hartzen ditu.
Halaber, Errusia mendebaldeko eta anglo-saxoiar mundu ordena berriaren mende jartzea.
Wokismoaren bidez nazioen maila kulturala pobretzea.
Iruzur klimatikoaren bidez esklabotza aktibatzea.
Moneta numerikoaren bidez beldur diktatorialeko erregimen bat ezartzea.
Autoktonoen esentzia desagerraraztea kultura berezituetatik bidaltzen dituzten giza fluxuak erabiliz, azkenean indigenak erabat desagertu arte diluituko dituztenak.
Bakarrik klase altuago bat eta klase baxuago bat daudela aldarrikatzea eta azken hauek soziopata horiek proiektatutako transhumanismoaren oinarri gisa erabili beharko litzatekeena.
Horrek guztiak errealitate berri eta distopiko horren azterketari dagokionez, eta batez ere, horri aurre egitera behartzen gaitu.
Bi Estatu inperialistari aurre egin behar izatearekin pozik ez, euskaldunok orain supra-inperialismo bat daukagu gainean, gu ere desagerrarazteko mehatxua egiten duena.
Bigarren kasu honetan, abantaila bat daukagu, aliatu potentzial bat dagoelako, Errusia, zeinarekin bigarren mehatxu hau garaitzeko eta, aldi berean, lehenengoarekin amaitzeko ikusita supra-inperialismo estrategia horren parte eta artea direla eta modu horretan, kendu ziguten askatasuna berreskuratzea Estatu subirano berriro bihurtuz, lau mende borrokan daramagun helburu estrategiko ukaezina.
Bi borroka horiek bateratzea -gure estatalitatea berraktibatzea eta nazien ideologia duen globalismo elitista mundialistaren aurrean eragile aktiboak izatea- herrialdean ez dago hori planteatzen duen antolatutako korronte politikorik.
Espazioa hutsik dago, bete dezagun!
“2022tik ezin dugu komunikabide errusiarren informaziorik jaso” diozu. Ni EHn bizi naiz eta arazorik gabe egunero irakutzen dut RT (Russia Today). RT zer da Amerrikarra? Errusiaren aurkakoa? https://www.rt.com/news/
Bota duzun gainerako “informazioa” hori bezain FAKE da. Zure iturriak hobe aukaretu beharko zenituzke. Normala da daukazun paranaoia edukitzea iresten dituzun sasiberri hoiekin.
Bide batez, BUDAPESTAEKO MEMORANDUMa zer den begiratu zazu iturri fidagarri batean. Dirudienez ez daukazu horren berri. Ukraina babesteko konpromisoa hartu zuenetako batek inbaditu zuen, eta bai, horretan arrazoi duzu, 2014an hasi zuen Errusiar inperioak inbasioa https://en.wikipedia.org/wiki/Budapest_Memorandum
“…ugaztunok bi GENEROTAN sailkatzen garela: arrak eta emeak”, normala da ingeles hiztun batek, nola Trumpek bere dekretuan, horrela esatea; izan ere, ingelesez aspaldiagotik daramate nahasten genero eta sexu adigaiak.
“Sex” entzutean, angloei gehienetan sexu-jarduna, larru jotzea etortzen omen zaie burura. Alegia, noizbait “gender” hasi omen ziren esaten, “sex” gordinagoaren eufemismo moduan.
Geuk, ordea, ez genuke nahaste horretan erori behar. Sexua kontzeptu biologikoa da, ugaltzean daukagun funtzioaren arabera identifikatzen dena (ez da “esleitzen”). Generoa, berriz, da sexuaren ifrentzu soziala, kulturala, antropologikoa, politikoa, “identitatezkoa” eta gehitu nahi duzuen guztia.
“Galdetu Uigurrei”? Eta tibetarrei ere bai, pentsatzen dut. Ba, dirudienez, Txina barneko nazionalitate gisa aitortuta daude, beraien hizkuntzan ikasten dute unibertsitatera arte, eta atzerriko potentzietatik mugimendu armatuak elikatu eta giroa gaiztotzeko saioak alferrik izan dira.
