Hurritz (oreshnik, errusieraz)
Hurritz (oreshnik, errusieraz) –
Azaroaren 21ean, Errusiak lehen aldiz erabili zuen Hurritz (Oreshnik errusieraz) izeneko misil balistikoa guda batean. Zehazki, Dnipro hiriko Yuzhmash izena duen misil balistiko fabrikaren aurka, Ukrainan. Misil hipersoniko honek lehergai nuklearra eramateko gaitasuna du, baina honetan ez zuen inolako lehergairik eraman, ez nuklearrik eta ez konbentzionalik. Mundu guztia aztoratuta utzi du misil honek. Zergatik? Dagoen testigantza grafiko bakarra misila lurrera iristeko uneko bideo bat da, urrutitik grabatutakoa. Agintariek berehala inguratu zuten fabrikaren eremu osoa eta argazkirik ateratzeko debekua ezarri zuten. Ondorioz, oraindik ez da irudirik zabaldu, baina bertako bizilagunek base militar handi hartan zeuden eraikinak desagertu egin direla diote eta hautsa besterik ez dela geratu.
Misilak 800 kilometrotara dagoen gune batetik jaurtiki zen eta bete-betean jo zuen helburu zuen fabrika, desbideratu gabe. Misil hipersoniko honek 12.350 km/h-tako abiadura hartzen du eta detektaezina da. Lehergai konbentzionala duen misil multzoa bota ezkero, misil nuklearraren hondamendia eragin lezake, baina erradiazio-arrastorik utzi gabe. Gaur egun Errusiak bakarrik dauka halako armarik.
Hurritz misil honek barruan sei ojiba darama eta ojiba bakoitzak, berriz, seina artefaktu. Beraz, osotara 36 gailu. Azaroaren 21ean misil honek ez zuen leherketarik eragin. Dirudienez, Dnipro jo zuen misil honek ojiba bakoitzaren barruan seina zulagailu berezi zeraman, lurrean bakoitzak dozenaka metrotako sakonera duen zuloa eragiteko gaitasuna duela. Diotenez, ehun metrotara hurbil daitezke zuloak. Kontutan hartu behar da misila atmosfera kanpotik jaisten dela zuzen-zuzenean, zulagailuek izugarrizko energia zinetikoa dakartela eta 4.000 graduko tenperatura. Baldintza horietan inguru osoko partikulak desegin egiten dira eta hautsa bakarrik geratzen.
Une honetan mundu osoan ez dago antzeko armarik eta daukanari abantaila osoa ematen dio arma nuklearrik gabeko gatazkatan. Azaroaren 21ean, misila jaurtiki baino ordu erdi lehenago, asmoen berri emanez Errusiako sistemak jakinaren gainean jarri zuen AEBetako Gobernua, misil ez-nuklearra zela jakin zezaten. Errusiako presidente Vladimir Putinek soilik jasotako erasoei erantzuteko erabiliko duela esan du. Errusia dagoeneko hasia da Hurritz hau seriean fabrikatzen. Hortaz gain, oraindik proba-fasean diren beste hainbat antzeko arma dutela esan zuen.
Iritzi artikulua (J.Pérez, Txileko Internacional izeneko webgunean):
https://resumen.cl/articulos/oreshnik-adios-a-la-era-nuclear-bienvenidos-a-la-era-de-la-guerra-cinetica
Hurritzen ezaugarriak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Oreshnik
Putinen azalpenak (artikuluaren balioa V.Putinen hitzaldia da. Kazetariaren iruzkinak oso alderdikoiak):
https://legrandcontinent.eu/es/2024/11/23/el-mensaje-del-misil-oreshnik-comprender-la-retorica-nuclear-de-putin-traduccion-inedita/
Horretan ikusten da argiki neronek esan izan dudana: Errusia NATOz inguratua egoteak ez duela inolako garrantzirik, horrelako armak irismen handikoak baitira. Ukraina NATOn ez sartzeko baldintza aitzakia hutsa dela Errusiaren aldetik.
Gaur bertan Lavrov harro ageri da esaten zuela Oreshnik misilak Bielorrusiatik jaurtiz gero, Europa osora irits litezkeela, bai eta NATOren Mendebaldeko base guztietara.
Bai, badakit ez dela hain sinplea, baina suntsipen handia, itzela, egiteko kapaz den bonba bat izateak ez du ematen arrazoirik, hori ez da argumentu serioa. Baina oso sinplea da.
Mikel, bonba honen helburua ez da arrazoia nork duen erakustea, estatubatuar, britainiar eta frantses harroputzei indar handiena nork duen erakustea baizik. Eta kolpeka jardun nahi badute, kolpe handienak nork emanen dituen erakustea. Gudazale horiek ez dute beste hizkuntzarik ulertzen.
Nire hitz garrantzitsuenak hasierakoak ziren: hots, Ukraina NATOn egon zein ez, Errusiak sudur puntan jartzen zaionari eraso diezaiokeela, eta horretaz harro Lavrov… ez diozu horri heldu…
Baina bai nolabait defendatu indarraren arrazoia…
Gudazalea Errusia, Ukrainan, Sirian, Palestinan… eta Wagner sukurtsala galdu zuelako… hiru milioi laurden lagun ditu ukituak edo hilak, baina ez zaio inporta…
Ukrainak ez zuen Errusia inbaditzeko saiorik egin berandu arte… Erantzun gisa Kursk aldean sartu zenean.
Nik arma kontuez gutxi dakit, baina urteak daranatzate beraien super asmakizunak erakusten. Gero errealitatea Ukraineako gerlan dakusagu.
Errusiazaleek Sirian hartu duten hostiatzarraren ohiartzuna itzali ez delarik, hemen datorkigu artikulu xalo hau.
Joanma maitea, misil hau ordezko faliko baino ezer gehiago al da?
Iker2, Errusiak guda irabazita dauka. Eta garaipena erabili duen taktikagatik lortu du. Hau da, armada ukrainarra poliki-poliki higatzeko erritmoa eramateagatik. Bi urte eta erdiko taktika horrek orain lurra irabazten hasteko aukera ekarri dio. Eta horretan ari da, egunero hiri eta herri berriak eskuratzen. Errusiak inoiz ez du presarik izan. Helburua aise lortzen ari da eta gudaren amaiera Errusiak ipiniko dituen baldintzen araberakoa izanen da.
Volodimir, Errusiaren aurka alferrik ari direla esateko dago idatzita artikulu hau. Musean 31 eskutik edukitzea bezalako egoeran dagoelako Errusia. NATOk ez du zereginik errusiarren aurka guda honetan. Inperialisten aurkakoentzat albiste pozgarria hau.
Mikel, Minsken Errusia eta Ukraina akordioak sinatzera iritsi ziren. Eta bertan bitartekari neutralak izan ziren horren fedea emateko. Hortaz, mundu guztiak daki errusiarrak eta ukrainarrak bat etorri zirela gatazkaren amaiera adosteko baldintzetan. Baldintza nagusia? Ukraina NATOn ez sartzea. Lurraldetasuna? Lurralde oso-osoa ukrainarren esku geratzen zen. Errusiak sekula ez zuen Ukrainari lurrik kentzeko asmorik izan. Merkel eta Holland horren lekuko izan ziren eta horrela aitortu izan dute, beren sinadurekin bereziki.
Volodimir: aitortzen ari zara Errusia izan dela Siria laiko eta tolerantea defenditzen ibili dena. Errusiarfoboak pozik zaudete jihadistek boterea lortu dutelako. Garaipen horren ondorioak zuzen zuzenean emakumeek, kristauek eta kurduek paratuko dituzte. Ea ba disfrutatu ezazu zure garaipenarekin.
Ez dut ikusten errusiarrek ezer txarrik egin digutenik.
Alderantziz, joan den mendean naziengandik libratu gintuzten eta ematen du gaur egun ere haietatik libratzea deituak daudela.
Haiek izan ziren1937an Espainiako okupazio-indarrek aurrera egin zutenean, gure herrialdeko haurrak hartu eta babestu zituztenak.
Batzuek memoria oso laburra dutela dirudi.
Freud, ez baziguten ezer txarrik egin, nolatan egin ziguten oso gauza on eta laudagarria, nola den naziengandik libratzea, nazien menpean ez ginenean? Pirinioetaraino iritsi ziren Errusiarrak, naziak zeharka ez zitzaten ala?
Eta, gogoratzen al zara Napoleonen aurkako pasadizo hartaz, e? Memoria pixka bat luzatzeko asmoz…
Mikel: zein da Freudek gogoratu behar duen Napoleonen pasadizo hura?
Europarrak garenez Sobietarrak izan ziren nazien handik askatu gintuztenak. Eta Agirreren gobernuari lagundu ziotenak.
Dibisio Urdineko pasadizoren bat ere kontatzeko moduan zaude …
Ulertu eta prozezatu behar da Errusia oso gertu dagoela operazio militar berezia hasi zutenean ezarritako helburuak lortzetik.
Horrek Mendebaldearen kolapsoa ekarriko du. Errusiak akatsak egiteko probokazioek porrot egiten dute bata bestearen atzetik. Hala ere ez da inoiz Mendebaldeko satrapaiekin fidatu behar. Kieveko mendigoak Bideni eskatu dio Ukrania N.A.T.On sartzeko Trumpek agintea hartu baino lehen eta aldi berean “onartu” egin du tropa frantziarrak Ukrainara bidaltzera, Macronistaneko presidentearen eskutik.
Ekonomiari dagokionez, Errusiak merkatu oso handia ireki eta indartu du bere produktoak saltzeko, mendebaldeko eremutik kanpo.
Premisa anglosajoia, “Eurasia kontrolatzen duenak mundua kontrolatzen du” esaten zuena, ez da beteko.
Hori izan da gerla honen benetako arrazoia.
Eurasia kontrolatuz, ekonomia globala kontrolatzeaz gain, beren munduko ordena berri ustela ere ezarriko zuketen, neo-feudalismo-kolonialean, esklabismoan eta eugenismoan oinarritua.
Gero, gatazka guztien ama etor daiteke, Artikoa.
Baina hori beste istorio bat da. Baliteke Mendebaldea eta N.A.T.O jada ez kontuan hartzea, desagertua daudelako.
Hau da hau, militarismoai eta inperialismoari gorazarre egitea. Borobildu duk Joan Mari.
Si vis pacem para bellum, MIE, si vis pacem para bellum…
Helburuak bitartekoak justifikatzen dituela uste dutenek helburuek bitartekoak justifikatzen ez dituztela irakatsi digute.
Iruzurgileak zaborra bezalakoak dira, hainbeste direngatik ez dagoela birziklatzeko modurik.
Hauxe:
https://www.tiempo.com/noticias/ciencia/el-general-invierno-que-vencio-a-napoleon.html
Berriro ere, Joan Mari?
Zuk aipatu “baldintza nagusiak” ez du piperrik balio, NATOk ez du Errusia ondoko lurralderik behar Errusia erasotzeko, eta Errusiak ez du ezertarako behar lurralde “libre” bat ondoan, misilak urrutira, oso urrutira nirits daitezkeelako. Ez diozu arrazoi honi heltzen behin ere…
Lurralde dela eta, baieztatzen ari zara gerraren bitartez besteren lurrak lapurtu daitezkeela, eta kito. Dena dela, Krimea eta, neurri batean, Donbass, hartuak zituen Errusiak aspaldi. “Operazio Militar Berezia” hasi baino urte batzuk lehenago…
Eta, azkenik, gauzak horrela badira, Ukrainak beretzat hartu duen Kursk eskualdea Ukrainarentzat da honez gero. Bai ala ez?
MIE, artikulua berriz eta lasaiago irakurri behar duzula uste dut. Orduan, agian, ikusiko duzu Errusiak azaroaren 21ean erabili zuen arma berriaren berri ematen dudala, erabili izanaren aldeko edo aurkako baloraziorik egin gabe. Nuklearrik ez den arma boteretsuena dela azpimarratzea da egin dudan balorazio bakarra. Eta baieztapen hori ukaezina da.
Artikulu hau garrantzitsua da Ukrainako guda une honetan zein puntutan dagoen ulertzeko. AEB, Britainia Handia eta Frantzia guda gogortu nahian ari dira azken urte luzean eta Hurritz honekin Errusiak bi gauza erakutsi die: 1) Ez duela guda gogortu nahi. 2) Gogortu ezkero, besteek kolpe handiagoak hartuko dituela.
Noiztik denon bistan dagoena artikulu batean azaltzea da militarismoa eta inperialismoa? Ez al da izanen errusofobiaren gaitza duzula eta horren kalenturak ez dizula errealitatea den bezalakoa ikusten uzten?
Mikel, Errusia erasotzeko NATOk ez duela Errusia ondoko lurralderik behar diozu. Baina AEBek eta Errusiak emandako urratsek -gudako bi protagonista nagusiek, alegia- kontrakoa erakusten dute. AEBek diseinatu, babestu eta antolatu zuen Maidango estatu-kolpea. Zertarako? Aurrerago Errusiari gogor ekiteko. Eta modua izan ezkero, misil nuklearrak bertan jartzeko. Ukrainako mugatik Moskura iristeko misil horiek 2-3 minutu aski dute. Eta arrazoi horrengatik beragatik Errusiak ez du Ukraina NATOn sartzea nahi. Misila hain gertutik bota ezkero ez lukeelako erreakzionatzeko betarik izanen. Zuk bestela pentsa dezakezu, baina hemen erabakigarriak AEBen eta Errusiaren iritziak dira.
Bestalde, Krimean lehenik eta Luhansk, Donetsk, Zaporozhie eta Jersonen ondoren, erreferendumak egin ziren eta gehiengo handiz Errusiaren parte izan nahi zutela erabaki zuten bost oblast horietako herritarrek. Autodeterminazioa Nazio Batuen Erakundeak onartutako eskubidea da.
Beraz, Ukrainak Kursk eskuratu nahi badu, aurretik erreferenduma antolatu eta irabazi beharko du oblast horretan.
Freud, ez dakit ongi ulertu dudan zure mezua. Baina guda irabazteko helburu duenak, besteak beste, bitarteko boteretsuena behar du. Bitarteko hori gaur egun Hurritz da.
Bidenabar, esan dezagun Errusiak aurrerantzean ez duela misil nuklearrik erabiltzeko beharrik, guda irabazteko Hurritz aski duelako. Hurritzek egin duen balio handiko beste ekarpena.
Joan Mari, Mendebaldetasunak bere herriak bitarteko eta helburuei dagokionez nola manipulatzen dituen esan nahi dut.
Bestalde, manipulatzaile horiek “lanean” ari dira, beren erasoak astintzen eta dibertsifikatzen (Ekialde Ertaina, Errumania, Georgia, Errusiako Federazioaren lurraldea, kontuz Niger, Burkina Faso, Mali, Kuba, Nikaragua eta Venezuelarekin, Taïwanen eta Ipar Korean probokazio bat baztertu gabe, oso arraroa Hegoaldeko-Korean gertatu dena justu orain…), Errusia eta Txina oin aldatuarekin hartzeko asmoarekin eta horietako lehena, Errusia, N.A.T.O-ko herialdeetako lurretan helburu militarren aurkako erasoaldi militar bat hasteko tranpan eror dadin saiatuz.
Horrek gatazka luzatuko luke eta mendebaldezaletasunari gerla egoera deklaratzea eta hauteskunde mota guztiak, erreferendumak edo botere-eskualdaketak baliogabetza ahalbidetuko lioke eta lege martziala bere kontrolpeko eremu geografiko guztietan ezartzea beren herrien aurka egindako krimenengatik kontuak eman beharrik ez izateko.
Ez dugu ahastu behar Trump agintera iristeak oso urduri jartzen dituela Estatu sakon “iparramerikararen” gerlako belatzak eta jakitun dira haien etorrerarekin gertaerek bira bat emango dutela, kosta hala kosta saihestu behar dutena plan makiavelikoekin aurrera jarraitzeko.
Zaila ikusten dut Errusiak probokazioak jasan ahal izatea, zuzenean erantzun gabe hemendik 2025eko urtarrilalaren 20ra. Aurrekoak gogoz daude hori gertatzeko eta baliteke hemen deskribatutakoaren mugak gainditzen dituzten gezurrezko banderako eragiteak aktiba ditzakete.
Berriro diot, aurretik geratzen diren 41 egun horiek dira arrikutsuenak gizadiaren etorkizun hurbilean. Mendebaldeko herrialde bakoitzeko belatzak, erokeria honekin jarraitzeko beharrezko eragileak, barne-mailara erortzeko zorian daude, bata bestearen atzetik, eta horrek are arriskutsuago egiten ditu.
Freud, guztiz ados hire hitzaldiarekin. Jende batzuek guda hau besterik gabe Errusiaren inbasio gisa ikusten dutela da tristeena. Ez dute ikusten mundu osoaren etorkizuna ari dela jokatzen hemen ere, beste hainbat lekutan bezala. Baina gaur egun Ukrainan batez ere. Eta ez dute ikusten ere gatazka nuklearrera iristeko arriskua egiazkoa dela. Sistemaren aldeko komunikabideen mezuak erraz jaten dituzte batzuek, askok zoritxarrez. Inperialista betidanik yankiak izan dira eta orain batzuentzat errusiarrak dira. Yankiek jarri zituzten naziak Ukrainako Gobernuan eta, hala ere, 1945ean Hitlerren nazismoarekin bukatu zutenak dira orain gaiztoak, nahiz orain ere nazien aurka ari diren. Zorionez munduak Errusia du gidari seguritatearen arloan.
Gaur egun, posible da infomazioa “ofizialak” ez diren kanalen bidez, eskuratzea. Harrapariek erabaki dute altenatiba horri amaiera ematea, Erregimenaren (Europar Batasuna deitzen dutena) ideologiarekin bat ez datorren, “legen” bidez, guztia debekatuz eta jazarriz. Errumaniako azken kasua adibide garbia da.
Ezarritako ordenarekin bat ez datozen artikuluak, tantak ere agertzen dira komunikabide ofizialetan, ohikotik urrun dauden analisiak eginez eta hausnarketarako elementuak eskainiz.
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/rusia-en-el-horizonte
Joan Mari. Bai, tarteko lurraldeek egun ez dute behialako lubaki gisa balio. Errusia lubakitan ari da, orain 80 urte bezala. Ipar koreak berak ere erakutsi du aurkakoa bere misilak jaurtiz. Baita Yemenek ere. Eta Errusiak berak irismenaz harroputzarena egiten du aspaldi.
Ez dakit nondik ateratzen duzun AEBk Errusia jotzeko asmoa zuenik, maidan eta kontu horien haritik. Berdin-berdin jo lezakete etxetik bertatik, edo urpekuntzi nuklear batetik; Errusiak ere badiu urpekuntzi nuklearrak noski. Honek denak desitxuratzen du lurraldezko NATOren aurkako argudioa.
Bestalde, berriro esan beharko dugu Ukrainaren zati batzuk menpean dituela Errusiak, baina ez Ukraina osoa, ez desnazifikatua, ez desmilitarizatua, eta ez desnatatua: Operazio Militar Berezia bluf bat izan zen, eta Errusiak garesti ordainduko du.
AEB bezain inperalista da, ez gehiago, baina ez gutxiago. Propagandistak etengabe mintzatu dira Errusiar munduaz, inperioaz. Berriki Putin bera Kazakstanera joan eta “erdi Errusiarra” dela esan dio nori eta Presidenteari, Kazakstaneraz erantzun baitio erantzunez. Berdin dira edo zaizkio “Errusia” Moldavia, Georgia, Israel, Siria eta aurreti jartzen zaiona.
Nik edozer pentsatuta ere, badakit AEBk gauza asko erabakitzen duela, eta ez dut onartzen, baina uste dut haren aurka egiteko alferrikako direla kontrabotereak, multipolarrez mozorroturik ere, beste inperialista handiaren itzalpean badaude.
Egindako erreferendum itxurak… tira, aitortzen badiozu estatu bati beste estatu baten barnean erreferendumak antolatzeko eskubidea… eta galdera tranpatia jarriz… Errusia ala ezer ez! Alegia, gerra gehiago! Ez autodeterminazioa eta ez ezer…
“Zorionez munduak Errusia du gidari seguritatearen arloan”… Esaiezu hori Palestinarrei… non Errusiar armadak sionismoari bere asmo gaiztoenak, krudelenak, okaztagarrienak lortzen laguntzen dion lotsagabeki. Siria hainbat fakzioren esku utziz, Hezbolah oztopatuz, Libanoko ateetan bere baseak baliatuz sionisten alde, eta zuzenean Palestinar jende erailez, Gazan eta Palestina osoan. Hori da zure Errusia gurtua. Putin eta Netanyahu lagun minak. Utikan!
“Zorionez munduak Errusia du gidari seguritatearen arloan”… eta gero esaiezu hori bera Azerbaiandarrei, hegazkina bota baitie misil batez (ez du Putinek berak bota, baina hark eskatu die barkamena Errusiaren izenean).
Zenbat mila hegazkinek biderkatu beharko lukete, biktima kopuruan, mendebaldeko orbitan milioika gizaki pozoitu dituzten txerto “esperimentalen” “onginahia”? Atzera-kontua, xehetasun guztiekin, gizateriaren aurkako krimenik handiena aurkitzeko abian da.
Ondorioak suntsitzaileak izango dira izugarrikeria horren erantzule, kolaboratzaile eta erasotzaileentzat.
Gure “onerako” eta “segurtasunagatik” egiten zuten eta horretan jarraitzeko asmoarekin, segurtasunaz ari baikara.
Domino piezak bata bestearen atzetik eroriko dira, ilaran.
Militarki aurrez aurre dauden bi blokeen artean, mendebaldekoa eta harraparia NATO eta Errusiako Federazio Euroasiatikoa, lehenengoa desagertzea bizi-aseguru bat izango litzateke gizateriarentzat.
Zorionez, tiroak hortik doazela dirudi.
Zertarako erabili txerto berezi bat? Bazituzten bi aukera erraz, askoz errazagoak: bata, koronabirusari lan egiten utzi, txertorik “aurkitu” gabe, eta gizateria zati askoz handiagoa hilko zatekeen, gasturik egin gabe. Bestea, txerto benetan hilgarri bat (edo asko; Kubak eta Errusiak ERE txertoak egin baitzituzten)eta gizateriaren zati adskoz handiagoa hilko zatekeen. Baina txerto (batzuk oraindik sasitxerto esango dute) eskas batzuk egin zituzten, eta lehenengo aukerar5i ez zioten garaipena lortzen.
Zertarako demonio pozoindu gizateria, bestalde? Interes berezia dago planetan jendea hiltzeko? Tabakoak ez du aski eraliltzen, autoak ez al dira erailtzaile trebeak, jaten dugun zabor-janak ez du ongi eta azkar erailtzen? Alabaina, mundua gobernatzen duen eliteari ez al zaio interesatzen diru egiten jarraitzea gehiago, merkatuak eroslerik gabe utziz?
Gaiari lotuz, Ukrainako eta Palestinako gerrek ez dira bat ere eragingarriak jendea akabatzen? Errusiak segurtasunaren izenean eraiki du Hurritza?
Bidenabar, ale bat bota zuten; ba al daki inork zenat ale egiteko gauza den Errusia, dozena erdia ala gehiago?
“…aukerari garaipena lortzen utzi”.