Gizaki gehien hiltzen dituen animalia zein den ez dakizu, baina azalduko dizut.

Gizaki gehien hiltzen dituen animalia – 

Gizakiak hiltzen dituen animaliei buruz aritzen bagara, hauek etortzen zaizkigu burura: lehoiak, marrazoak, kokodriloak, sugeak… Baina liburuak azalagatik soilik ez dira baloratu behar. Inpresioak engainagarriak dira.

Beldur handiena animalia basatienek ematen digute. Orro ozenena, lehoiaren letagin zorrotzak, sugeen begirada ikaragarria eta txistu zitala. Itxurak eta soinuak gure gorputza paralizatzen dute. Edo ihes egitera eramaten gaitu. Intsektuen hanka azkarrek nazka eta beldurra eragiten digute. Pertsona gehienoi bai behintzat.

Baina… zein da gizaki gehien hiltzen dituen animalia?

Utzi irakurtzeari eta pentsatu minutu erdiz.

[minutu erdi]

Erantzuna pentsatu duzu? Orduan, jarraitu irakurtzen.

Ez egin spoiler eta ez joan artikulu honen bukaerara. Izan ere, urtero mundu osoan gizaki gehien hiltzen dituzten animaliak zerrendatuko ditut. Eta azkena, pentsatzen ez duzun animalia hori da. Seguru nago, ez zaudela animalia horretan pentsatzen. Artikulu hau irakurtzen dutenen artean apustu egingo banu, irabaziko nuke %100ean.

Elefantea

Elefanteak arriskuan dauden animaliak dira, ehizaren ondorioz. Baina asko gizakiekin bizi dira. Mehatxatuta sentitzen direnean eraso egin eta jendea hiltzen dute. 

Hipopotamoa

Itxura traketsa duenez eta haurrentzako marrazki eta filmen bidez gizatiartu denez, ez dirudi bereziki arriskutsua denik. Hala ere, errealitatea bestelakoa da, txalupak irauli eta eraso ditzaketen animalia sekundarioak eta oldarkorrak baitira. Urtero 500 hildako inguru.

Krokodiloa

Krokodiloa estrategia isila duen animalia bat da, eraso azkar eta basati batekin konbinatua. Arriskutsua da animalientzat eta gizakientzat, harrapakinak handiak izan baitaitezke. Ibai eta aintziretatik hurbil dauden eremuetan izaten da biktima gehien, urtean 1.000 heriotza inguru.

Eskorpioiak

Eskorpioi pozoiak kalte itzulezinak eragiten ditu bihotzean, pankrean eta biriketan, zenbait kasutan hilgarriak. Kalkulatzen da urtean 1,2 milioi kasu pozoitzen direla eskorpioi ziztadagatik. Horietatik 3.500 inguru hilgarriak dira azkenean, antidotorik jartzeko denborarik ez dagoelakoi.

Hemendik aurrerakoak ez ditut nabarmenduko, animaliak azkar ez identifikatzeko eta jakin mina handitzeko. Amorruaren transmisioaren bidez, 3. munduan bereziki, txakurrek 50.000 heriotza inguru eragiten dituzte urtean, eta horietatik %40 baino gehiago haurrak dira. Listuaren bidez transmititzen den gaixotasunak ia %100eko hilkortasuna du. Zuzeneko erasoak ere egoten dira arraza arriskutsuen partetik. Umeak eta pertsona nagusiak biktima ohikoenak dira. Bai, hau izan daiteke zerrendako lehen kasu harrigarria. Txakurrak normalean gure lagun fidel bezala etortzen zaizkigu burura. Eta ezin dugu imajinatu hainbeste heriotza eragin dezaketenik. Baina kontuan hartu hurrengoa: kopuruan, gure maskota ohikoena da eta bera ikustean ez dugu jarraian ihes egiten. Maskota hauen portzentaje txiki batek heriotza eragina eraginez, kopuru handira heltzen da.

Hurrengo animalia bai, agian burutik pasa zaizu. Espezie pozoitsuen hozkadek paralisia, barne-odoljarioak eta heriotza eragin ditzakete azkar tratatzen ez badira. OMEren arabera (OMS gaztelaniaz), urtean 100.000 heriotza baino gehiago izaten dira batez beste. Kalkuluen arabera, urtero 5,4 milioi pertsonak pairatzen dituzte sugeen hozkadak, eta 2 milioi inguru pozoidura jasaten dute, milioi erdi pertsona baino gehiago anputazio eta beste ezintasun kasuak kontuan hartu gabe. Haurrak eta landa-langileak izan ohi dira biktima ohikoenak, batez ere Asian, Afrikan eta Latinoamerikan. Sugegorriak, kobra erreala, mamba beltza eta taipan australiarra arriskutsuenen artean daude.

Hurrengo animalia hilgarriena, zerrendan bigarrena da. Baina oso txikia eta isila da: eltxoa. Zerrendatik beste intsektu txikiak kendu ditut: tse-tsé eulia, txintxea eta barraskiloa, baina top 10ean daude ere. Nola eragiten dituzte heriotzak? Urtean 725.000 giza heriotza inguru eragiten dituzte, malaria, dengea, zika eta sukar horia bezalako gaixotasunak transmititzen baitituzte. Espezie arriskutsuenak Asiako tigre-eltxoa eta eltxo arrunta dira. Europan ez da zona tropikaletan bezain handia, baina globalizazioaren ondorioz fenomenoa areagotu egin da.

Azken paragrafora heldu zara eta erantzun nagusia emango dizut. Gizaki gehien hiltzen dituena, gizakia da. “Baina hori ez da animalia!” pentsatuko duzu agian, errealitatea ukatu nahian. Bai, animalia da. Animalia arrazionala eta eboluzionatua, baina animalia. Ez gara landareak edo organismo unizelularrak. Gizakiak ia milioi hildako inguru eragiten ditu homizidio, gerra, heriotza-zigorra eta bestelako metodo sutilagoen bidez.

Gizaki gehien hiltzen dituen animalia zein den ez dakizu, baina azalduko dizut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude