Kritika Zinematografikoa: “Ciento volando”

Kritika Zinematografikoa: “Ciento volando” –
Kritika Zinematografikoa: "Ciento volando"

Zuzendaria: Arantxa Aguirre
Urtea: 2024
Herrialdea: Euskal Herria

Kritika Zinematografikoa: "Ciento volando"Eduardo Chillidarena-

Udako egunsentia. Donostiako neska gazte bat Haizearen Orrazira doa. Eduardo Chillida zena datorkio gogora, txikitatik maiz joaten baitzen eskultorea hara. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari, eta haren bila joango dela hitz ematen du.

Pasiera lasaia, analitikoa eta, tarteka, sentsorial bat egitea bezalakoa sentitzen den film dokumental baten bidez borobildu du Arantxa Aguirre zinemagileak artista donostiarraren jaiotzaren mendeurrena. Ezin bestela izan, gure hirian horrenbesteko garrantzia hartzen duen arte adierazpenak ere ospatu behar zuen Chillida, eta Bixagu Entertainment eta A Contracorriente Films ekoiztetxeen bultzadarekin jarri du bere aletxoa madrildarrak.

Jone Laspiur aktoreak -eta baita arte ikasketadunak ere- hurbileko hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez gerturatzen du ikuslea artistaren bizitza eta obrara. Haizearen Orrazi enblematikoan hasiko du bidea, baina, Chillidaren gotorleku izandako Chillida Leku museoan garatuko da kontakizunaren mamia. Hain zuzen ere, sortzailearen sentitartekoekin elkartuko da bertan, eta baita hurbileko beste hainbat pertsonaiekin ere. Jendarte zabal eta anitza bilduko du Laspiurrek, langileak, lagunak, artistak, eta horietako bakoitzak eskainitako testigantzen bidez marraz dezake ikusleak Chillidaren profila: gizon sentibera eta introspektiboa, etengabeko bilaketan murgildutakoa.

Haren obraz ikusitakoa atsegin eta errespetatzen badut ere, aitortu beharra dut ezer gutxi ezagutzen nuela nik artistaren inguruan. Eta, hain zuzen ere, horretarako parada eman dit dokumentalak: donostiar gisa betidanik inguratu nauen iruditegi enblematiko guzti horren atzean dagoena ulertzen hastekoa. Akaso ez nau behar bezain beste harrapatu, are, batzuetan kanpo nengoela sentitu dut, baina ukaezina da estetikoki zaindua den kalitatezko lan bati buruz ari garela, errespetuz eta begirunez ondurikoa.

.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “Ciento volando”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude