Euskaraz sortutako 2024ko liburuak

Euskaraz sortutako 2024ko liburuak 

Ez dira diren guztiak egongo, baina euskaraz sortutako 2024ko liburuen zerrenda hau osatu dut (parentesi artean Berria egunkariak liburuaren berri noiz eman duen zehaztuta). Gehien-gehienak eskuratu ahal izan dira Durangoko Azokan. Eta horiez gain, euskara itzulitakoak ere bai, jakina (horiek ez daude jasota zerrendan):

Euskaraz sortutako 2024ko liburuak
Arg: mirkostoedter

1. Eleberria

AGIRRE, Joxean: Gizon barregarriak. Donostia, Elkar, 2024 (2024-02-28).

AMURIZA, Miren: Pleibak. Zarautz, Susa, 2024 (2024-11-28).

ARRETXE, Jon: Touré. Zenbaki gorriak. Donostia, Erein, 2024 (2024-11-29).

ARTOLA ITURRATE, Eztizen: Gurpilak. Tafalla, Txalaparta, 2024 (2024-09-13).

BEGOÑA, Lizar: Mundu zitalaren kontra. Donostia, Elkar, 2024 (2022-09-08; 2024-03-14; 2024-04-06; 2024-06-20).

BERGARETXE, Ekaitz: Masusta erreximenta. Hozta, Herrima, 2024 (2024-11-23).

DONIS MANTEROLA, Yolanda: Zazpi gurutzeak. Zarautz, Dakit, 2024.

ELORRIAGA, Unai: Francesco Pasqualeren bosgarren arima . Zarautz, Susa, 2024 (2024-05-29; 2024-07-28).

GOIKOETXEA, Jule: Politeismo bastarta. 4 egun Angela Davisekin. Zarautz, Susa, 2024 (2024-11-13).

GRACIA QIINTANA, Izaskun: Basokoa. Irun, Alberdania, 2024 (2024-10-15).

HIRIGARAI, Pantzo: Etxauz. Baiona, Maiatz, 2024.

IRIZAR, Irati: Ilargi-kutsadura. Donostia, Elkar, 2024 (2023-09-14).

JAKA, Ana: Ez zen diruagatik. Donostia, Elkar, 2024.

LADRON ARANA, Alberto: Dena eskaini nizun. Donostia, Elkar, 2024 (2024-10-02).

LARRAZA LAKUNZA, Juan Luis: Bernoa. Etxarri-Aranatz, Juan Luis Larraza Lakuntza (egile editore), 2024.

LINAZASORO, Karlos: Ez naiz ondo akordatzen. Autohagiografia bat 101 ataletan. Donostia, Elkar, 2024 (2024-02-29).

LIZARRALDE, Pello: Lanbroa. Donostia, Erein, 2024 (2024-04-15; 2024-06-01).

LUZARRAGA, Asel: Zortzigarren Hiria. Tafalla, Txalaparta, 2024 (2024-06-07; 2024-09-01).

MARTIN ZAPIRAIN, Itxaso: Puntobobo. Donostia, Erein, 2024 (2024-11-12).

MITXELENA, Karmele: Zoriona, edo antzeko zerbait. Donostia, Elkar, 2024 (2023-11-04).

MONTOIA, Xabier: Lautadako mamua. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-13).

NOBLIA, Odon: Mikel Laboarekin bat. Baiona, Odon Noblia (egile editore), 2024.

OIZ, Joxan: Amazurtza. Tafalla, Txalaparta, 2024 (2023-05-13).

PAGADIZABAL, Mikel: Bisita. Donostia, Elkar, 2024 (2024-11-05).

PETXARROMAN, Iñaki: Lehendakariaren alaba. Donostia, Elkar, 2024 (2024-04-17).

RAMOS, Goio: London Calling. Donostia, Elkar, 2024 (2023-11-04).

SALABERRI, Bea: Mesfida zaitez. Tafalla, Txalaparta, 2024 (2024-02-08; 2024-04-27).

SARASOLA, Beñat: Coca-Cola bat zurekin . Zarautz, Susa, 2024 (2024-09-05; 2024-11-17).

SARASUA, Maddi: Biharraren hegietan. Baiona, Maiatz, 2024 (2024-06-12).

SERRANO, Asier: Euri gorriaren azpian. Donostia, Erein, 2024 (2024-10-09).

ZUBELDIA, Mikel: Haizea josten. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

 

2. Ipuina

ALBERDI, Uxue: Hetero. Zarautz, Susa, 2024 (2024-10-08; 2024-11-26).

ASKOREN ARTEAN: Hamarreko bitxia. Zarautz, Dijitalidadea, 2024 (2024-02-20).

ASTIZ, Iñigo: Monogamoak. Zarautz, Susa, 2024 (2024-05-09; 2024-07-12).

HIRIGARAI, Pantzo: Alegia zuzenduak. Baiona, Maiatz, 2024.

IGERABIDE, Juan Kruz: Euskal herrietako ipuin bilduma. Iruñea, Denonartean, 2024.

ITURAIN, Iñaki: Denboraren zubia. Donostia, Erein, 2024 (2024-09-06).

LABANDIBAR, Goiatz: Zoo. Donostia, Elkar, 2024 (2024-04-19).

LANDA, Mariasun: Egunaren adinak. Bilbo, Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsionisten Plataforma, 2024 (2024-02-27).

LOIOLA PIKAZA, Nerea: Zebrak eta bideak. Donostia, Erein, 2024 (2024-11-06).

OTEGI, Itziar: Ezer ez dago utzi nuen lekuan. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-17; 2024-11-19).

TORREGARAI, Idoia: Mikroipuinak. Donostia, Elkar, 2024.

ZUBELDIA MAGRIÑÁ, Ane: Datorren udan ez gara hemen biziko. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-12).

 

3. Poesia

ANDUETZA, Agurtzane: Ahüski. Iturrira itzuli. Zugarramurdi, Agurtzane Anduetza (egile editore), 2024.

ARANBERRI, Iker: Baden Vervoten. ??, ??, 2024.

ARRUTI, Beñat: Arkeologia haragitan. Donostia, Balea Zuria, 2024 (2024-03-22; 2024-06-20).

ASKOREN ARTEAN: Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2024. Senpere, Hatsa Elkartea, 2024 (2024-04-04 azken orrialdean).

BARANDIARAN. Gotzon: Galbahea. Zarautz, Susa, 2024; 2024-05-26 (2024-05-08).

BORDA, Itxaro: Itzalen tektonika. Zrauatz, Susa, 2024 (2024-04-23).

DE GOÑI, Iosune: Ahizpa beltza. Donostia, Balea Zuria, 2024 (2024-12-04).

DICHARRY, Eric: Post-Internet. Baiona, Maiatz, 2024.

ERRO, Ángel: Itzulpena-Traducción. Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2024 (2024-06-29).

ESPARZA, Joseba: Ttau eta biok. Iruñea, Denonartean, 2024 (2024-08-28 azken orrialdean).

ETXABURU, Mikel: Manttalingo alaba. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-04-19).

GALARDI, Aintzane: Leiho bat bihotzean. Donostia, Balea Zuria, 2024 (2024-07-02).

GARDE, Luis: Urrats galduen hotsa. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-05-10).

HEGUY, Txomin: Lorratzak. Baiona, Maiatz, 2024.

JAKA, Oihane: Itsaso amniotikoa. Donostia, Elkar, 2024 (2024-05-01).

MARTINEZ ETXARRI, Arantza: Haize gaziak. Baiona, Maiatz, 2024.

PARDO PEREZ, Rakel: Egurats zabaletako izendaezinak. Baiona, Maiatz, 2024.

SALCES, Gorka: Airemortuak. Donostia, Balea Zuria, 2024 (2024-03-24).

SANCHEZ FUERTES, Elena: Epilogorik gabe. Donostia, Erein, 2024 (2024-11-09).

URRUTIA JORAJURIA, Xerar: Barneko galderak. Baiona, Maiatz, 2024 (2024-11-29).

VARGAS, Leire: Bihotz-museo bat. Donostia, Elkar, 2024 (2024-10-11).

ZELAIETA ANTA, Edu: Presbiziak lagundu omen digu. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-05-18).

 

4. Saiakera, kazetaritza eta beste

4.1. Biografiak eta autobiografiak

AZURMENDI, Nerea: Gudari. Eli Gallastegiren lorratza. Tafalla, Txalaparta, 2024 (2024-02-06 Euskal Herria saiilean).

BARGOS CUCÓ, Alberto: Pasionaria. Bere bizitza. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

BIDEGAIN, Eneko: Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia. Iruñea, Pamiela, 2024.

ERAUSKIN, Aloña: Bizi bihotzak eztanda egin arte. Ortuella, Zorrotz, 2024.

ERBITI, Fermin: Iñaki Perurena. Harria bidelagun. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-11-26 azken orrialdean).

IÑIGO, Andres / REKALDE, Paskual: Blas Fagoaga Ariztia. Irakaslea eta euskaltzaina. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

LERTXUNDI, Anjel: Martin Ugalde. Leialtasun baten historia. Herriminaren prosak. Andoain, Andoaingo Udala, 2024 (2024-10-03).

SARRIUGARTE IRIGOIEN, Iñaki: Jel-azia: Jule Gabilondo. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 2024.

ZUBIMENDI, Mikel: Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat. Tafalla, Txalaparta, 2024.

4.2. Saiakerak

AGIRRE-MAULEON, Juantxo: Larrahe. K.o. I. mendeko baskoien aldare bat Larunben. Donostia, Aranzadi Zientzia Elkartea, 2024 (2024-06-15).

AINTZIART, Piarres: Filosofian ibiliz. Baiona, Maiatz, 2024.

ALTUNA, Olatz / AIZPURUA, Jon / SARASUA, Jon: Euskararen gogoetagunea I. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024 (2024-07-02 Euskal Herria sailean).

ALVAREZ URIA, Amaia: Zuzi iraxegia Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa. Bilbo, TZ Testu Zaharrak, 2024.

ÁLVAREZ VARELA, Imanol: Oiloarrautza. Filosofiari sarrera nobelatu bat (irakaslearen edizioa). Bilbo, Imanol Álvarez Varela (egile editore), 2024.

APODAKA, Eduardo: Subjektuaren zainak eta adarrak. Subjektua Mendebaldeko filosofia hegenonikoan. Modernitateik Globalizazio ostera. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

ARBEO, Martin: Liluraren kontra. Tafalla, Txalaparta, 2024.

ARISTI, Pako: Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi. Donostia, Erein, 2024 (2024-06-06).

ARRIETA, Yolanda: Etxe bat norberarena. Irun, Alberdania, 2024 (2024-05-11).

ASKOREN ARTEAN: Ekonomia eraldatzaileak. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamen bat. Donostia, Olatukoop, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen. Tejiendo la educación del futuro. Derio, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Oihu bat isiltasunean. Hernani, Eihera Kooperatiba, 2024 (2023-08-04 Euskal Herria sailean).

AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba: Haritzaren adarrak. Zarautz, Dakit, 2024.

AZARLOZA, Kepa: Bidaia luze bat. Hominidoetatik adimen artifizialera. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

BASARAS, Miren: Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2024.

BENGOETXEA GARTZIA, Ilargi: Bidasoaldeko alardeen gatazka historikoa. Tradizioa eta feminismoa (1993-2008). Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2024.

CARRASCO COBO, Gontzal: Romualda Zuloaga. Panderoaren bidaia hilezkorra. Zarautz, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2024.

EIZAGIRRE, Andoni / MUÑOA, Ion: Sustraiko eraldaketak munduan. Joera ekonomiko eta politikoen bihurguneak. Lasarte-Oria, Oreki Fudnazioa, 2024.

ELUSTONDO ARZALLUS, Uxoa / EPELDE ZENDOIA, Irantzu: Xuka eta noka, Ipar eta Hego: emakumeekin solasean. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 2024.

FERNANDEZ, June: Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak. Zarautz, Susa, 2024 (2024-05-23 Euskal Herria sailean).

GARTZIA, Pruden: Euskaldun fededun. Donostia, Elkar, 2024 (2024-04-26 Euskal Herria sailean).

GÓMEZ GARMENDIA; Jon: Kriminologiaren printzipioak. Kirmenaren testuinguruan hausnarketa kritikoa sustatzeko gidaliburua. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

GUILLÓ ARAKISTAIN, Miren: Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

HARTSUAGA, Juan Inazio: Kirriolloak. Gaztelu, Juan Inazio Hartsuaga (egile editore), 2024.

IRIGARAY, Jose Angel: Ele eta Hitz. Ahoz eta idatziz. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-11-22).

IURREBASO, Iñaki: Gako berrien bila (Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

LARREA ARANGUREN, Miren: Herri-politiken eraldaketa errazteko artea. Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 2024 (2024-08-18 Euskal Herria sailean).

LARRETXEA, Hasier: Idaztea gibelera zenbatzen ikastea. Irun, Alberdania, 2024 (2024-09-19).

LEGARRETA, Josu / SANTXOTENA, Xabier: Agotak. Berdintasunaren alde borrokalari. Donostia, Elkar, 2024 (2024-03-09 Bizigiro sailean).

LERTXUNDI, Anjel: Berbelitzen hiztegia. Irun, Alberdania, 2024 (2024-09-17; 2024-10-13).

MELGAR AGIRRE, Alaitz: Josefa, neskame. Donostia, Elkar, 2024 (2024-05-25 azken orrialdean).

MUGURUZA, Felix: Sinesmen eta kondairak. Creencias y leyendas. Laudio, Laudioko Udala, 2024.

ODRIOZOLA, Joxe Manuel: Nazionalismoaren alde eta aurka. Donostia, Elkar, 2024 (2024-08-14 Euskal Herria sailean).

ODRIOZOLA, Joxe Manuel: Sekularizazioa Euskal Herrian. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

OLABARRIA, Patxi: Gipuzkoako armarria, gure historiaren ispilu. Iruñea, Nabarralde, 2024.

OTXANDIANO KANPO, Pello: Begira. Herriari. Etorkizunera. Donostia, EH Bildu, 2024.

PEREZ DE LA BORDA, Pernando: Euskara prehistoriatik Irulegira. Iruñea, Mintzoa, 2024.

PERURENA, Patziku: Goizuetako folkloreaz bertako hizkeran. Iruñea, Pamiela, 2024.

PETXARROMAN, Iñaki: Lemoiz. Herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka. Tafalla, Txalaparta, 2024.

RABADAN IZAGIRRE, Koldo: Superbotereak. Hamar urrats eskola eraldatze bidean. Lasarte-Oria, Argia, 2024.

REPARAZ, Mikel: Amerikaren arrakalak. Irun, Alberdania, 2024.

SANCHEZ, Jon K.: Ez-izan. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-17; 2024-11-19).

SOTO, Mikel: Mirande: Herriminez, ezin-minez. Donostia, Elkar, 2024 (2024-01-13).

SUDUPE, Pako: Immigrazioa eta abertzaletasuna. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

TELLITU, Koldo: Ni ikastola. XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat. Bilbo, Koldo Tellitu (egile editore), 2024.

ULAZIA, Uma: Euskal Herriko greba feministak. Diskurtsoaren analisa feminismo materialistatik . Zarautz, Susa, 2024 (2024-10-18 Euskal Herria sailean; 2024-11-20 Euskal Herria sailean).

URKIA, Arantza: Apalategien eta orrialdeen artean. Bidaia bat liburutegien barrena / Entre estanterías y páginas. Un viaje por las bibliotecas. Donostia, Donostiako Udala, 2024.

URKIZA, Ana: Hitzetik ortzira. Donostia, Balea Zuria, 2024 (2024-10-29).

URKIZU, Urtzi: Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero. Donostia / Andoain, Elkar / Jakin / Berria, 2024 (2024-03-07 Bizigiro sailean; 2024-03-14 Agenda sailean).

ZABALTZA, Xabier: Euskal Herria, heterodoxiatik. Gasteiz, Betagarri, 2024.

ZALDUA, Luis Mari: Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

ZUBELDIA, Iñaki: Arrikruzko lehoia. Iruñea, Pamiela, 2024.

ZUBEROGOITIA, Aitor: Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian. Donostia, Jakin, 2024 (2024-11-27).

ZUBEROGOITIA, Pedro: Deustualdea (1800-1975). Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

ZULAIKA, Joseba: Aberriaren inpaseak. Irun, Alberdania, 2024 (2024-11-21).

4.3. Kronikak eta bidaia liburuak

ARETXABALETA, Karlos: Izarrak eta haitzak. Bilbo, Sua, 2024 (2024-04-30 azken orrialdean).

4.4. Lekukotasunak, ikerlanak, zientzia eta dibulgazioa

AGIRRE, Antxoka: Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena. Amasa-Villabona, Bertsozale Elkartea, 2024.

ANDUEZA ALTUNA, John / LUZARRAGA ZARRABEITIA, Asel: Azken Portuko postdatak. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-06).

AREJITA, Adolfo: Esaera goikoaz behera irauliak. Herri-literaturan errefrau-jorran. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024 (2024-12-05 Bizigiro sailean).

ARRIZABALAGA, Juan Mari: Ignacio de Iriarte margo lehiaketa. 40 urte. Azkoitia, Azkoitiko Udala, 2024.

ARTABE, Ziortza: Maruri-Jatabeko baserriak. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2024.

ARTIXA TALDEA: Urruxola, auzo txiki baten historia. Oñati, Artixa Taldea, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Bi hamarkada Euskadiko migrazioari eta asiloari buruz hausnartzen. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2024; editorea: Julia Shershneva Zastavnaia.

ASKOREN ARTEAN: Feminizketak. Feminismotik mundura begira. Andoain, Berria, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Orratz begia. El ojo de la aguja. 1936, Gipuzkoako gerra haurrak. Bergara, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2024.

AZKUE IBARBIA, Imanol: Hamaika argi gure euskarari. Mendez mende zumaiarrak euskaraz. Zumaia, Zumaiako Udala, 2024.

AZKUNE, Laxaro / GARMENDIA, Haritz: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. 50 urte eta gehiago. Azpeitia, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2024 (2024-10-02 Bizigiro sailean).

BARCENILLA; Miguel Ángel: Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon (1930-1942). Lezo, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldea, 2024.

BOVEDA. Xabier / SARRIONANDIA, Joseba: Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalariak. Iruñea, Pamiela, 2024.

DUHAU, Henri: Zirikolatz dantzari taldea. Senpere, Zirikolatz Dantzari Taldea, 2024.

ELOSEGI, Iker: Euskal Herriko fauna gida. Bilbo, Sua, 2024.

