Telebistaz eta mahatsa janez jarraitzen al dituzu urte zaharreko kanpaiak?
Gauza berria behar du izan, baina tradizio itxura ere badu etxe askotan. Mahatsa eta telebista. Horixe gurean ohikoen dugun urte zahar ospakizuneko bikote banaezina. Zurean ere hala al da? Zer bestela? Poztuko ginateke urte berria ospatzeko erokeria berritzaileren bat proposatuz gero.
Gure etxean gaurko gauez ez da telebistarik izaten, normalean irratiaren bidez entzun izan ditugu kanpaiak baina batzuetan konturatu gabe 12ak pasa izan zaizkigu edo bestela irrati emisora aurkitzen ez dugu asmatu izan. Kasu horietan, etxeko txikienak arduratzen dira 12 kanpaikadak jotzeaz, eltze baten tapa eta goilara baten laguntzarekin. Urte berri on denoi! Ea urte berrian 700 herritar baina gehiago gurekin ditugun!!