Budapesteko Segurtasun Bermeei buruzko Memoranduma Budapesten, Hungarian, 1994ko abenduaren 5ean sinatutako akordio politiko bat da, sinatzaileek Ukraina Ez Ugaltzeko Itunari atxikitzeari buruzko segurtasun-bermeak eskainiz. Memoranduma, jatorrian, hiru potentzia nuklearrek sinatu zuten: Errusia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua. Memoranduma Leonid Kuchma, Borís Yeltsin, John Major eta Bill Clintonek sinatu zuten. China1ek eta Frantziak, geroago, antzeko banakako berme-aitorpenak egin zituzten.2
Memorandumak segurtasun bermeak jasotzen ditu mehatxuen edo indarraren erabileraren aurrean Ukrainaren lurralde osotasunaren edo independentzia politikoaren aurka, baita Bielorrusia eta Kazakhstanen aurka ere, baldin eta defentsa propioaren kasuak ez baziren (Memorandumaren 2. artikulua) .3 4 Ondorioz, 1994 eta 1996 bitartean, Ukrainak Errusiaren esku utzi zuen munduko hirugarren armategi nuklear handiena, bost potentzia nuklearren “segurtasun bermeen” truke, horietako bat, Errusia, Ukrainarentzat mehatxu nagusiena.5 2 6
2014ko martxoaren 27an, Krimeako krisiari erantzunez, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 68/262 Ebazpena onartu zuen (Ukrainako Lurralde Osotasuna deiturikoa) .7 Nazio Batuek Krimea Ukrainako zati gisa onartzeko konpromisoa berretsi zuten, estatus politikoari buruzko erreferenduma baztertuz.
Errusiak Krimea anexionatu ondoren, Estatu Batuek adierazi zuten Errusiaren inplikazioa Budapesteko memorandumaren testuinguruan Ukrainarekiko betebeharrak urratzea zela, eta Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna argi eta garbi urratzea.
Neuronalarekin itzulia.
Beste gauza bat, Euskaldunol nazionalitae gisda onartua gaude espainian, gure hizkuntza onartua dago erderarekin batera eta autonomia estatutua dugu EAN eta ForU akordia nafarroan eta? guretzako baio ez duena balioa zaiei Iugurrei…jakinikan gainera ze errepresioa dagoen?
Amonamantangorri, zenbat genero dira? Zenbat sexu? Hiztegi bat prestatzen hasia naiz. Ez dakit zenbat motatako pertsonak gauden munduan, baina dagoeneko ikasi dut generoak, sexuak eta buruak… era askotakoak ditugula. Saltsa ederra bai, arraioa!
Sentitzen dut, Joan Mari: iruzkintzen den artikulua baino kritika askoz ere luzeagoa merezi duten artikuluek ez dute kritika zehatzik merezi; ez, behintzat, sareen bidez… Baina esana dut, gainera: ia esaldiz esaldi…
MIE, hona hemen artikulu bat nik esana baieztatzen duena: https://revista-estudios.revistas.deusto.es/article/view/2936/3536.
Ez dut artikulu gehiago bilatzen denborarik galdu nahi.
Artikulu interesgarria Beloki. Ni ere ezker ideologia birmoldatu behar dela uste dut. Oker garrantzitsu bat dagoela uste dut hala ere: “1945. urtetik hona inperialismo bakarra da planeta osoan, yankiena” gehiegi esatea da. Aspalditxo agintea duen Inperioa dela jakina, baina inperiallismo bakarra dela idaztea…
Bestalde, Bikilari horrelako egurra ematea ere ez dut uste bidezkoa denik.
Baina esandakoa, interesgarria eta ondo idatzita.
Estatu sakonaren defendatzaileak, urtegiaren hondoan murgildurik gizadiaren esentziaren aurka entengabe diharduena eta zingira hori zeruertz oso uher bati amaiera emateko drainatzearen aldekoak, une honetan planeta mailan bi eremuk aurrez aurre duten dilema da.
Ez dira potentzien arteko ohiko gatazkak, potentzia bakoitzaren barruko borroka amorratuak baizik.
Hortik mundu polobakarra edo multipolarra aterako da.
Iluntasuna, formateoa, gizakien trokelaketa edo argia, norberaren pentsamendua, jenialtasuna eta genuinokoa.