ETXEBERRIA, Idoia: Izotz ondoko eguzki. Bergara, Bergarako Udala, 2024.

GALDOS IRAZABAL, Iñaki: Abentura bat baino askoz gehiago. Oñati, Oñatiko Udala, 2024.

KELO (Migel Arribas) / BADAL, Marc: Haziak. Zergatik eta nola egin zureak. Lasarte-Oria, Argia, 2024.

LEATXE ARISTU, Kati / LARREA LEATXE, Estitxu: Bidaia Iratira. Bertako emakumeen lorratzak. Agoitz, Kati Leatxe Aristu, 2024.

MARTÍNEZ DE MADINA, Itziar: Gasteizko Toponimia IX. Dibiña II. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

NARBARTE HERNÁNDEZ, Josu / AIESTARAN DE LA SOTILLA, Mattin: Baztan, paisaia baten arkeologia. Donostia, Aranzadi Zientzia Elkartea, 2024.

ORMAZABAL, Maitane / MELTXOR, Igor: Irri. Ortuella, Zorrotz, 2024.

OTAEGI, Kike: Atotxa-Egia. Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera. Donostia, Donostiako Udala, 2024.

RICO HURTADO, Xabier: Eskolako oroimenak (1959-2024). Donostia, Xabier Rico Hurtado, 2024.

SEBASTIAN, Juanjo / AZPIRI, Begoña: Txirrindularitza. Eibar 1910-1993. Eibar, Juanjio Sebastian eta Begoña Azpiri (egile editore), 2024.

URKIJO, Paul: Irati. Filmaren artea. Donostia, Elkar, 2024 (2024-10-10).

URKIXO, Mikel: Euskal Herria underground 1986-2015. Bidaia elektroniko bat. Bilbo, Ediciones Beta, 2024.

ZULOAGA MUXIKA, Ione: 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua. Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia / Aranzadi Zientzia Elkartea, 2024 (2024-02-11, Euskal Herria sailean).

4.5. Artikulu eta hitzaldi bildumak

ABLANEDO, Ane: Zapalduon pedagogia. Hozta, Herrima, 2024 (2024-11-23).

ASKOREN ARTEAN: Anjel Lertxundi. Idazlea eta obra. Bilbo, Euskal Idazleen Elkartea, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Jakin beharreko 222 esaldi. Donostia, Jakin, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Narridura kognitiboaren prebentzioa – Prevención Deterioro Cognitivo. Donostia, Erein, 2024.

4.6. Kantu liburuak

BRISTAIN, Iñaki / ZABALA, Pello: Arantzazu, hitz eta kantu: Iñaki eta Pello. Oñati, Arantzazu, 2024; apailatzaileak: Juan Ignazio Larrea eta Juan Biain.

URBIZU, Gorka / UGARTE, Itziar: Kaier bat. Lekunberri, Only in my Dremas, 2024.

4.7. Hiztegiak eta gramatikak

ARANA, Aitor: Erronkariera. Hiztegia. Zornotza, Erroteta, 2024.

ARANA, Aitor / COLOMO, Koldo: Zarrakaztelu aldeko euskara hiztegia. Zarrakaztelu, Murillo el Fruto, Melida eta Santakara. Iruzkina eta hiztegi txikia. Zornotza, Erroteta, 2024.

4.8. Gidaliburuak eta eskuliburuak

AIARTZAGUENA BRAVO, Eñaut: Akuarelak aire zabalean. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

LARREA, Garbiñe: Kosmetikoak sendabelarrekin. Lasarte-Oria, Argia, 2024.

LOPEZ-GAZPIO, Iñigo / SOROA ETXABE, Aitor: Git Bertsioak Kontrolatzeko Sistemarako Eskuliburua. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2024.

URBIETA, Aiora: Gure gorputzean eta etxean burujabe. Donostia, Elkar, 2024.

4.9. Argazki eta pintura liburuak

ARNAIZ, Allende: Birsortu. Errenteria, Metrokoadroka Sormen Laborategia, 2024.

GOGORTZA, Asier: Hariztia. The oak trees 2. Bera, Asier Gogortza (egile editore), 2024 (2024-04-05 azken orrialdean).

LASA, Ainara: Azalera. Errenteria, Metrokoadroka Sormen Laborategia, 2024 (2024-10-17).

URRUTXURTU, Jon: Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964). Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia, 2024.

4.10. Marrazki liburuak

MATTIN (Iñaki Martiarena): Irritaia. Angelu, Zortziko, 2024 (2024-04-20 azken orrialdean).

4.11. Bestelakoak

ASKOREN ARTEAN (Leire Bilbao, June San Sebastian, David Bernués, Kukai Dantza, Jon Maya, Maite Larburu): Klera. Donostia, Elkar, 2024 (2024-11-21).

METROKOADROKA: Artxibo biluzia. Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?. Usurbil, Usurbilgo Udala, 2024 (2024-05-31).

 

5. Disko-liburuak

BORDA, Itxaro / RODRIGUEZ, Ibon: Iaquin vahu. Bilbo, Erroa, 2024.

DANSERIE ENSEMBLE: Bernart Etxepare 1545. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-11-20).

 

6. Nobela grafikoak eta komiki liburuak

DEJABU KONPAINIA / ESTÉVEZ, Paula: Linbo Planeta. Donostia, Elkar, 2024.

IBARRA AGIRREZABAL, Aritz: Aldaxka pozoituak. Iruñea, Nabarralde, 2024.

KAMARA, Peio: Hodei beltzak. Bartzelona, Peio Kamara (egile editore), 2024 (2024-11-03).

LARRAMENDI Iñigo / LIZARDI, Eneko: Oneka, Iruñeko Erresumaren sorrera. Iruñea, Nabarralde, 2024.

TUPUST! KOMIKI ELKARTEA: Tupust! Gu. Donostia, Donostia, Tupust! Komiki Elkartea, 2024 (2024-05-17).

VARELA, Pello / SUÁREZ, Juan: Mo. Behi euskaldun baten memoriak. Iruñea, Pamiela, 2024.

ZALDUA, Iban / RIBAS, Julen: Botere handi batek. Donostia, Ikastolen Elkartea, 2024 (2024-10-30).

 

7. Antzerkia

ASKOREN ARTEAN (Mikel Losada, Lander Otaola, Galder Perez): Fausto, herritar eredugarri / Fausto, ciudadano ejemplar. Bilbo, ??, 2024.

AYLLON, Mikel / PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA: Hau ez da gerra bat. Zarautz, Susa, 2024 (2024-06-19).

BARRIO, Pablo: 2074. Zarautz, Susa, 2024 (2024-06-19).

CASENAVE-HARIGILE, Junes: Zortzi pastoral berri. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

EGIA, Lutxo: Guardasol gorria. Zarautz / Donostia, Susa / EHAZE, 2024.

FUCHS, Ximun / AXUT! KOLEKTIBOA: Lurrez estali. Zarautz, Susa, 2024.

PENAGOS, Laura / ARTEDRAMA: Atzerrian lurra garratz. Zarautz / Donostia, Susa / EHAZE, 2024.

 

8. Bertso liburuak

SCOTT, Daniel: Herriz herri. Argentinar euskaldun berri baten bertso, olerki kopla eta rapak bidean. Tolosa, Daniel Scott (egile editore), 2024.

 

9. Haur eta gazte literatura

 

9.1. Narratiba

AGIRRE, Alaine: Euri eta ateri. Donostia, Elkar, 2024.

ALBIZUA, Garazi: Egunen akabera. Donostia, Erein, 2024.

AMANTEGI ESCRIBANO, Oihane: Butroe uso ero. Bilbo, Draco Somnium, 2024.

AMURIZA, Miren: Anastasini zirkua. Iruñea, Denonartean, 2024.

ANSÓ ASCUNCE, Nerea: Amonaren gordelekua. Zornotza, Ibaizabal, 2024.

AÑORGA, Pello: Liburua. Oiartzun, 1545, 2024.

ARNAL, Txabi: Zatoz, Newton!. Bilbo, A Fin de Cuentos, 2024.

AROSTEGI, Gaizka: Txokolat. Donostia, Elkar, 2024.

ARRIETA, Yolanda: Gutunak birramamari. Iruñea, Denonartean, 2024.

ARROITA, Izaro: Lina Plastilina. Sorginkeriak. Donostia, Elkar, 2024.

ASTIZ, Iñigo: Zizare ia-ia hegalaria eta beste fabula batzuk. Donostia, Elkar, 2024.

ATXUKARRO, Bakarne / ZUBIALDE, Izaskun: Amalurra. Iruñea, Denonartean, 2024.

AZNAREZ ALKAT, Josune: Ele ñoak. Iruñea, Lamiñarra, 2024.

BILBAO, Leire: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Zerua lapurtu dute. Lasarte-Oria, Katxiporreta, 2024.

EGAÑA, Andoni / AXPI (Ainara Azpiazu): Txirristaka. Mendaro, Mendaroko Udala, 2024.

EIBAR, Eider: Kokoak. Iruñea / Pontevedra, Pamiela / Kalandraka, 2024.

ELORTZA, Mitxel: Askatasun doinua. Ortuella, Zorrotz, 2024.

ELORTZA, Mitxel: Barruan duguna. Sevilla, Badibi-Bú, 2024 (2024-04-19 azken orrialdean).

ELORTZA. Mitxel: Eki, Libe eta urrezko ezkurra. Legorreta, Amesgile, 2024.

ETXEBARRIA, Imanol: Lamiak eta beleak. Zornotza, Ibaizabal, 2024.

ETXEGARAI, Eneko: Izarren bila. Iruñea, Denonartean, 2024.

GALLASTEGI, Lur: Go!azen. Bahiketa jolas-parkean. Donostia, Alai, 2024.

GALLASTEGI, Lur: Kakao zaporeko gauak. Donostia, Alai, 2024.

GARMENDIA, Eneko / GARRANCHO, Mari Ángeles / SANCHEZ, Nagore: Gau beltza. Oriar Jauregiko misterioa. Donostia, Erein, 2024.

GARZES ALDAZABAL, Idoia: Dei galdu bat. Donostia, Elkar, 2024.

GAZTAÑAGA, Amancay: Martin Martina eta sorginen batzarra. Donostia, Elkar, 2024.

GAZTAÑAGA, Amancay: Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa. Donostia, Elkar, 2024 (2024-09-11).

GONZALEZ LIBANO, Iker / EGAÑA, Arrate: Oroitzapen eder bat. Donostia, Erein, 2024.

GORROTXATEGI, Miren: Aitana Mendiaren afera. Donostia, Elkar, 2024.

GORROTXATEGI, Miren: Lima. Konjuruliburu. Donostia, Elkar, 2024.

IBARRA, Iñigo: Harrikolore. Iruñea, Denonartean, 2024.

IGERABIDE, Juan Kruz: Karolina panpina. Bilbo, A Fin de Cuentos, 2024.

INTXAUSTI CASTIÑEIRA, Nerea: Tere Batelera. Pasaia, Pasaiako Batelerak, 2024 (2024-04-23 azken orrialdean).

IRUSTA, Anton: Iratxoak eta Gabon magikoak. Bilbo, Mezulari, 2024.

JAKA, Ana: Marimatrakak. Gau beltzak. Donostia, Elkar, 2024.

JUÁREZ, Uxue: Kai Handia. Donostia, Erein, 2024.

KAZABON, Antton: Amestoki goxoa. Uztaritze, Ikas Pedagogia Zerbitzua, 2024.

KAZABON, Antton: Ez dakit zergatik. Iruñea, Denonartean, 2024.

KAZABON, Antton: Ixabel, ttikitako nire lagunari. Oiartzun, Antton Kazabon Amigorena (egile editore), 2024.

KAZABON, Antton: Lainozko krema. Iruñea, Denonartean, 2024.

KAZABON, Antton: Nire musika-kutxa. Donostia, Erein, 2024.

LABAKA, Ane: Murmur. Donostia, Erein, 2024 (2024-10-31).

LABANDIBAR, Goiatz: Putzua. Donostia, Erein, 2024.

LARRAGETA, Haritz: Anna Kopek eta izpirituen ahotsa. Donostia, Erein, 2024.

LARTATEGI, Josu: Zuloan barrena. Donostia, Elkar, 2024.

LEONET, Urtzi, HOLGADO, Iñaki G.: Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 2. Harrizko errementariak. Donostia, Elkar, 2024.

LOIOLA PIKAZA, Nerea: AHT, Arrisku Handiko Trena. Donostia, Erein, 2024.

