Arte[faktua] 246: Jon Gerediagaren ‘Zeru-lurren liburua’, euskarazko literaturako Euskadi saria

Arte[faktua] 246: Jon Gerediagaren ‘Zeru-lurren liburua’ Euskadi saria –

Jon Gerediaga idazlea izango da Ilaski Serranoren gonbidatu nagusia larunbateko ‘Artefaktua’ saioan. Gerediagak aurtengo euskarazko Euskadi literatura saria jaso du Zeru-lurren liburua poesia bildumagatik. Biak hala biak Artxandako funikularraren parkean elkartuko dira liburuaz eta poesiaz hitz egiteko. Modu soilean izendatzeko moduaren bila dabilen poeta da Gerediaga, hitz poetikoaren bila dabilen sortzailea. Aurreneko aldiz detaile xumeraino joan eta modu soilean gauzak izendatzeko gogoa du, naturaren behaketatik abiatuta hausnarketa poetikoa egiteko. Gizakia bere minekin aurrez-aurre jartzen duen liburua da Zeru-lurren liburua. Gerediaga antzerkigilea eta poeta da. Antropologia ikasketak egin zituen eta filosofia irakaslea da Lauro Ikastolan. Hainbat sari jaso ditu bere sortzaile jardunean; azkenekoa, aste honetan bertan jaso duen euskarazko Euskadi literatura saria.

Idoia Ugalde adiskidea gonbidatu du elkarrizketara Gerediagak. Ugalde filosofia irakaslea izandakoa da Lauro Ikastolan Gerediagarekin batera. Egun, Bilboko Alde Zaharreko Zirika liburu dendako arduraduna da.

Ana Jaka poeta nafarrarekin elkartuko da saioa, Iruñean nor den hobeto ezagutzeko edo zerk kitzikatzen duen ezagutzera emateko.

Oskar Rekalde donostiarra hurbilduko da Irakurlearen txokora, gustuko duen liburu bat gomendatzeko: François-Henri Désérable idazlearen El deterioro de un mundo eleberria.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 245: Adania Shibliren ‘Detaile xume bat’ Aitor Blancok euskaratua

Arte[faktua] 246: Jon Gerediagaren ‘Zeru-lurren liburua’, euskarazko literaturako Euskadi saria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude