‘Sarri Sarri’ zuzenean Martuteneko kartzelan
‘Sarri Sarri’ zuzenean Martuteneko kartzelan –
‘Sarri Sarri’ abestia Martuteneko kartzelan entzun da zuzenean, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabearen ihesa eta 39 urtetara…
Martutene 1985-2024. Debekatuta omen zegoen “Sarri, Sarri” entzutea, abestea, dantzatzea, ihesaldia izan zenetik, baina gaur madarikazioa apurtu dugu.
Kriston martxa dabil!#PresoakEtxerat pic.twitter.com/5RTcQEi2Zm— Fermin Muguruza (@muguruzafm) November 16, 2024
‘Sarri Sarri’ Martuteneko gartzelan
Kortatu, 1985.eko maiatzak 26, Martuteneko gartzelan jo genuen.
Hilabete eta egun batzuk geroago, uztailaren 7an, San Fermin, Martutenetik Sarrionandia eta Pikabearen ihesaldia izan zen, bafle batzuen barruan.
Harrez geroztik Martutenen eta beste gartzeletan jotzea debekatu zidaten.
2000n Iruñeko gartzelan izan nintzen Dub Manifestekin, 2023an Zaballan Des-kontrolekin eta aurtengo otsailean Palestinako DAM taldearekin gartzela berdinean.
Gaur, 2024ko azaroak 16 Martutenera itzuli naiz kontzertua eskaintzera Des-kontrol taldeko lagunekin.Patio berdina. Asakatsun-gose berdina.Sarri Sarri kantua abestea debekatuta omen zegoen gartzelan azken ia 40 urte hauetan. Gaur ozen abestu dugu denok!Galtzen den borroka bakarra da, albo batera uzten dena.Presoak Kalera Amnistia Osoa.