LOIOLA PIKAZA, Nerea / EPELDE LOIOLA, Xuhar: Miraren mendekua. Donostia, Erein, 2024.

LOPEZ GASENI, Manu: Segundo erabakigarriak. Elkar, 2024, 2024.

MARTIN, Alaia: Potx eta Lotx. Zapatekin arnas. Oñati, Potx eta Lotx. Oñatiko Algaraz Ikuskizun Elkartea, 2024.

MARTIN, Alaia: Puf. Oiartzun, 1545, 2024.

MARTINEZ ORONOZ, Lorena: B planeta. Iruñea, Denonartean, 2024.

MEABE, Miren Agur: Katta. Anderea. Donostia, Elkar, 2024.

MEABE, Miren Agur: Katta. Artezaleak. Donostia, Elkar, 2024.

MEABE, Miren Agur: Katta. Bihotza. Donostia, Elkar, 2024.

MEABE, Miren Agur: Katta. Robotekin. Donostia, Elkar, 2024.

MITXELENA, Jokin: Puka, Ananse armiarma eta bi erraldoi. Donostia, Elkar, 2024.

MITXELENA, Karmele: Aitona Floren. Donostia, Elkar, 2024.

MITXELENA, Karmele: Erraldoi Erraldoiak. Oiartzungo Erraldoiak. Oiartzun, 1545, 2024.

MITXELENA, Karmele / IRURETA, Irene / AURREKOETXEA, Joana: Dardarak. Tafalla, Txalaparta, 2024.

MUTUBERRIA, Maite: Arrats zapo bat. Iruñea / Pontevedra, Pamiela / Kalandraka, 2024.

NANCLARES DE GAMBOA, Itziar: Beldur. Beldurrarekin talka eginez, bere mozioak aurkitu zituen. Iruñea, Katakrak, 2024.

OLAIZOLA GORROTXAGEI, Itziar: Kristiñe. Mozorro lehiaketa. Iruñea, Denonartean, 2024.

OLASAGASTI, Ramon: Memoriaren giltza. Donostia, Erein, 2024 (2024-07-11).

PEREZ, Laura: Siroren zilborra. Aretxabaleta, Aretxabaletako Udala, 2024.

REKALDE, Paddy: Bala. Iruñea, Denonartean, 2024.

RUIZ, Ruben: Pellokeriak. Donostia, Elkar, 2024 (2024-05-04).

TREJO, Amaia: Itsaso bete malko. Oiartzun, 1545, 2024.

URKIAGA, Jon Ander: Baziren behin… Hiru ipuin. Donostia, Elkar, 2024.

ZUBIZARRETA, Patxi: Guardasolak euria nahi du. Zornotza, Ibaizabal, 2024.

ZUBIZARRETA, Patxi: Munduketariak. Donostia, Erein, 2024 (2024-03-26).

9.2. Poesia

AMURIZA PLAZA, Miren / AMENABAR LARRAÑAGA, Malen: Titiritari. Bilbo, Portal 71 Pruducciones Culturales, 2024.

9.3. Antzerkia

GALARRAGA, Ana / PETTI: Frankenstein agurgarria. Victor Frankensteini gutun musikatua. Donostia, Elkar, 2024 (2024-11-08).

TELLERIA, Patxo: Ai, gure juaneteak. Donostia, Elkar, 2024 (2024-06-15).

9.4. Album ilustratuak

AÑORGA, Pello / MITXELENA, Jokin: Maritxiki eta Burumalo. Iruñea, Denonartean, 2024.

ARIZNABARRETA IZKUE, Nerea / ROSENDE GUTIÉRREZ, Maite: Mamuki. Iruñea, Pamiela, 2024 (2024-06-30).

ELORTZA EXEA, Mitxel / JAUREGI AZKARGORTA, Mariñe: Askatasun doinua. Ortuella, Zorrotz, 2024 (2024-11-13 azken orrialdean).

ETXEBERRIA, Ixabel: Bi etxe, maitasun bera. Uztaritze, Ikas Pedagogia Zerbitzua, 2024 (2024-11-23).

ETXEBERRIA, Ixabel / UBEDA, Garbine: Urtaroak. Uztaritze, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzua, 2024 (2024-11-23).

EXPRAI: Zu hor eta ni hemen. Tafalla, Txalaparta, 2024.

KAZABON, Antton / MITXELENA, Jokin: Elbira Zipitria andereñoa. Iruñea, Denonartean, 2024.

LIZARRAGA, Iraitz / TXAPARTEGI, Nekane: Zenbat lo. Tafalla, Txalaparta, 2024.

MARTIARENA, Dani / IBAÑEZ, Ana: Itsasoa bete urre. Tafalla, Txalaparta, 2024.

MARTINEZ ALTUNA, Olaia: Zerua. Iruñea, Denonartean, 2024.

ROSENDE, Maite: Traba. Iruñea, Denonartean, 2024.

9.5. Kantuak

MAGDALENA, Peru / RG, Ibon: Lo-kantak. Donostia, Elkar, 2024.

9.6. Komikia

AGIRRESAROBE, Ixabel / MATTIN (Iñaki Martiarena): Lamiak eta emagina. Iruñea, Denonartean, 2024.

BEREZIARTUA, Gorka / LARREA, Adur: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira!. Lasarte-Oria, Argia, 2024.

9.7. Bestelakoak

ASKOREN ARTEAN: Koloreka. Bilbo, Koloreka, 2024.

ASTIGARRAGA BERGARA, Maddi: Koloretako intsektuak. Polinizatzaileak ezagutu marrazketaren bitartez. Bilbo, Sua, 2024.

 

10. Literatur aldizkariak

Behinola, 49. zenbakia. Donostia, Galtzagorri Elkartea, 2024.

Egan, 2024ko 1-2. zenbakiak. Donostia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea, 2024.

Hegats, 60. zenbakia. Donostia, Euskal Idazleen Elkartea, 2024 (2024-12-07).

Hitz Esana, 1. zenbakia. Donostia, Mejillon Tigre Kolektiboa, 2024.

Idatz & Mintz, 76. zenbakia. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2024.

Idatz & Mintz, 77. zenbakia. Bilbo, Labayru Fundazioa, 2024.

Jakin, 261. zenbakia. Donostia, Jakin, 2024.

Jakin, 262. zenbakia. Donostia, Jakin, 2024.

