Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak –

Estoniar zuzendaria lehendabizikoz arituko da Euskadiko Orkestraren buru, Fauré, Sibelius eta Schumannen obrez osatutako programa batean. Azken honen ‘Biolinerako Kontzertua’ interpretatuko du bakarlari letoniarrak, hainbat urteren ostean orkestrara itzuliko dena, nazioarteko izar batean bilakatuta.

Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau azaroaren 15etik 22ra izango da Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude.

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoariEuskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko hirugarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann/Sibelius’ izenekoa.

Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 15Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, azaroak 18Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 19Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, azaroak 21, berriz ere Donostiako Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, azaroak 22Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

EROSI SARRERAK HEMEN

Kontzertuak zuzentzen Kristiina Poska izango dugu, estoniar zuzendaria, Flandriako Orkestra Sinfonikoko titularra eta Letoniako Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia. Herrialde baltikoetako musikako egungo espezialistarik handienetako bat da. Bere agindupean, Europa diagonalki zeharkatuko duen programa bat jorratuko du orkestrak: Frantzian hasi, Alemanian gelditu eta Finlandiaraino helduko dira elkarrekin.

Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da.

Jarraian, Baiba Skride igoko da eszenatokira, 2001ean Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi zuen letoniar biolinista, eta musika klasikoko izarrik handienetako bat. Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan.

Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da. Inspirazio handia hartu zuen Arnold Schoenbergen Ganbera Sinfoniatik (1906), eta alderdi esperimental nabarmena du Sibeliusen sinfonia honek arrazoi horregatik. 1915ean estreinatu zen arren, Sibeliusek lana berrikusteko beharra sentitu zuen 1916an, eta ez zuen amaitutzat eman 1919ko azarora arte. Orduantxe berak zuzendu zuen behin betiko bertsioa Helsinkin.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude