Euskal banketxeak genozidioaren konplize
Euskal banketxeak genozidioaren konplize –
Banketxeek paper garrantzitsua dute proiektu sionistaren finantzaketan: haien laguntzarik gabe, Israelgo Estatuak ezingo lituzke bere asmoak aurrera eraman. Banketxeak aberastu egiten dira Estatu sionista indartzerakoan: proiektu israeldarretan dirua inbertitzean eta Israelera esportatzen duten enpresak finantzatzean. Euskal banketxeek ere parte hartzen dute negozio honetan.
Israelekin kolaboratzen duten era guztietako enpresak finantzatzen dituzte banketxeek modu zuzenean. Hainbat ikerketek azaleratu duten moduan, gutxienez 58 enpresa daude Zisjordaniako kolonietan lanean, eta BBVAk 7 miloi euro inbertitu ditu horietan azken urteotan. Beste adibide bat okupatutako lurretan eguzki-instalazio fotovoltaikoak eraikitzen ari diren energiaren sektoreko enpresak dira. BBVA, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxaren artean 1496 miloi euro inbertitu dituzte, gutxienez, enpresa hauetan.
Zeharkako finantzazioari dagokionez, herri palestinarra sarraskitzeko erabiltzen diren armak ekoizten dituzten enpresak finantzatzen dituzte banketxeek. Euskal banketxeak horretan ari dira: Israelera esportatzen duten armagintza sektoreko enpresak finantzatzen. BBVA Estatu mailako bigarren inbertsorerik handiena da sektore honetan, eta, gutxienez, 1.482 miloi euro inbertitu ditu azken urteotan ejerzitu israeldarra armatzen duten enpresetan. Baina ez da bakarra: Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxak Indra bezalako enpresak finantzatzen dituzte, okupazioarekin aberasten ari den eta dronak ekoizten dituen Israel Aerospace Industries (IAI) enpresaren kide estrategikoa.
Harreman oro etetea exijitzen dugunean, sarraski honekin aberasten diren guztiak seinalatu behar ditugu. Palestina askatzeko, banketxeak ere presionatu behar ditugu, okupazio sionista laguntzeari utzi diezaioten. Israel hemen hasten da. Gure betebeharra da Euskal Herrian bertan proiektu sionista babesten duten eragileak borrokatzea.
Israel desegitera bidean, harreman oro eten!
? Israelgo estatu genozida hemen hasten bada, hemen hasi behar gara bere desagerpenerako baldintzak jartzen.
EH-n sionismoak dituen harreman militar, ekonomiko, diplomatiko, kultural eta kirol arlokoak haustea beharrezkoa da.
???? Israel desegitera bidean, #HarremanOroEten! pic.twitter.com/2TMvzSnDTa
— Palestinarekin Elkartasuna (@Palestinarekin) December 20, 2024
Ezkerreko jendea Amazonen barra-barra erosten dabil eta Amazon entitate sionista bat da!! Ezkerra genozidioaren konplize!