Gerraren inguruko testigantzak
Gerraren inguruko testigantzak –
Bilboko BBK Salak Gerraren inguruko testigantzak bilduko ditu hainbat ikuspegitatik.
Urtarrilaren 23an izango da, eta bertan izango dira, besteak beste, Óscar Camps (Open Arms), Anna Surinyach (fotokazetaria), Khalida Popal (futbolari eta aktibista afganiarra), Muzoon Almellehan (errefuxiatu siriarra) eta Rafael Villasanjuan (Mugarik Gabeko Medikuak) .
Bilboko BBK Aretoan, 2025eko urtarrilaren 23an, osteguna, Gerraren gaiari buruzko hausnarketa-jardunaldi bat egingo da, hamabi adituren bitartez, problematika hori hainbat ikuspegitatik ulertzen laguntzeko: erresilientzia-istorioak, eragin psikologikoa, teknologia gatazka modernoetan, errefuxiatuak eta itsas erreskateak, berreraikuntza eta bake-prozesua…
Bi urtez behingo ekitaldi berri baten lehen edizioa izango da: Mundo Cero Talks BBK, Mundo Cero ikus-entzunezko ekoiztetxeak sustatua, BBK Fundazioaren laguntzarekin. Jardunaldia 16:00etatik 20:30etara izango da eta aditu bakoitzak gerraren ondorioen inguruko 15 minutuko hitzaldi bana eskainiko du. Bertan, ze nolako eragina duen gerrak gizartean eta zer egin dezakegun aldaketa bultzatzeko jorratuko da.
Ekitaldia erakundeei, gizarte-eragileei, eduki-sortzaileei, enpresaburuei eta komunikabideei zuzenduta dago.
Ekitaldia Tania Llasera erreportari eta aurkezleak gidatuko du, eta honako hauek hartuko dute parte: Óscar Camps erreskatatzaile, aktibista eta Open Armseko sortzailea; Jesús A. Nuñez Villaverde, mundu arabiar-musulmanean eta gatazka bortitzen aurrean bakea eraikitzen aditua; Carmen Magallón, WILPF Espainiako Emakumeen Nazioarteko Ligako ohorezko presidentea; Anna Surinyach, mundu osoan hondamendi humanitario handiak jasaten dituen fotokazetaria; Khalida Popal, futbolari eta ekintzaile feminista afganiarra; Muzoon Almellehan, ekintzaile eta errefuxiatu siriarra, errefuxiatuak eskolatzen egindako lanagatik ezaguna; Gil Arias, Mugetako Guardiaren Europako Agentziako zuzendari ohia, Rafael Vilasanjuan, Mugarik Gabeko Medikuen idazkari nagusi ohia eta migrazioetan aditua; Ana Palacios, kazetaria eta argazkilaria, giza eskubideetan eta lankidetza-proiektuetan espezializatu; Grainne O ‘Hara, ACNURen ordezkaria Espainian; eta Chema Alonso, hackerra, zibersegurtasunean aditua eta Telefónicako Batzorde Exekutiboko kidea.
Mundo Cero Talks BBK jardunaldiarekin dibulgazio-gune bat sortu nahi da, Mundo Cero ikus-entzunezko produkzio-etxeak bere sorkuntzak ardatz dituen gaiak jorratzeko: gerra, iraunkortasuna, desberdintasuna, osasuna, hezkuntza, klima eta pobrezia. Mundo Cero Talksen helburua ez da soilik zinema egitea, baizik eta YouTubeko kanalean eduki jarraituak sortzea ere bai, problematika horiek zabaltzen eta sentsibilizatzen laguntzeko. Orain, Mundo Cero Talks BBKren ekimen berri honekin, zazpi gai horietako bakoitza bi urtez behin landu nahi da.
Urtarrilaren 23ko jardunaldiaz gain, Mundo Cerok “Hate Songs” fikziozko filma filmatu du, Alejo Levisek zuzendua eta Malagako Zinemaldiaren aurreko edizioan aurkeztua. Filmak Ruandako genozidioa du ardatz, eta bere gizartearen egoera islatzen du 30 urte geroago. Film luze honek bildutako dirua Ruandako errefuxiatu-esparruetako 16 irakasleren soldata finantzatzeko erabiliko da, ACNURekin lankidetzan egindako hezkuntza-proiektu baten bidez.
Mundo Cerori buruz
Ibon Cormenzana zinemagile bilbotarrak sortua, Mundo Cero Bilbon egoitza duen ekoiztetxea da, eta aldaketa soziala bultzatzen du ikus-entzunezkoen bidez. Aipatutako zazpi gai horietako bakoitzarekin film bat egiten dute eta GKE batekin lotzen dira, beren proiektuak ikusarazteko eta horiek garatzeko dirua biltzeko. Aldi berean, Mundo Cerok hainbat eduki sortu eta Youtubeko bere kanalean argitaratzen ditu. Helburua ikuslea hezi, kontzientziatu eta ekintzarako motibatzea da. Hirugarren zutabea Mundo Cero Talks da, bi urtean behin egiten dena arazo horietan sakontzeko.
Gerraren inguruko testigantzak