“Itoiz udako sesioak” filmaren munduko estreinaldia, Zinebin
Itoiz udako sesioak filmaren munduko estreinaldia, Zinebin –
Zinebik Itoiz musika talde mitikoari buruzko filmaren mundu mailako estreinaldia hartu du.
Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak zuzendu eta Doxa Produccionesek ekoiztutako “Itoiz udako sesioak” filmaren mundu mailako estreinaldia hartu du Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Euskal rock talde mitikoa pantailara itzuli da Juan Carlos Perezek bere kide ohiekin topo egin duen dokumental luze honetan.
Herenegun gauean 21.30ean eta bihar ostegunean, hilak 14, 19.30ean, Golem Alhondigako 7. aretoan ikusi ahal izango den filma Azkuna Zentroan aurkeztu dute, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzi Gonzalo Olabarriak, ZINEBIko zuzendari Joseba Lopezortegak eta Itoiz udako sesioak filmeko zuzendariek.
Larraitz Zuazoren estreinako film luzea ZINEBIren ikusleek gehien espero duten proiektuetako bat da, 2019an ZINEBI Networking Bilboko Dokumentalen Nazioarteko Foroaren bigarren edizioan aurkeztu zenetik. Era berean, ZINEBI eta FICXekin lankidetzan garatu den Cannes Docs-en barruko programa berezi batean parte hartu du.
100 minutuko iraupenarekin, pelikulak bere unerik gorenean taldea desegiteari buruz hausnartzera darama Juan Carlos Perez, Itoiz talde ikonikoaren liderra, orain arte ikusi ez diren hainbat zinta aurkitu eta gero; noiz eta poperantz estilo aldaketa argi bat izan eta gero. Horrela, Juan Carlosek taldearen muinera bidaia katartikoa hasiko du, 70eko hamarkadan Mutrikuko rock talde progresiboaren hastapenak birbiziz, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.
Dokumentalak Txarli Argiñanoren argazki zuzendaritza du. Ainhoa Andraka eta Larraitz Zuazo muntaketaz arduratzen dira, eta Andrea Sáenz, Julen Valmaseda eta Xanti Salvadorrek soinua sinatzen dute.
“Itoiz udako sesioak” filmaren munduko estreinaldia, Zinebin