“Elektrizitatea”
“Elektrizitatea” –
”Elektrizitatea” Kantuaren eta diskoaren 25. urteurrena ospatzeko, Zea Mays talde bilbotarrak kantuaren bertsio berezia grabatu du Fernando Velazquezek zuzendutako Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 33 euskal emakumezko kantarik lagunduta. 2000. urtean plazaratu zuen taldeak euren bigarren diskoa izan zena Gor zigiluarekin. Aiora Renteriak, Afrika Bibang, Ane Barcena, Ane Barrenetxea, Eider Iturriaga, Eire Maia, Eire Salegi, Elena Caballero, Esti Markez, Ianire Aranzabe, Iholdi Beristain, Itziar Ituño, Izaro Alzaga, Izaro Andres, Janire Lopez, Jone Laspiur, Josune Arakistain, Kattalin Barcena, La Basu, La Furia, Libe Kortazar, Lide Hernando, Lola Guerricaechebarria, Maite Santamaria, Mamen Rodrigo, Maren Berzosa, Maria Blanco, Natalia Garmendia, Natalia Perez, Nerea Loron, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Uxue Amonarriz, Zaloa Urain eta Zoe Igartiburu izan ditu ondoan kantuan. Hemen elektrizitate handiko abesti zirraragarri ikoniko honen bertsio ederra.
Belar artean, bakardadean biluzik dantzan
oinak bustirik, lurraren erdian belarrarekin jolasean
pentsamenduak joan egin zaizkit egunarekin batera
iluntasunak, hartu egin nau, negar malkoak
gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo
segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau
zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean
ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean
eskatzen diet oihukatuz izar galduei
nire negar malkoek ernal dezatela lurra
nire arimarekin, energia banaiz
gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo
segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau
zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean
badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa
nire gorputzak eskatzen dizkidan ate apurtuetara
badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa
zeruak eskaintzen didan amildegira
badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa
ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira
energiak lur-jausira narama, nie neu ere energia banaiz
lurrean idatzirik geldituko naiz.
Banoa…

elektrizitatea banaiz, elektrizitatea banaiz
lurrean idatzirik geldituko naiz.
gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo
segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau
zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean
ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean
eskatzen diet oihukatuz izar galduei
nire negar malkoek ernal dezatela lurra
nire arimarekin, elektrizitatea banaiz