Indar harreman berria ikusita, bariduri bigarren bidearen aldekoek irabazteko indar guztiak dituztela.
Hondamendia ukitu dugu baina azkenean gizakiak, naturaren zati gisa, bere onena ateratzen du, bere esentzia bera mehatxatzen zuen egoera bat iraultzeko.
Aitor S., agian 1945-1990 garaiko urtetakoa eztabaidagarriagoa da. Baina 1990.dik honakoa ez dut uste. SESBren desagerpenarekin mundu polobakarra geratu zen eta hegemon bakarra: AEB. Inperialista, nik ulertzen dudan bezala, beste herrialdeei eraso egiten diena da, beren ondasunak lapurtzeko edota bere lurrak bereganatzeko. Beste sistema politikoa ezartzeko ere erants dezakegu, baina azken batez hau beste modu batera lapurtzeko egiten den zerbait da. Eskema horren barruan AEB bakarrik ikusten ditut. Bestela esaidazue zer inperialismo gehiago dagoen eta zergatik kalifikatzen duzuen inperialista bezala, ikasteko gogoz nago eta.
Ukrainan sartzeagatik ez dut uste Errusia inperialista denik. Gerra hau defentsiboa da. Froga argiena ez Minsken eta ez Istanbulen Errusiak ez zuela bakerako baldintzetan lurrik eskuratzea planteatu. Bi baldintzetara mugatu zen hitzarmena sinatzeko: Ukraina NATOn ez sartzea eta Donbassi autonomia ematea, bertakoak beren kultura errusiarraren arabera bizi ahal izan daitezen. Agian AEBek onartuko al lukete Errusiak misilak Kanadan edota Mexikon ipintzea? Kuban jarri zirenean ah zer jauzia egin zuten beren aulkietan Kennedyk eta enparauek!
Freud, hire ikuspuntu baikorrarekin bat egiten diat. Mundu poloanitzean askatasunak aukera hobeak izanen dizkik zabaltzeko eta indartzeko. Arazoa duk egungo mundu polobakarra gidatzen duen hegemona ez dagoela prest nagusitzen ari den egoera berria onartzeko eta datorrena ekiditeko hamaika astakeria egiten hasia dela. Azkena, Vladimir Putin presidentearen erahilketa saiakera. Mundua bonba nuklearrez birrintzeko prest zegok hegemon basati hori.
Bai, gaur egun inperio bakarra dago baina arrazoia sinplea da: inperioa izan nahi duten beste batzuk oraindik ez dute indar nahikorik beraien eliteen helburu geo-ekonomiko-politikoa lortzeko.
Batzuk aipatzearren; Turkia (Siriako guda) , Txina (Taiwan, uharteak eta agian Mongolia), Frantzia (Frankofonia Afrikarra kontrolatzea)… eta baita Errusia ere, Sobietar Batasuneko antzinako lurrak bereganatu nahian.
Ezkertiar psikologiaren ezaugarri bat da munduaren ikuskera manikearra, hau da, guztia Ongia eta Gaizkiaren galbahe moraletik aztertu beharra, edozein delarik dikotomiaren forma: zapalduak vs zapaltzaileak, ustiatuak vs ustiatzaileak, emakumeak vs gizonak, beltzak vs zuriak… Zintzoak eta gaiztoak, finean.
Jakina, ezkertiar orok hautematen du bere burua ongiaren bandoan eta zintzoen trintxeran. Baina arazo bat dago: bizitza honetan izaki bakar bat ere ez dela zintzo edo gaizto, harrapakari edo harrapakin, bata edo bestea, ezpada bi gauzak aldi berean. Hortxe Kurduen kasua esaterako: bistakoa da estatu turkiarraren, irandarraren edo irakiarraren errepresioa eta zapalkuntza jasan dutela eta honenbestez zapalduen kategorian sar litezke, baina aldi berean Kurduek partaidetza izan zuten genozidio armeniarrean, eta partaidetza izan dute AEB eta Israel inperialistekin elkarlanean Irak Baazistaren, Siriar Errepublika Arabiarraren nahiz Irango Errepublika Islamiarraren kontrako oldarraldietan, eta honenbestez zapaltzaileen bandoan ere koka litezke. Eta akaso Bikilak zapalduen bandoan kokatzen dituen bezala Belokik zapaltzaileen bandoan kokatuko ditu, eta honenbestez batentzat onak lirateke eta bestearentzat gaiztoak.
Eta agian arazoa ezinbestezko moralaren galbahe hori baliatu beharrean datza. Nire iritziz zintzoagoa, zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa da eskuindarrei atxiki ohi zaien interesen araberako mundu ikuskera, hots, ongia vs gaizkia beharrean, onuragarria vs kaltegarria kategorien arabera aztertzen duena. Mundua boterearen aldeko borroka zelai bat da, lagun, eta zu halabeharrez zaude bando batean edo bestean. Postulatu hori onartu, argitu zein den zure bandoa, eta borroka ezazu beregatik, ontzat hartuz onuragarri zaiona, txartzat kaltegarri zaiona. Hori baita politikaren esentzia, ez besterik.
Bai, baina jatorrian ezker politikoa langileen (xeheen) eskubideen alde eta kapitalista aberatsen aurka zegoen. Hori besterik ez. Emakumeak, beltzak, ekologia, homosexualak, gaiztoak… hori gero etorri zen.
Ezker eta eskuin bereizketa politikoak ez du jatorrian langilegoa vs burgesia afera, baizik eta aristokrazia/monarkia/erregimen zaharra vs burgesia/errepublika/iraultza. Hasieran hirietako burgesia zen zapalduen ordezkari, eta gerora bilakatuko zen zapalkuntzaren ikur botere publikoaz jabetu ostean. Eta berdin berdin proletalgoaren ordezkaritza hartu zuen elite iraultzailearekin, hala Kuban nola Sobietar Batasunean edo Txina maoistan. Berdin berdin herri juduarekin, eta berdin berdin espainiar estatu mailan inkisizio feministarekin. Kosta ala kosta zintzoen (zapalduen) bandoan iraun nahi duenak ezinbestez du txaketaz aldatzeko beharra, atzoko zapalduak biharko zapaltzaileak izan ohi dira eta.
Bai, baina beno, denboran pausu handia eman duzu, Frantziako Iraultzararte.
Hala eta guztiz arrazoia duzu, sarritan atzoko zapalduak biharko zapaltzaileak bihurtzen dira.
Baina hori erlijioak gidatzen duen mugimendu guztietan gertatzen da.
Eta jakina erlijioa ez da bakarrik musulmana, kristaua… baita ere komunismoa (Karl Marx bere profeta) baina baita kapitalismoa (Adam Smith profeta) eta horrela “erlijio” guztiekin feminismoaren 4. olatua deitu zaiona barne.
Eta euskaldunak orokorrean oso erlijiozaleak gara, atzoko gure arbaso katoliko eta herenegungo gure arbaso karlisten antzera.
Egurra, hire azken esaldiari eztabaidagarria zeritzoat. “Kosta ala kosta, zintzoen (zapalduen) bandoan iraun nahi duenak ezinbestez du txaketa aldatzeko beharra”. Nik mundua eta bere historia ikusten dudan bezala, betidanik bi bandotan egon izan duk banatuta: agintzen dutenena (gehiegi dutenena) eta haien agindupean bizi direnena (eskasian bizi direnena + azken batez haien mende bizi diren “klase” ertainena). Norberak aukeratzen dik zeinen alde egin nahi duen. Txaketa aldatzea bandoa aldatzea dela garbi izanik.
Hain zuzen ere munduaren banaketa manikear hori da zalantzan jarri nahi dudana (agintariak vs agindupekoak). Erretorikarako baliagarria da, bai, baina ez aldiz fundamentuzko ildo politiko baten postulatu gisa.
Batetik, idealegia deritzot, ez baitu balio historiaren dinamismo eta sakontasuna ulertzeko. Zeren eta gaur agindupeko diren kolektiboak bihar agintari izanen dira (burgesia adibide), edota maila batean zapalduak diren kolektiboak beragoko maila batean zapaltzaile dira (enpresariak adibidez: estatu fiskalitateak estutuak direnak, baina aldi berean beren soldatapeko langileak estutzen dituztenak).
