Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun
Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun –
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala Alaia Martin Etxebestek irabazi du bart arratsean Illunben, Donostian, 6.500 lagunen aurrean. Beñat Gaztelumendirekin jokatu zuen buruz burukoa, bitan txapeldun izana, eta Oihana Iguaran hirugarren izan zen buruz burukotik puntu erdira geratuta. Bertsolari Gaztearen Saria Aner Peritz Euskitze-ek irabazi zuen. Alaiak bere laugarren finala zuen atzokoa, 87an jaiotako bertsolari oiartzuarrak, eta txapela Arantzazu Loidiren eskutik jaso zuen, plazan kantatu zuen bere belaunaldiko lehen emakumeetakoa izan zenak. Zorionak Alaia eta guztiei emandako maila eta eskainitako saio ederrarengatik! Aupa zuek, belaunaldi gazteak fin datozela ere ikusi zen atzokoan, zorionak denei eta hemen saioa osorik ikusi nahi buduzu.
Alaia Txapeldunaren agurra:
Bihurtu ditzagun lagunak bizitzaren tenplu,
badakitenak zer, noiz, nola eta non galdetu,
entzuten gaituztenak nahiz ta pixkat logaletu,
ta etxe bihurtzen dutenak edozein ezleku,
mendeko hitza bilakatu den hontan ‘mendeku’,
disolba dezagun eskuina ta auzoa ezkertu,
egon gaitezen lagunekin hauskor ta inprekfektu,
elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu.
Honela geratu zen sailkapena:
1- Alaia Martin Etxebeste 1.099,5
2- Beñat Gaztelumendi Arandia 1.054,5
3- Oihana Iguaran Barandiaran 637,5
4- Ane Labaka Mayoz 626
5- Aner Peritz Euzkitze 617
6- Nerea Elustondo Plazaola 590
7- Andoni Rekondo Izagirre 578,5
8- Eneritz Artetxe Eizagirre 574,5