Laburbira 2025: Lanak aurkezteko epea zabalik
Laburbira 2025: Lanak aurkezteko epea zabalik –
- Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Laburbiraren 2025ko edizioa.
- 2024 urtean zehar ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak izan beharko dute Laburbira zirkuitoko film laburrek.
- Sortzaileen izen-emate epea 2025 eko urtarrilaren 24 arte egongo da zabalik.
- Aukeratzen diren filmeetako egileek 1000 euroko ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzearren.
LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitoa da eta aurten bere 22.edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.
22 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala da bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film-laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du
Urtarrilaren 24rarte izen ematea zabalik
Aurtengo Laburbira martxoaren7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 24rarteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.
Laburbiran parte hartzeko laburmetraiek euskaraz egindakoak, 2024ean ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dute.
Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da: irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira
Aukeraketa egiteko irizpideak
Urtarrilaren azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 22.edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea.
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka.
- Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
- Genero ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…