Euskarazko komunitate birtualen ehuntzeari buruzko mahai ingurua zuzenean ZuZeun
Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskarazko komunitate birtualak: Nola ehundu harreman sareak?” mahai ingurua egingo dute gaur 16:00etan. ZuZeuk, Berriarekin batera, zuzenean eskainiko du bideoz hitzaldia.
Parte hartzaileak izango dira:
- Luistxo Fernández (Sustatu.com)
- Lontzo Sainz (eitb.com)
- Maite Goñi (euskaljakintza.com)
- Lander Arbelaitz (argia.com)
- Idurre Eskisabel (berria.info)
- Hasier Etxeberria (zuzeu.com)
Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Masterrak antolatu du egitasmoa.Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean burutuko da, Leioan.
Ba nik ez hemen eta ez Berria.infon ez dut ikusterik izan.
http://www.ustream.tv/channel/martin-ugalde-foroa
Hizkuntzaren politikara edota euskarazko hedabideetan interesa duen edonork ikusi beharko luke 1’14tik 1’24ra doan tartea. Argigarria da oso.