3. Mundu Gerra; Trumpi tranpa? (5)
3. Mundu Gerra; Trumpi tranpa? (5) –
Azaroako garaipen handiaren ondoren, eta Kongresuan Errege eguneko ziurtapena lortu ondoren, datorren urtarrilaren 20an Donald Trumpek AEBetako presidente karguari zin egin eta hartu behar du. Baina ez dirudi hain erraza izango zaionik. Lehendik ere Munduan agintzen duen elite edo estatu sakon horrek hamaika eta bi oztopo jarri badizkio, aurrerantzean ere ez dirudi bere horretan etsituko duenik. Areago Trumpek azaldu dituen asmoak ikusita.
Batetik, Trump CIA, FBI, PENTAGONOA eta beste hainbat erakunde oso boteretsu traidorez garbitzeko izendaketak egiten ari da. Bestetik, Puff Daddy eta Jeffrey Epstein pertsona eta haur trafikante eta erasotzaile sexualen festetan izan diren aberats, boteretsu eta ospetsuen zerrendak plazaratuko dituela hitz eman du. Hauen artean Hollywood-eko aktore anitz. Irudikaezina da horiek guztiek informazio hori plazaratzeari dioten izua.
Gainera, Trumpek AEBak, Kanada eta Groenlandiarekin batera estatu konfederal bakarra osatzeko asmo erraldoia azaldu du inolako lotsarik gabe. Pentsatzekoa da hainbesteko azalerako estatua, ongi antolatuz gero, zenbaterainoko potentzia ekonomiko-politiko-militarra bihur daiteken. Eta eliteak kontrolatzen ez duen Trumpen menpe. Duela egun gutxi Trumpek Israelek azken hamarkadetan AEBetako kanpo politika agindu duela salatu zuen, amerikarrak gerran parte hartzera behartuz, eta horren aurka lan egingo duela erantsiz. Pentsatzeko da mendebaldeko elitearen estatu esanguratsuenaren eragina alboratzeko intentzioak elitearengan sortuko duen haserrea.
Ekonomia arloan, Donaldek langileei zergak izugarri jaitsiko dizkiela agindu zuen hauteskundetarako kanpainan eta hitz emandakoa berretsi egin du. Adibidez errenta zerga garrantzitsua, garrantzitsuena (hemengo IRPF delakoa) kenduko duela agindu du. Eta ordainetan kanpotik datozen produktoei muga-zergak atxikiko dizkiela. Honek herritarren erosteko ahalmena ederki igoko du, eta ondorioz, jarduera ekonomikoa, eta langileen ahalmen ekonomikoa. Badira egunak Trumpek Argentinan Javier Milei antisozialista eta antizergazalea denaren ikuspegi ekonomikoarekin bat zetorrenaren adierazpenak egin zituela. Eta azken honek Argentinan urte betean lortu duen mirari ekonomiko historikoa ikusirik, Trumpen zeregina gehituz gero, bistan izango da mendebaldean elitearen morroi izan den eta bere aginduak ondo betetzen aritu den kasta politikoarengan, eta batez ere, ahalegin horretan gogorren aritu diren ezkerreko politikoengan eragin duten izua. Akabo hauek guztiak langile klasearen kontura bizitzeari. Eta bestetik Txinak, azken urteetan bai AEBetan bai Europan izan duen iruzurra (bertako enpresek zergak ordaindu beharra eta Txinakoek ez) egiteko aukera Ameriketan, behinik behin, joan egingo zaio.
Bestalde, Trumpek Mexikon kokatuta dauden droga kartelak erakunde terroristatzat jo ditu eta euran kontra egingo duela. Hortaz litekeena da AEBetako hiriak drogaz (fentanilo, koka…) blai beteta egoteko egunak amaiera izatea.
Beste azpimarratzeko ildoa Osasun idazkaria (hemengo “ministro” kargua) da. Trump kargu horretarako Robert F. Kennedy Jr izendatzeko asmotan dabil, eta, gainera, Osasun Munduko Erakundetik joateko asmoa zabaldu du, azken hau Txinaren alde jokatzen ari zen erakunde ustela dela leporatuz. Robert Kennedy, bere aldetik, COVID 19a pandemiaren inguruan emandako gertaerak aztertuko dituela adierazi du, eta, batez ere, Pfizer eta Moderna “big farma” industria farmazeutikako erraldoiak euren txertoekin egindakoak.
Hauek guztiak kontutan hartuta ez da harritzeko elitekoak izututa izatea, eta datorrena suntsitu nahi izatea. Eta Estatu Batuetako iturri militarrek diote, besteak beste, ahalegin horretan estatu sakonekoak bi plan garatzen dabiltzala.
Batetik, aspaldiko “Blue Beam” proiektua. Hau da Pentagonoak daukan tekonologia izkutu aurreratuaz lurraz kanpoko izaki adimentsuen inbasio, faltsua jakina, hologramaz proiektatuko lukete, bai zeruan, objektu hegalari ez identifikatuen etorrerarekin, eta baita lurrean, aliens edo lurraz kanpoko “estralurtar” itxurako proiekzioez. Estatu sakoneko komunikabideek, jarraian, bolo-bolo arituko omen lirateke lurraz kanpokoak gaizkiletzat hartuz eta arriskua, erasoa lau haizetara zabalduz. Ondorioz jendearengan sekulako izua piztuko litzateke eta, orduan, Joe Bidenek “larritasunezko egoera” deklaratuko luke, Trumpen izendaketa etengabe atzeratuz.
https://x.com/RetroCoast/status/1868072945115136428?t=wBfZwqABfnY-c-jbNomYKw&s=19
Bigarren modua, estatu kolpea jotzea litzateke. Militar abertzaleen iturrien arabera, estatu sakona, leialak zaizkion AEBetako ejerzitoko buruekin estatu kolpea prestatzen ari omen da. Hau justifikatzeko, aurretik, CIAk kontrolatzen eta zuzentzen dituen antifa, BLM eta beste hirigerrila taldeekin hirietan kaosa eta gerra zibila pizten ahaleginduko lirateke. Estatu Batuetan hilabete honetan gertatutako atentatuak honen adibide izan daitezke. Azken Estatu kolpe militar honek, bistan da, ejerzito konstituzionalista eta Trumpen aldekoaren kontrakolpea ekarriko luke. Baina azken hauen kalkuloen arabera udaberrira arte ez luke Trumpek agintea eskuratuko.
Hau bai suspentse, azpikeri, espia, konspirazio, adimen agentzia… filma. Zera esan ohi da: “errealitateak fikzioa gailentzen du”.
(Jarraituko du)
zure kasuan Fikzioak gailentzen du errealitatea… Trump ez dela elitea?, oso pozik da elitea Trumpekin… Jeffrey Epstein-en festa partaide eta lagun ezaguna ere bai, bere izena jarriko al du zerrendan?… Mileik “Argentinan urte betean lortu duen mirari ekonomiko historikoa”, galdetu argentinarrei euren diruak zenbat balio duen dabaluazioa dela eta, kanpoko aberats inbertsore kapitalista handientzat bai mirari ekonomikoa galanta…
Militar abertzaleen iturrien arabera, eta fox news, eta extraterrestreak, ze kristo iturri darabilzu zuk!!…
Errango nuke ironiyaz idatzitako artikulua dela, eta fikziyo, bulo, errealitate, eta sasiegiak identifikatu eta ulertzen gero eta zailago zaigula egungo gizarte eta denbora aldrebes hauetan…