Jakin, 260. zenbakia. Donostia, Jakin, 2024.

Jakin, 263-264. zenbakiak. Donostia, Jakin, 2024 (2024-10-10).

Maiatz, 77. zenbakia. Baiona, Maiatz, 2024.

Maiatz, 78. zenbakia. Baiona, Maiatz, 2024.

 

11. Testu zahar, berrargitalpen, bilduma, edizio kritikoak eta antologiak

ARRETXE, Jon: Harresi handirantz. Donostia, Ekain, 2024.

ASKOREN ARTEAN: Euskal emakume idazleen literatura klasikoa. Bilbo, TZ Testu Zaharrak, 2024; apailatzailea: Amaia Alvarez Uria.

ATXAGA, Bernardo: Etiopia. Donostia, Erein, 2024 (2024-11-16).

PEILLEN, Txomin: Txomin Peillen. Lan hautatuak. Bilbo, Euskaltzaindia, 2024.

SALABERRIA, Sebastian: Neronek tirako nizkin. Bilbo, TZ Testu Zaharrak, 2024.

URIBE, Kirmen: En mis sueños siempre tienes veinte años. Selección de poemas y libreto (1999-2024). Madril, Visor, 2024 (2024-12-04).

XAMAR (Juan Carlos Etxegoien): Orhipean. Iruñea, Pamiela, 2024.

Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak  Euskaraz sortutako 2024ko liburuak

12 pentsamendu “Euskaraz sortutako 2024ko liburuak”-ri buruz

  • Zerrendan falta den liburu bat.
    Historia:
    LUZURIAGA, Gerardo. Nazar. Su historia (2024-06-01). Isbn: 849615315

  • Bi hauec falta dirade cerrendan:

    ERTZILLA, J.M:
    Post Mortem Sonata (euskara / naffarrera). Bilbao, El Gallo de Oro, 2024
    ERTZILLA, J.M:
    Garden (euskara / naffarrera). Bilbao, El Gallo de Oro, 2024

    Bigarren honen erdarazco itzulpena jada arguitaratua cen. Hau da, beraz, jathorrizco euscaracoa.

  • Juan Luis Zabala 2025-01-03 09:18

    Eskerrik asko bioi. Jasoko ditut Ertzillarenak zerrendan. Gerardo Luzuriagarena, ordea, erdaraz idatzia da, ezin dut zerrendan sartu.

  • Egun on.

    Liburuak argitaratzea, irakurleen begietara jartzea bada, ez du esan nahi, derrigorrez, liburua paperean atera behar dela.
    Nire hileta literarioan, ‘Lazunen izariaz’ liburua atera nuen (paperik gabe), eta xumea eta txikia bada ere, ez nuen uste, hain ikusiezina izango zela.
    Hala ere, etxekoentzat eta lagunentzat, paperean ere atera nuenez, zure helbidea bidaltzen badidazu, ale bat helaraziko dizut.

    Goraintziak.

  • Anhitz esquer, Juan Luis!

    Urthe Berri On!

  • Zintzoetan zintzoenak izango bagina, Joseba Mikel Ugalderen iruzkinari jaramon eginez, gehiago begiratuko genituzke argitaletxeen zirkulutik kanpo dauden idazleak, are gehiago egungo informazioaren ziber-aro honetan. Liburu bat, edo bestelako artefaktu bat atontzeko, burmuina eta dispositibo informatiko bat izatearekin nahikoa da.

    Ugalde jaunak bere liburua Booktegi plataforman paratu du, guztion eskura eta dohainik, biba zu! Baina, kontuz, dohako kultura ez da gure sistemaren oso begiko eta (diru gutxiago irabaztearen beldur da)…

  • Joseba Mikel Ugalde 2025-01-03 13:06

    Aupa Eneko.

    Eskerrik asko zure hitzengatik.
    Nahiz eta idazle gehienak ( denak esango nuke), paperean ezik pantailetan idatzi, gero, liburua paperean ateratzen ez badu, paperik gabeko idazlea bihurtzen du.

    Nire liburu guztiak, Booktegin eta baita nire blogean irakur litezte.
    https://sites.google.com/site/urertzerenuberanblogspoteus/

    Eneko, zuk ere Zuk ere zure helbidea bidaltzen badidazu, ‘paperezko’ ale bat bidaliko dizut.

    Hau da nire emaila; gurebermio@gmail.com

    Goraintziak.

  • Hemen batzuek planteatu duzuen gai bera planteatu du Patxi Salaberrik
    “Goiena”-ko bere blogeko (“Beramendi”), “Euskal Literatura Ofiziala” izenburuarekin:

    https://blogak.goiena.eus/belamendi/2025/01/02/euskal-literatura-ofiziala/

    Hau idatzi du patxi Salaberrik:

    Urte berria hasita, hasi dira 2024an argitaratutako liburuen lehen zerrenda “ofizialak” agertzen, eta laster hasiko dira zerrenda osatuagoak ere azaltzen, zerrenda horiek baitira, erdiguneak eta periferiak gorabehera, Euskal Literatur Sistema delakoak bere analisi sozioliterario sakonetarako erabiltzen dituen erreferentzia bakarrak.

    Lagun batek esaten duen bezala, nonbait Internet oraindik asmatu gabe edo inork erabiliko ez balu bezala segitzen du gure munduxka honek. 
    «Esate baterako —dio berak, kontrafaktualak baliatuz—, Kafka Aranon jaioa izan balitz eta, hil ondoren, obra guztia Max Brod-en eskuetan utzi beharrean, Aritz Branton-en ardurapean utzi izan balu, segurua da Booktegi-n argitaratuta egongo zela 1925ean bertan. Modu birtualean argitaratua, esan nahi baita. Baina segurua da, halaber, gure Literatur Sistemak bohemiarraren obra ezagutu gabe segituko zuela gaur egun, ehun urte pasatu arren, zeren eta Euskal Literatur Sistema osatzen omen duen “ofizialitatea”-k paperean argitaratu eta ISBN-dun diren liburuak baino ez baititu aintzakotzat hartzen. Eta berdin dio Booktegi jadanik erreferentziazko liburutegi bilakatua den euskal idazle eta irakurleentzat —iaz 30etik gora izan ziren sareratutako liburuak—, hango obra guztiak era irekian eta libreki jaso daitezkeen, idaztetik bizi diren egileen obrak dauden bertan argitaratuta edota Kafkaren beraren obra originalak esklusiba mundialean dituen Aritzek han txertatuta. Antza denez —amaitzen du lagunak zakarki—, ELSn ere berebiziko pisua du argitaletxeetatik dendetara doan errepide komertzialak».

    Eta egoskor xamarra bada ere, ez zaio arrazoirik falta gure lagunari, Hegoaldean Espainiako Editoreen Gremioen Federazioak kudeatzen baitu ISBN-ak banatzen dituen Agentzia. Eta funtsean Federazio berak burutzen du Irakurketa Ohituren eta Liburu Erosketen Barometroa. 

    Iparraldean, Frantziako Argitaletxe eta Liburu-enpresen Sindikatuak (AFNIL) du ISBN-ak banatzeko ardura eta ildo bereko SNE (Syndicat National de l’édition), La SOFIA (Société Française des Interêts des Auteurs de l’écrit) eta SGDL (Société des Gens des Lettres) izenekoak dira edizioen eta irakurtze-ohituren barometro-lanak burutzen dituztenak.
    Horiek banatutako zenbakiak, beraz, gurean euskarazko obrak Euskal Literatura Ofizial bihurtzeko nahitaezko pasaporte.

  • Eta hau erantzun diot nik Patxi Salaberriri:

    Kaixo, Patxi:

    Lehenik eta behin, eskerrik asko nire artikulua (hobeto esanda, nire zerrenda) aintzat hartu eta hari buruzko komentario hau egiteagatik.
    Eta ez kezkatu, ez diat iraingarritzat edo nire aurkakotzat hartuko hire komentarioa.

    Aitzitik, badik zentzua eta gai interesgarria planteatzen dik.

    Puntuz puntu joango nauk zehaztasunak eta komentarioak egiten

    1) Berez, artikulua (zerrenda) ez duk Zeuzeurako idatzia, neure blogerako baizik (Ergelkaria), eta, batez ere, lan zabalago baten parte, Euskal Literaturaren Apalategia ataria:

    https://www.ehu.eus/ehg/apalategia/

    2) Atari horren aurkezpenean, atari horren osagarri izan daitezkeen beste batzuk aipatzen dituk, eta horietako bat Booktegi duk. Tamalez, Booktegik ez dik, nik dakidala behintzat, bere katalogo osoaren zerrendarik eskaintzen. Are gutxiago euskarazko liburu dugital guztiena.

    3) Hutsune horretaz kontziente nauk, baina are kontzienteago nauk nire lan moldean (guztiz amateurra) ezinezkoa dela liburu digitalak gehitzea zerrendari, edo liburu digitalen zerrenda bat egitea.

    4) Lehen liburu digitalak argitaratzen hasi zirenean, horiek eer sartzen nitian zerrendan. Bitxikeria moduan, CD-ROM moduan argitaratutako liburuak zaudek jasota zerrendan, denak 2004koak, 2000ko bat izan ezik. Antza denez, hori izan zuan CD-ROmen urtea, eta hortik aurrera argitalpen digitalak euskarri fisikorik gabe egiten hasi zituan, edo hala diat ustea behintzat.

    Lehen urteetan, liburui digitalak ere jasotzen nitiuan, ohar baten bidez adierazita ez zeudela paperean eskuragarri, baina asko ugaritzen hasi zituan, eta oso zaila bihurtu zuan denen berri jasotzea, gehienak batere zabalkunderik eta promoziorik gabe argitaratzen —edo sareratzen— baitziren.

    Horregatik, aspaldi samar, ez zekiat noiz zehazki, liburu digitalak zerrendan sartzeari utzi nioan. Booktegik oso plaza egokia eskaini ziek euskarazko liburu digitalei (neuk ere badiat bat argitaratua), baina nire lanaren esparrua mugatu beharrak horiek ere zerrendan ez sartzera behartu naik.

    5) Ulertzen diat kezkagarritza jotzea, eta agian konpondu beharrekotzat, argitalpen digitala baino ez duten liburuak Euskal Literatuta Ofiziala deitzen duan horretatik kanpo geratu izana, eta agian egunen batean liburu digitalek paperezkoek estatus bera izango ditek. Dudarik gabe, argitalpen digitala baino ez duten liburuen arteko asko paperezko beste asko eta asko baino interesgarriagoak eta baliotsuagoak dituk.

    Baina, batetik, nik egindako zerrendetan ezin zieat lekurik eman, baliabide faltagatik (gaur egun ezin eskaini diedan denbora eskaini beharko niekek zerrendei). Bestetik, paperezko argitalpena oraindik ere galbahe neurri batean beharrezkoa dela uste diat. Nire zerrendak duen arazo bera izan zezakek, nolabait esatearren, Euskal Literatura Ofizialaren sustapenak eta zabalkundeak. Hau da, lehendik ere oso zaila bada, adibidez, Euskadi Literatura Sarietarako hautagai izan daitezkeen liburu guztiak irakurtzea (edo gaur Berrian egin duten errepasoaren gisako bat egiteko irakurri beharrekoak, beste adibide bat jartzearren) pentsa zer izango litzatekeen horiez gain Booktegiko guztiak gehi han eta hemen egindako argitalpen digital ia guztiz ezezagunak irakurri beharra.

    Paperezko argitalpena lehen galbahe moduko bat dela uste diat. Ez duk hala izango hemendik urte batzuetara, baina oraingoz behintzat bai. Ez duk guztiz bidezkoa izango kasu batzuetan, liburu digital bikainak eta interesgarriak baztertuko dituelako beti galbahe horrek, baina erabateko justizia ezinezkoa den kontu bati buruz ari gaituk.

    Besterik ez, oraingoz behintzat, nire aldetik. Horiexek nire kometarioak eta burutazioak.

    Ondo izan eta segi fuerte,

    Juan Luis

  • Gai interesgarria jari duzue plazan. Ea beste iritzirik agertzen den…

  • Joseba Mikel Ugalde 2025-01-03 17:40

    Aupa Juan Luis.

    Bidali zure helbidea nire emailera, eta paperezko ale bat bidaliko dizut.

    Ondo izan.

    gurebermio@gmail.com

  • eskerrik asko, Juan Luis… lan beharrezko bezain bikaina horrelako zerrenda bat osatzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude