Immigrazioa bai; immigrazio masiboa ez.

Immigrazioa bai; immigrazio masiboa ez. – 

Trump jaunarekin batzartu gara, hemen, ZUZEU atarirako elkarrizketa zoro bat egiteko.

-Egun on Trump jauna, zer moduz, bro? Edo… zer moduz, motel?

-Hi, hello my dear friend from zuzeu. I’m very pouzik. Bai, oso pouzik nagou nire hiruguarren hauteskundeak irabazi ditudalakou. (orain serio aurpegia jarri du).

-Barka? Hirugarren aldiz? Ez al dira bigarrenak izan?

(serio-serio begiratzen dit begietara)

Fuego y Furia, la biografía no autorizada de Donald Trump, se convertirá en serie de TV

-Ejem.  Aaaaaah, bai. Barkatu. Barkatu, Trump jauna. Bai, bai, esan nahi duzu bigarrenez aurkeztu zinenean ere irabazi zenituelako, klaro!!

(Begiratzen dit begiak irekita eta bekainak gora, “noski, noski, zer uste duzu ba?” esanez)

-Bai, bai, noski Trump jauna. “Tranpekin” beti irabazten da!!

-Ja, ja, ja nouski zuzeulari hori! Trumpekin beti irabazten da! Zu oso ouna zarra!! (-uste dut ez didala txantxa harrapatu)

-Aah, jaja, bai, noski, noski Trump agurgarria! Aizu… eta zein uste duzu izan dela oraingoan gakoa zure hauteskundeak irabazteko?

-Ooou, ba, oso argi nuen. Biden ez zen aurkari niretzat. Nik ikusten nuen eta esaten nion; -Joe, Biden, nola aurkeztuko zara, txatxuegi zaude dagoenekou!!

-Kar, kar, noski, oso nagusia da, nagusiegia, zu beza… bai, eta Kamala ere, ez zen nahiko Trumpen lidergo eta xarmaren aurka ezta?

-Kamala? Bai zera! “Ke-mala” esan nahiko duzu, ezta? Ha, ha, ha “ke-mala”, ulertzen?

-Ah, aaah, joRjOrjOr! Bai, bai, harrapatu dut. Txantxa da! Ze-mala! edo… ze malo! Zelako txispa duzun, Trump jauna. Kontuz, erre barik, eh?

-Ja-ja-ja! -Trumpek.

-Aizu, baina horretaz, gain, zer uste duzu izan direla arrazoiak hainbeste estatubatuarrek zure aldeko botoa emateko?

-Buenou, zuk badakizu. Immigrazioa mezurik potenteena izan dugou. Nire emaztea, Melania, immigrantea da. Nire birraititea eta aurrekoak ere. Guk immigrazioa maite dugu. Baina legala izan behar da. Eta muga batekin. Eta gure ohitura, hizkuntza eta kultura bereganatzen baldin badute. Gehiegi etortzen bada, jendea nekatzen da. Hori ez da immigrazioa, baizik eta inbasioa. Eta gero gu, eskumakook errazago irabazten dugu. Ikusten? Zelako paradoja, eh? Zenbat eta immigrazio gehiagou, hobetou eskumako indarrarentzat. Errazago irabazten ditugu hauteskundeak! Begiratu Europa: Le Pen, AfD alemanian, Suedian, Brexita, Melonia… barkatu Meloni Italian, Orban Hungarian, Widders Holandan… Inkluso Katalunian Aliança Catalana atera zaizue, Vox-eko diskurtso antzekoarekin! Eta zuok, euskaldunok, noiz aterako duzue zuen maraka? Barkatu, zuen marka anti-immigrazioa? Ez al zarete hain abertzaleak?

-Uuuu. U. Ez dakit, Trump x*nof…, Trump jauna. Ni zuzeulari xume bat naiz, artikulu bat idazten. Ez galdetu niri holakorik.

-OOhh jo jou. Lasai txikito, zuk askou ikasi behar duzu. Begiratu niri eta ikasi. Ikusi eta ikasi, ze ni la oustia naiz, amerikanou onena eta..

-Eh, bai, bai, Trump jauna, zeraaa… badakigu. Baina hitz kopurua bete dugu, jada. Ja, ze majo nire galderak erantzutearren.

-Ez kezka, egon barrezka! Hurrengou batera arte!

-Aio pelaio!

Immigrazioa bai; immigrazio masiboa ez.

3 pentsamendu “Immigrazioa bai; immigrazio masiboa ez.”-ri buruz

  • oso ona.
    aurreko emotikoia barrezka, galdera ikur bezala agertzen da.

  • Gure amertzaletasuna, praktikan, asko jaitsi da osorik.
    Inperialismo okupatzailaren egituren barruan, inongo indar antolaturik, ezta sortze-fasean ere, ez da gai izan gure herria erori den asimilazioa geldiarazteko.
    Eta ez naiz azken berrogeita hamar urte hauetaz ari, baizik eta 1937an lurraldearen zati bat inbaditzailearen aurrean defendatu zuen eta bere armada propioa eta Estatu mailako antolaketa eraiki zuen euskal gobernu haren utzikeriaz, egoera zail horretan lurralde txiki batean eta etsaiarena baino defentsa sistema apalagoarekin ahalbidetzen zuten eremu guztietan.

    Hurrengo belaunaldiak lekuko hori hartu behar zuen eta lanagatik ez zeudenak kanporatu.eta Espainiako “trantsizioa” gertatzen zenerako ez egotea lerrokatuta negoziazio-politika batekin -praktikan Espainiako sozial-inperialismoaren sistemam integratu zena kasu honetan- akordio-mahi batekin baizik, Estatutik Estatura.

    Aldez aurreko urratsa, guri dagokigun Nabarrako Euskal Estatua izenaren pean Estatu subiranoetan berriro sartzeak ekarriko zukeen sendotasun politikoarekin berriro topo egiteko.

    Ba bai, Trump jauna, amertzaletasunaz harro gaude baina oraindik ez dugu gure burua ezagutzen. Horrek azaltzen du inork ez gaituela aintzat hartu infantilismo politikoaren baldintza horietan.
    Izaki honen indar bizi, bakan eta sakabanatu batzuek ideologia bat osatzen duen horri mantentzen dugu oraindik, bere terminoak adierazten duen bezala, idein bidezko portaeraren detreminazioa besterik ez dena.

    Mendebaldeko Europa erabat nazifikatu batean neo-feudalismo kriminal eta eugenikoaren aurka gaude aurrez aurre.
    Nazioak berpizteak on egotea, duintasuna eta nazioetako bakoitzaren autodeterminazioa ahalbidetzen duelako, planeta-mailako elkarlanaren bidez, B.R.I.C.S direlakoak gure ustez ernamuina izan daitezkeetatik, haren inguruan indarrak batu behar dira, mundu multipolar bat lortzeko, non nazioen arteko harreman guztiak oparotasun kultural, ekonomiko eta politikoaren iturri izango diren, non bakoitzak bere burua garatu ahal izango duen, jaiotzen ikusi zuen lurra harritu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude