Iparra bilatzen

Iparra bilatzen –

Euskal Herria bi estaturen tartean dago edo beraien zati dira batzuk esaten duten moduan. Gure hizkuntza urte luzetan egon da bizirik baina gauzak aldatuz doaz eta Ipar Euskal Herrian gero eta euskaldun gutxiago daude, frantsesak gero eta indar handiagoa duelako. 

Orain dela aste batzuk, Behe Nafarroan egon ginen txango batean ni eta lagun batzuk. Han, hainbat gauza ikusi eta jende askorekin egon ginen. Gauza askok harritu ninduten, baina batez ere euskararen egoera makalak. 

Iparra bilatzenGure kasuan, taberna eta dendetatik euskaraz produktuak erosten saiatu ginen; “Ogi barra bat” eskatzerakoan adibidez, langileek “Pardon, je ne conprends pas” erantzuten zuten eta horrela hainbat dendatan. Zaila izan zen euskaldun bat aurkitzea, asko harritu ninduena.

Gaur egun, hainbat herritan, laurden batek baino gutxiagok daki euskaraz eta badirudi orain dela urte batzuk askoz gehiago hitz egiten zela. Esan zigutenez, Frantziako hiriburuetan batez ere, gero eta garestiagoa da etxe bat erostea inflazioagatik, horregatik Baigorrin adibidez, gero eta kanpotar gehiago antzeman ditzakegu, frantsesak batez ere etxeak herri txikietan merkeagoak direlako.  Esaterako, lehen 1500 pertsona inguru bizi ziren Baigorrin, denak elkar ezagutzen zirenak eta horietako asko euskaldunak ziren; hau da, euskara bizirik zegoen. Esan zigutenez, aurreko urteetan 300 frantziar heldu ziren Baigorrira eta ondorioz, eragin zuzena izan du hizkuntzaren erabileran.

Gazte euskaldunen tasa jeisten dago eta honen arrazoi bat Baxoa da, gure USAP-a edo unibetsitatera sartzeko proba. Baxoa frantsesez egin behar dute, nahiz eta D ereduan ikasi izan duten. Ondorioz, guraso batzuk nahiz eta euskaldunak

Iparra bilatzenizan, ez dute haien seme-alaben etorkizuneko karrera jokoan jarri nahi azterketa batengatik eta horregatik ez dituzte ikastolara bidaltzen ikastera. Horrek beste eragin bat du, ume eta gazte gutxi daudela Behe Nafarroako ikastoletan. Aurrekoari lotuta,  askok distantzia luzea dute ikastolara heltzeko, ondorioz, guraso asko motibazioa galtzen dute eta ez dituzte bidaltzen haien seme-alabak euskal ikastetxetara.

Lehen Hezkuntzako 30 ikastola daude baina DBH ematen duten 3 ikastetxe eta lizeo edo institutu bakarra dago; Etxepare Lizeoa, Baionan non DBHko 4. maila, Batxilergoko 1. maila eta Batxilergoko 2. maila ikasten ari diren. Gazte gehienek frantsesez ikasten dutenez, gero eta  gazte gutxiagok dakite euskaraz, baina Baxoa borrokarako griñez daude hainbat gazte; gero eta gehiago dira ekintza eta manifestazioak proposatzen dituztenak sistema aldatzeko, Harro Herri Korrikaren barnean egin zuten moduan adibidez.

Argi dago euskararen erabilera Iparraldean okerrera doala. Arrazoi asko daude baina aipagarriena agian Frantziako politika linguistikoa da. Frantses hizkuntza kenduta Frantziako gobernuak gainerako hizkuntzei dien gorrotoa eta mespretzua eragin zuzena du euskararen egoera tamalgarrian. 

Egoera honi buelta ematea ez da erreza, baina harremanak euskeraz estutuz eta Ipar Euskal Herriko gazteak ezagutzea lagungarria izango zen euskera sustatzeko gure artean. Adibidez, ikastetxeetan euskara-bidaiak egitea, gau batzuk Euskal Herria ezagutuz txangoak euskaraz biziz eta kultura(k) hobeto ikasiz, horrela probintziak eta ikasleak elkar ezagutzeko. Honekin gazteen komunitate bat sortuko zen eta Iparraldeko gazte euskaldunek haien burua aurkituko zuten, bilatzen duenak azkenean aurkitzen baitu.

Aldaketa lortzea ez da bide erraza izango, baina pausuz pausu denok elkartuz lortuko dugu.  Ni ez naiz ezkorra, orain dela ez hainbeste Bilbon euskararen egoera askoz okerragoa zela esaten dute eta gaur egunean daukagun egoera hobeagoa dela diote, baina oraindik gauzak ditugu aldarrikatzeko. Eta zu, euskararen iraultzan laguntzeko prest zaude?

Iparra bilatzen

2 pentsamendu “Iparra bilatzen”-ri buruz

  • Nik sarritan pentsatu dut gai honi buruz. Hau da, nola irauli egoera euskararen alde. Txepetxek esan zuen moduan errazagoa da diktadura batek duen indarrarekin hizkuntza bat desagerrarazi demokrazian egoera gutxituan dagoena berpiztea baino. Baina eutsi egin behar, ezina ekinez egina.

  • Nork dio gazteak ez direla konprometituak?
    Horrelako gazteria behar dugu Euskal Herrian. Zorionak!

    “Txapela buruan eta ibili munduan”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude