EuskarAbentura 2025. Abentura bat baino gehiago!

EuskarAbentura 2025. Abentura bat baino gehiago! –

2024ko Abenduaren 2an zabalduko da “EuskarAbentura Espedizioa 2025”ean parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea. 2008 eta 2009 urteetan jaio den Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldun orok martxoaren 5era arteko epea dauka (martxoak 5 barne) aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko. 2010 urtean jaiotakoek ere aukera izango dute parte hartzeko, baina soilik, Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Zuberoa eta diasporako gazteak badira. 2025ean, berriz ere, 127 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria zeharkatuko dute, oinez eta euskaraz.

EuskarAbentura 2025. Abentura bat baino gehiago!Euskarabentura Espedizioa 2025 edizioaren izen-emate epea abenduaren 2an zabalduko da. Euskal Herriko eta diasporako 15-16-17 urteko gazte euskaldunek 2025eko martxoaren 5era arteko epea izango dute hautagaitza aurkezteko, horretarako, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte elkarteak proposatutako gai eta formatu bat aukeratuz (www.euskarabentura.eus helbidean ikusgai).

Jasotako proiektuak, Eusko Ikaskuntzako kideek ebaluatuko dituzte eta apirilaren 22an 127 gazte parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Espedizio taldeko kideak hautatzeko kontuan izango dira, alde batetik, egin duten proiektuaren balorazioa, baina baita gazteen jatorria, generoa eta aurkezpen bideoan adierazitako motibazioa ere.

Aurten, hautagaitza bidali nahi duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran: Beldurrak, Zeintzuk ziren lehengo beldur ohikoenak? Zeintzuk gaur egungoak? Desberdintasunik ba al dago?; Gizartea: Indibidualista ala kolektibista?, Zuen ustetan talde zein komunitatean antolatzen gara kolektiboaren interesei, beharrei eta eskubideei erantzuteko? Ala gainerako eta taldeen gainetik norbanakoa lehenesten dugula uste duzue?; eta Klima aldaketa, zeintzuk dira klima aldaketa ahalbidetzen duten ekintzak? Uste duzue jabetzen garela egoeraren larritasunaz? Era berean, lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak.

Durangoko Azokarekin elkarlanean

Azkeneko urteetan bezala, abenduaren 5eko ikasle goizean eta 6an Gazte eztanDA! egunean izango gara! Ikasle goizean, azokaren kanpoaldean jarriko dugun karpatxoan aurkituko gaituzue, 2025eko edizioari buruzko informazio guztiarekin.

Abenduaren 6an, berriz, Egin eztanda! lehiaketa prestatu dugu durangoko azokako lan taldea eta Berbaro euskara elkartearekin batera. Lehiaketa 15-25 urte bitarteko gazteentzat bideratuta egongo da, hirukoteka eta aurkezle geldiezin pare batek bideratuta, durangoko azoka eta euskal kulturari buruz zenbat dakiten agerian utziko dute froga eta galdera dibertigarrien bitartez! Egun bereko 12:00etatik aurrera izena eman ahalko da azoka ondoko karpan eta 14:00etan hasiera emango zaio lehiaketari!

EuskarAbentura 2025. Abentura bat baino gehiago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude