Mundu hau edertu eta osatu nahi duzu zure poesiarekin?

Mundu hau hobetu eta osatu nahi duzu zure poesiarekin? –

Urteberri on, olerkari maitea:

Haizeak eraman zituen gure ametsak eta ilusioak, negarrak eta irriak… baina haize berriak on zerbait ekarriko digulakoan elkartuko gara agian (kantuak dioen moduan):

Urtezaharrak ospatzeko
Jaungoiko legea,
ohitura onak gordetzeko
elkartuko gara! (3 aldiz)

Zein goxoa bihurtzen den
Esku askotara,
Zatitzen den ogiaren
Ispilu ugaria (3 aldiz)

(egilea: Julen Lekuona)

Aurtengo 27. “Hatsaren Poesia” olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere. Eguberrietako kantuak eta turroiak irentsi ditugu eta elkarren besarkada sentitu, eta bihotzez hona hemen olerkarien blogean ere egindako deialdia: olerkarieneguna15.blogspot.com

Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAREN POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldiko hatsakide dugun Joxe Luix Agirretxeri egokitu zitzaiola zoriz, eta datorren urteko liburuaren azalerako irudia Andrea Bella Uruguaitar euskaldunak egingo du.

Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu datorren urterako:

1. Gehienez ere, bizpahiru olerki bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.

Azken epea olerkiak bidaltzeko 2025eko urtarrilaren 23a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:
1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com
2. posta arruntez: Porcelanas Bidasoa 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.

Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak usaian bezala, 2025eko bedatsean edo udaberrian argitaratuko ditugu, ontsalaz apirilaren 6an igandean (ez da finkatua eta beraz aldaketak egon daitezke).

Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!

Denok gara poetak! (Auxtin Zamora)

Mundu hau hobetu eta osatu nahi duzu zure poesiarekin?

Ainara Maia Urroz - XORINO - Irun, 1976. Ekainaren 6an sortua... Igandea zen, udaberria. Enara airos baten moduan sortu nintzen mundura. Ainara bat zerura. Igande distiratsu batean udaren iragarle fina. Eta bizitzan barna nabil geroztik, enara bakar batek zergatik bada ez dakarren uda asmatu nahian.

Zer duzu buruan “Mundu hau edertu eta osatu nahi duzu zure poesiarekin?”-ri buruz

  • Joseba Aurkenerena Orain dela 2 ordu

    Miresgarria da, urtez urte, Senperetik abiatuta, eta olerkigintzaren bitartez, Euskal Herri osoari zabaltzen diozuen leihoa. Nehoiz ez dizuegu eskertu ahalko, bere egiazko neurrian, urririk eta bihotzak bultzaturik, egiten duzuen animaleko lan eder hori. Urruñatik nire esker ona, Auxtin Zamorari, Ainara Maia Urrozi… eta Hatsaren Poesiaren hegaletan aritzen diren guzti-guztiei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude