Zer gertatzen da 60 segundotan?

60 segundoTeknologia berriak eta Internet pertsona askoren bizitzetako tresna ia ezinbesteko bihurtu dira. Zein puntutaraino? Zer gertatzen da mundu digitalean 60 segundotan?

  • Malware batek 232 ordenagailu infektatzen ditu.
  • 2,6 milioi CD eta 1.820 TB datu sortzen dira.
  • 450 Windows 7 CD saltzen dira.
  • 12 webgune hackeatzen dira eta 416 saiakera egoten dira.
  • 950 erosketa baino gehiago egiten dira eBayen, eta 180 baino gehiago smartphone bidez.
  • 219.000 dolarretako erosketak egiten dira PayPal bidez, eta 10.000 smartphone bidez.
  • 103 BlackBerry saltzen dira.
  • 11 milioi solasaldi gertatzen dira bat-bateko mezularitzan.
  • 2 milioi erabiltzaile daude on line pornografia ikusten.
  • Googlek 75.000 dolar irabazten ditu.
  • 2.100 check-in egiten dira Foursquare sare sozialean.
  • 2.500 tinta kartutxo saltzen dira.
  • 4.000 USB gailu saltzen dira.
  • 38 tona e-zabor sortzen dira.
  • 18 Kindle Fire saltzen dira amazon.com-en.
  • 11 Xbox 360 bideo-kontsola saltzen dira.
  • 81 iPad eta 925 iPhone 4S saltzen dira.
  • 710 ordenagailu saltzen dira. Horietako 555, Intel.

 

[Zer gertatzen da interneten 60 segundotan?]

 

 

UDAZKEN KOLOREAK

Zer duzu buruan “Zer gertatzen da 60 segundotan?”-ri buruz

  • Hau ere ez da hala izango egunero, ezta? Izan ere, gabonetan egingo dira salmenta gehien (ordenagailuak, XBoxak eta abar), nahiz eta hackeo saiakeren datua harrigarria den! Ongi segi!