Bestetik, unibertsalegia deritzot, hau da, abstraktuegia: zapalduen kategorian sartu daitezke interes guztiz ezberdin eta kontrajarriak dituzten talde eta kolektiboak, eta honenbestez ez dira baliagarri subjektu homogéneo bat garatzeko. Adibidez: “zapalduen” taldean sartuak dira, batetik, euskal homosexualak eta, bestetik, etorkin musulmanak, bi kolektibo guztiz antitetikoak. Horrek ezkerrari behartzen dio aberrazio diskurtsibo eta politika zentzugabeak burutzera.
Azkenik, moralegia deritzot. Eta ez dut honekin moralaren balioa ukatu nahi. Gehienok sentitzen dugu atsekabea eta errukia, adibidez, Gazan edo Ukrainan sufritzen ari direnekiko, eta hori gauza zilegia da indibiduo mailan. Baina errukia (morala) ezin da kolektibo baten printzipio politiko bilakatu, benetako politika (boteregintza) egin nahi bada. Politika behar du izan hotza, arrazoitua eta berekoia. Eta beti gainezarri behar du dagokion kolektiboaren interesa.
Euskal langileria ordezkatu nahi duen ildo politiko batek gainezarri behar du euskal langilegoaren interesa oroz gain. Horrek esan nahi du idealismo unibertsalei uko egitea eta benetako politika boteregilera jokatzea, hots, egoismo nazional eta soziala praktikan jartzea. GKS bezalako talde bat, adibidez, zeinaren azken urteko ildo nagusia den “arrazakeria” edo “gerra” salatzea (moralina hutsa), ez du inolaz ere euskal langileriaren interesik ordezkatzen, ezta espainiar langileriaren interesik ere. Eta hori da Ezkerra, ez besterik, finean.
Egurra, Naturan indar guztiek aurkako beste indar bat sorrarazten dutela erakutsi ziguan Newtonek, lege hori unibertsala dela ziurtatuz. Oraindik inork ez dik lege hori gezurtatu.
Gizakiok, naturaren zati garenez, harrapatuta gaudek indarren arteko sare horretan. Norbaitek aurkako indar bat ezartzen digunean, gure baitan haren kontrako indarra sortzen duk. Batzuetan indar hori nolabait aktiboki kanpoaldera bideratzen diagu, zuzen ala oker, eta bestetan erreprimitu egiten diagu eta gure baitan geratzen duk, barruan kalte egiten digularik.
Eskema hau politikan ere aplika dezakegula uste diat. Kontua duk, arlo honetan indar metaketak garrantzi handia hartzen duela eta agintzen dutenek -elite ekonomikoek- poliziaren, epaileen, komunikabideen eta politikoen bidez metatzen duten indarra, guk -langileek eta herritar xumeek- pila dezakeguna baino askoz ere handiagoa dela. Hala ere, kasu batzuetan herritarrek lortu izan ditek agintea eskuratzea (Kuba, Errusia…) Burgesiak ere bere iraultza egin zian eta boterea lortu ez ezik, gaur egun indarrean mantentzen ditek aspalditxo ezarri zuten sistema kapitalista.
Hortik aurrera lege unibertsalik ez dagoela esanen nikek. Ez nauk manikeoa. Honetan ere Naturari begiratzen zioat eta kolore asko daudela ikusten diat. Baina aliantzak landu egin daitezkek eta guztiz erabakigarriak izan daitezkek boterea eskuratzeko orduan. Hik aipatzen duan muturreko kasu horretan ere: lantegi batean egoera txarrean ari diren langile homosexualak eta musulmanak zergatik ezin izanen dute bat egin nagusi esplotatzailearen aurka?
Hik esaten dituan gehienekin, bestela, ados negok. “Euskal langileria ordezkatu nahi duen ildo politiko batek gainezarri behar du euskal langilegoaren interesa oroz gain”. Ez diat uste hori egoista denik, bizi-legea baizik, nork bere etxea babestu eta garatu behar baitu lehen-lehenik. Euskal Herrian, Europa osoan bezala, ezkerrak premiazko aldaketa batzuk egin behar dizkik, indar metaketari begira batez ere. Euskal Herri burujabe eta askera iritsi nahi badugu behintzat.
Begirada estrabikoa aipatzen zuen Bikilak… Ukrainaren gainean… Joan Mari, Errusiarenak biltzen ditu zerorrek inperialismoaz emandako ezaugarri guztiak, gehi beste herrialde batean zer ideologia eduki behar duten erabakitzea, armada eduki behar duten ere… Baina Errusia inperialismo estilo guztiak lantzen ditu Afrikan, Ekialde Hurbilean… Orain Sirian ditu baseak; mugitu ditu batera eta bestera, fusionatu ditu nonbait Israelen militar guneekin… hauek ere defentsiboak, ezta? Jakina, lur usurpaziorik argiena egin duen entitate estatalarekin bat eginik. Errusia inperialista eta inperialisten konplizea. Dugin ideologioaren ideiak irakur edo adi, mesedez. Errusiar propagandistek ederki azaltzen dute zer uste duten Ukrainaz, Moldaviaz, Herrialde Baltikoez, Kazakhstan, Azerbaian, Bielorrusiaz… dena da “Mundu Errusiarra”. Inperio hitza ere badarabilte sarri. Duginek, Solovievek, Simonianek, Mardanek…
Baina zuk segi misilen kontu zaharrarekin berriro ere… ez bailitu Errusiak NATOko kide diren beste herrialde asko inguruan, Ukraina bezain gertu… gaur egun. Ez al zenuen egin Hurritzaren propaganda aurrekoan? Zer misil aurreratua den, hura gainditzeko inor gai ez omen dena… to misilen krisia…!
Ukrainan sartzeko arrazoiak “desmilitarizazioa eta desnazifikazioa” ziren; gutxi gorabehera, “suntsipen masiboko armen” aitzakia bezalako lelo huts eta antzua. Ez dut oraindik horrelako hitzen beharrik ikusten, sakoneko arrazoia NATO eta horrelako kontuak izanez gero… ez bada, arrazoi hauek ere ez direla aski Ukrainaren zati bat eskuratzeko, inperialista garbienaren pare. Lurra; Krimea, Kherson, Zaporizhia…
Gerra defentsiboa omen den horretan, zer dela eta sartu zen Prigozhin eta bere armada pribatua, mertzenarioak, eta zer dela eta liskarretan bukatu zuten, istripu “zoritxarreko” batez bukatu ere? Gerra defentsiboa omen… zer dela eta joan dira Ipar Korearrak “gonbidatu” gisa?
Et, et, et. KGBn hazitako Putin da Inperioa berregin nahi duen enperadore ustekoa. Satelite eta misil hipersonikoen garaian, Kubako misilen krisia ateratzea ere…
Jazaroak, berriz ere mundua kontrolatu nahian. Baina badirudi Svyatoslav Igorevich berri bat atera zaiela.
Aurrekari inperialak izan baziren ere, Errusiar Inperioa, 1721 eta 1917 artean funtzionatu zuen estatu bat izan zen. Planetaren hiru kontinenteko eremu zabalak zituen bere menpe Europan, Asian eta Amerikan, Moskuko Zaratoaren oinordekoa osatuaz.
Errusiar Inperioa errusiar historiaren eremu kronologiko zehatz bat adierazten du, historiografi lantzen duten eskola ezberdinen onarpenarekin, oro har. Pazifikoko ozeano eta Baltikoko itxasoaren artean dauden lurraldeen konkistatik hasten da, Pedro I goak hasita eta Nicolas II aren erorketa arte.
Gaur egungo Errusiaren lurraldeaz gain Errusiar Inperioa lurralde hauek jasotzen zituen. Baltikoko estatuak(Estonia, Letonia eta Lituania), Ukrainia, Bielorusia, Poloniako ekialde erdia, Moldavia, Errumania(Valakia), Armenia, Georgia, Azerbaiyan, Finlandia, Asia erdialdeko lurralde ia gehiena gaur egungo Kazajistan, Turkemistan, Tayikista, Kirguistan, Uzbekistan eta Turkiako tarte bat, Bering lurmuturraren beste aldeko Alaska, Txinako Mantxuria, Iraneko iparraldea eta Mongoliako iparraldea.
2022ko Otsailaren 22an Vliadimir Putinen gidaritza nagusiaz Ukrainiaren inbasio militarrari ekin zionean honako azalpenak eman zituen:
“Ukrainia , Vliadimir Leninen Ukrainia da”
“Ez da herri bizilaguna soilik guretzat. Gure historiaren, kulturaren eta esparru espiritualaren ezinbesteko zati bat da Ukrainia”
“Errusiak sortu zuen Ukrainia modernoa bere osotasunean edo eta askoz ere zehatza izateko ,Errusia komunista eta boltxebikeak sortu zuen Ukrainia”
“Era praktikoan prozesu hau 1917ko iraultzaren ostean hasi zen eta Lenin eta bere bazkideak muturreko gogorkeriaz egin zuten Errusiarentzat, historikoki lurralde errusiarra dena moztuaz”
Ez al da hau inperialismo gordinaren adierazpen gorena ? Ez al da hau Errusiar aristokrazien tradizio historiko kolonialaren jarraipen autoritarioa?
Errebibal autokratiko daiteragarria errusiar herritarrentzat orohar eta munduko herri guztientzat.
Nere ustez krisi honetan gosea eta jateko gogoak bat egiten dute ,bizitzen ari garen munduaren berkonfigurazioaren krisitzar hone testuinguruan . NATO eta gaur egungo Errusiako estatua .
Jonbi, zoritxarrez historia era askotara interpreta daiteke. Herri baten historiaz ezin liteke irakurketa bakarra eta monolitikoa egin. Errusiaren historiarekin gauza bera gertatzen da. Bere garaian inperio handia izan zela ezin uka daiteke. Gaur, inperio kontzeptua uler daitekeen moduan, batzuek ukatu eginen dizute hala denik.
Edozein modutara, egungo Ukrainako guda ulertzeko, bada xehetasun bat gudari marka berezia jartzen diona: errusiarrentzat ukrainarrak senideak dira, oro har hartuta.
Kaliningrado. 1945 Sobiet Batasunak anexionatua eta orain Errusiakpo armadaren gotorlekua, Lituania eta Poliniaren artean Base militar honek, gehiago du Guantanomotik (Yankiak Cuban) Hiri arrun batetik baino.
Anexio horrek eta bere bilakaera militarra ez du ezer inperialismotik?
Kaliningrad (errusieraz: ????????????ere; erromanizatua: Kaliningrad; alemanez: Königsberg; ahoskatua: Køkøde), Königsberg; antzinako prusieraz: Twangste, Kunnegsgarbs, Knigsberg; txekieraz: Královec; lituanieraz: Karaliauque ius; polonieraz: Królewiec; bielorruseraz: ??????????, eta yidhez: Königsberg prusiana), Europa Ekialdeko portu-hiria da, 1945ean anexionatu ondoren Errusiari atxikia, eta homonimo ezohiz oharrean kokatua.
Kaliningradeko oblasteko hiriburua da, 15 100 km² hartzen ditu eta 482 443 biztanle ditu (2019) . Oblast hori (eskualdea edo probintzia) Errusiako gainerako lurraldetik isolatuta dago, eta mugak ditu iparraldean eta ekialdean Lituaniarekin eta hegoaldean Poloniarekin, biak Europar Batasuneko (EB) kideak.
Wypediatik hartua eta neuronalarekin euskeratua.
Politikan, “geopolitikan”, ez dago seniderik, ez dago senidetasunik. Badira Errusiarrak Ukrainan familia dutenak, eta badira Ukrainarrak Errusian familia dutenak. Hortik aurrera, harreman asko pusxkatu dira gerra honen kariaz, familia barrenetan ere, hautsi. Begira ezazue Errusiarrek nola utzi duten Mariupol, Donetsk barneko Bakhmut, ondoko Chasiv Yar herria: birrinduta, hauts eginda. Berdin bonbaztatu du Krimea, Odessa… Ez dirudi Erusiarren “senide” sentipenak ezer balio duenik. Beretzat nahi dituen lurraldeak etsaiarenak bezain gogor kolpatzen ditu eta.
Inperio den ala ez den… Hala NAHI dute. Inperioaren gaitza ez da soilik gauzatzen inperioa ezarrita dagoenean, baizik eta inperio osatu nahian batek ondokoak erasotzen dituenean. Eta horren aldeko propaganda egiten dute etengabe Errusian bertan.