¿Qué te crees que es esto, un restaurante?
¿Que te crees que es esto, un restaurante? –
Antiguako Ertzaintzaren kuarteletik (ez Intxaurrondoko Guardia zibilarenetik) erantzun hori eman zioten Amaia Abendañori, euskaraz artatua izatea eskatu zuenean.
2023, Donostiako Herrera auzoan. Manex bere lagunak gaizki aparkatuta zuen autoari isuna jartzera zihoazen bi ertzainei euskaraz zuzendu zitzaien Amaia (bururatzea ere!). Gazteleraz hitz egiteko erantzun zion polizietako batek, eta Amaiak bere hizkuntz eskubideak errespetatzeko egin eskariari istiluen kontrako poliziak bidaliz erantzun zuen poliziak, Manex miatu -eta identifikatzeari uko egin zietela argudiatuta- isuna jarri zieten biei. Egoera okertuz zijoala ikusirik, Antiguako komisaldegira deitu zuen Amaiak, baina euskarazko arreta eskatzean, horra erantzuna, goiburukoa: “¿Qué te crees que es esto, un restaurante?”.
Merezi du bere kontakizuna osorik entzutea, oso esanguratsua baita gertatutako guztia. Arartekoak hartu behar izan dio kargu “Eusko” Jaurlaritzaren Barne Sailari. Marka da gero…
Mereziko luke ere, Ertzaintzaren ardura dutenek euren lana ganoraz egitea, euskaldunon hizkuntz eskubiderik oinarrizkoenak errespetaraziz bertan diren polizia (ustez) euskarafobo saldoari, besteak beste.
Hemen Abendañoren kontakizuna:
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/
Azkenerako lege-hausteak behar bezala zigortuko dira Ertzaintzako kideak izan ezik. Hori da gertatu dena. Ez dut uste oso fin ibili denik herritarrok legebiltzarraren izenean administrazioaren aurrean dugun defendatzaile bakarra.
Izan ere, Ertzainek lege-hausteak egin arren ez dira zigorrik aurre ikusten haientzat. Horiek soldata kobratuz intentzio guztiarekin egiten dituzten lege-hauste propioak ez dira zigortzen, Hori da, behinik-behin entzundakoaren arabera atera ahal den ondorioa. Horrela bada, zer galdurik ez dute horiek.
Izan ere, etorkizunean zeozer konpondu beharreko zerbait bai, baina ertzainen bat gutxienez zigortzeko moduko ezer ez da ikusi herri defendatzailearen partetik, ez segurtasun saileko arduradunen aldetik, ez Ertzaintza zerbitzuen buruen aldetik, ez Ertzaintzako barne-arazoez arduratzen den arlotik, ez hauek prestatzen dituztenen aldetik. Zer esanik ez sindikatuen aldetik, ez eta abokaturen baten aldetik, edo abokatuen elkarte edo kolegioen aldetik, ez fiskaltzaren aldetik…inork ez du ezer zigortzeko moduko ezer ikusi. Harritzen nau!
Bi hitzetan, IN-PUNITATEA.
Edo hitz bakar batean, NAGUSIKERIA.
Antzeko gertakizun bat izan genuen bi ertzainekin kontrol batean eta ia komisaldegian bukatu genuen euskaraz egiteko eskatzeagatik. Ertzantzaren aldetik ez dut espero jarrera aldaketarik, zoritxarrez.