[Txiorik Onena] 2024ko 37. astea
[Txiorik Onena] 2024ko 37. astea –
Urteko 37. astea, zazpi txioko sorta batean laburtu ditugunen artean.
Asteon, hauexek dira aukeratutako txioetan landutako gaiak: Fermin Muguruzaren esanak eta ekintzak, patinete elektrikoak eta gimnasioak, Durango eta irakurketa, Bizkarsoro eta La Marseillaise, Sunita Clampog eta euskal kantuen transmisioa, hitanoa eta aupahitasuna.
Iragan asteko sortatik, Gari Garaialderen txioa izan da bozka gehien izan dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Fermin MUGURUZA Larrun aldizkarian. Arrazoia, Fermin! Gora zu! Gauza bera gertatzen zait komunikabide euskaldunak EITB, GARA, DEIA, Radio Euskadi etab egunero eta batez ere gaztelera eta frantsesa erabiltzen ikustean. ?@naziogintza? pic.twitter.com/wagOSvxnQN
— karmelo landa (@karmelolanda) December 2, 2024
Patinete elektrikoan doa gimnasiora, han ordu batez ibiltzeko alfonbra elektrikoan #mikroipuina
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) December 3, 2024
Durangon ondo; baina leihoaren kontra euria entzuten dudan bitartean ohean liburu bat irakurtzen aldamenean katua zurrungaka dudala: zoragarria.
— Idoia Torregarai (@bootxo) December 7, 2024
Bizkarsoro pelikulan, bada eszena bat non herritarrek frantses banderapean la Marseillaise kantatu behar duten. Alta, ereserkia ez dakitelako, euskal kantu bat abesten dute, Baigorriko “Iruten ari nuzu” hain zuzen. Piarres Larzabal antzerkigileari gertatu zitzaion gertakaria da. pic.twitter.com/lvusxCGyM0
— Joon Kim (@hongi) December 9, 2024
Hitanoa urte gutxiren buruan desagertuko da akaso baina aupahitasuna ez dut uste.
— Beñat Sarasola (@bsarasola) December 10, 2024
Iruñea – Nafarroa Arena
Azken kontzertua
2025eko urriak 4
(Sarrerak salgai abenduak 17 goizeko 9:00tan: https://t.co/jkNsZjFfSz )Artista gonbidatua: @Igotzhofe HOFE pic.twitter.com/OtomRQ25lm
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) December 11, 2024
Sunita Clampogek izugarrizko arrakasta lortu du TikTok sare sozialean ‘Txikia’ abestiarekin. Horretaz aritu da @BibaZuekETB saioan:
”Asko maite ditut abestiaren mezua eta melodia” pic.twitter.com/BxtNALQQtd
— Malcolm iXa ? (@ideiazabaldub) December 11, 2024
.
.
Ez dut euskara maitatzen duen gizarte bat behar, euskara erabiltzen duen bat baizik.
Gutxiago maitatu eta gehiago gozatu!#euskarareneguna— Gari Garaialde (@GariGaraialde) December 3, 2024
[Txiorik Onena] 2024ko 37. astea