Abertzaletasun eskizoidea
Abertzaletasun eskizoidea –
Eusko abertzaletasunaren eta kristautasunaren arteko lotura eztabaidaezina da. Lehen jeltzaleak — JEL-etik, Jaungoikoa Eta Lagi-zarra — karlistetatik zetozen, eta ezker abertzaleak 70. hamarkadan aitortu egiten zuen bertoko elizak euskal naziogintzari egindako ekarpena.
Hori horrela, anomaloak dira gipuzkoar mendietako gurutzeak 2022tik botatzen dabiltzanak, zer eta ikurrinak eskuetan dituztela, lehen tokian Gurutza Deuna (zuriz) eta bigarrenean Ander Deunarena (berdez) dituen bandera!
Abertzale batzuek Nafarroako bandera daramate aspaldi, ikurrin ‘sabindarra’ apurka baztertzeko-edo. Hori bai: Erreinu horretako koroa kenduta, eta (bitxiki) esmeralda berdea utziz, Antso VII ‘Azkarrak’ Mohamed al-Nasirri mitikoki irabazitakoa islamaren kontrako batailan. Ez dago biltzen gaituen beste euskal ikurrik, kristautasun sinboloetatik at!
Richard Dawkins, ateismoaren dibulgatzaile entzutetsuak, «kristau kultural» gisa deskribatu du bere burua (LCB irratia, 01/04), ateo sutsua izan arren, aitortzen baitu mendebaldean kristautasunaren eraginak ekarpen positiboak izan dituela.
Hain zuzen ere, ondare hori desagerraraztea bilatzen du bertoko ezkerraren sektore batek, ‘Ama Lurraren’ edo Mohameden kultua sustatzera ailegatuz… Laikotasuna ezpainetan duen bitartean!
Etxean daukagun abertzaletasunaren parte bat eskizoide samar dabil beraz, bere herriaren kultura-erroak gorrotatzeaz beste, kritikatzen duenaz haratago doazen kontraesanetan erortzeko inolako erreparorik gabe. Etxekaltea!
Abertzaletasun eskizoidea
Caixo Aitor,
Dioçu ecen, aberçale batzuec, ikurrina “sabindarra” baztercecotz edo, Nafarroco bandera darabiltela, erreinu horren corona kenduta, eta smarauda verdea utziz, eta hura Miramamolinen gauçarequin lotzen duçu. Christautzarequin lotzen duçu hura.
Uste dut oker çarela. Uste dut… Aguian ni naiz oker dena.
Nafar banderaren eta armarriaren erabilpenaren historiari buruz, webgune honetan bilha deçaqueçu informatione interessanta:
https://nafarroagara.wordpress.com/nafarroako-bandera-historikoa/
https://nafarroagara.wordpress.com/nafarroako-armarri-historikoa/
Elkarte horretan lan polita eguiten dute, informatione documentatuan oinharrituz.
Bandera horren historia ez da abiatzen Miramamolinequin eta Navas de Tolosaco battalian. Bandera horren historian catheac adibidez, XV mendean erabilcen hassi ciren.
Smarauda verdea, berez carbunco-carbunculu-escarbuncle iceneco harribitchi bat da. Ertaroco symbologian, nombait itzaletan arguia emaiten çuen harri magicoa çatequeen.
Çorci izpien edo bastoinen bitartez hedatzen liçateque argui hura. Halaco irudia Europan asqui ohicoa omen cen.
Gurean, erabilcen lehena, oker ez banaiz, Anso VII Jaquituna içan cen, XII mendean. Jaquituna, ceinac Pamplonaco Resumari Naffarroa icena eçarri baitzeraucon, Anso VII Azcarraren aita cen.
Azcarra da ceinari gaztelarrec conquestatu baitzeraucoten Alava, Durangaldea eta orain Guipuzcoa dena 1200. urthean. Ondoren regue hura hil cenean, naffar eliteec erabaqui çuten bere ilhoba bat, Champagne eta Brieeco comptea cena hor Francian, Naffarroco regue icendatzea. Regue hura hassi cen erabilcen jada carbunculua, hau da: harribitchia eta çorci izpi-adarrac, pomela icenco orobilchoequin eta campotic itchita erabilcea, resumaren ikur beçala, fondo gorrico bandera batean.
Ikur hori forma ezberdinetan barreiatuta aguercen da Europa ossoan.
Catheac, erran beçala, ondorengo contua dira.
Bandera hori naffar resumarena da. Schizoidea dela? Nere ustez ez. Poste honetan jarcen duçun berce ideia orocorrarequin guti goiti behiti bat nathor, orocorrean, bainan hemen, ez.
Berce alde batetic: Bai, Naffarroa Resuma bat içan cen. Eta? Gaztela ere, Francia ere… Gaur egun gaztelarrec Espainia dute, franciarrec Francia. Eta guc? Naffarroa: euscaldunon Resuma. Içan ere, Anso VI Jaquitunac, ceinac icena naffarren resuma eçarri baitzuen, bere documentu batean euscarari buruz aritzen denean, naffarren hizcunça, “lingua nauarrorum” formula erabilcen du.
Naffarroa ez da navarrissimoen Resuma. Naffarroa euscaldunon Resuma independent eta subiranoa da, modu charrez tyranizatua, desnationalizatua.
Cer forma hartu beharco luqueen gaur egun: bon, berce bat, orainari eta ethorquiçunari lothua; baina otso bat dena ez da ardi, eta arranoa dena ez da uso, eta oiloa dena ez da oilar. Gure herriac ez du asmatu behar, azquen aldi jada luceetan legue bihurtu den beçala, ecer. Bere burua eçagutu behar du, bere memoria cer den; eta orainean jarduteco prestatu, ethorquiçuneco eguitasmo batean gendearen indarrac bilduz eta eraguinez.
Adeitassunez
Arrasaten Udalaitzeko gurutzea bota zutenek ohar bat utzi zuten esanez horrela hildako mendizaleek “hegan egingo zutela Marirekin batera gure mendi eta bailaretan” . Eta ez dakit abertzaleak diren baina eskizoideak bai justifikazio hori ematen badute bederen. Gurutzea botatzearen aurrekaria Debagoienean guardia zibilena izan zen Tellamendiko gurutzea leherkailuz eraitsi zutenean. Arrasatekoa bota zuten urriaren 12an noiz eta Guardia Zibilaren egunean. Nik uste dut Udalaitzekoa bota zutenek omenaldi moduko bat egin nahi izan zietela Aramaioko Tellamendikoa bota zuten guardia zibilei. Abertzaleak? Niretzat, zipaio zibilen lana dirudi
Egun on!
Ez nuen berri horretan repparatu. Eguia erraitecotz, halacoec irrist eguiten çaizquit. Hoimberce gurutz mendietan, bideetan, placetan… nazcatzen naute anhitzetan. Içan ere, uste dut ez dagoela eta ecin daitequeela hain symbol itsusi, pervertitu eta retorcidoaren mailac gainditu.
Dena den, Erramun, aiphatzen duçun meçu hori ere, Mari aiphatuz eta, bat nathor çurequin, schizoidea dela.
Ez çait gustatzen, bainan ezta ere contracoa. Indifferent naiz.
Hori bai: eta hor, Aitor berriz ere desbarratzen duela deritzot: ez da ekinça aberçale bat.
Noticia honetan: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/sociedad/2024/10/12/desaparece-cruz-udalatx-homenaje-montaneros-8800289.html
ikusten da nola gurutzea eraitsi dutenec bertan euren impronta utzi duten, morez margoturaco cerra bat utziz.
Beraz, ez da ekinça aberçalea, Wokearen activismo artisticoaren ekinça baicic.
Ez daduca cerikussiric wokismoac eta oraingo ezquerra delacoac ecein ere aberçaletassunarequin.
Schizoidea içan daiteque wokismoa euscal aberçaletassunarequin nahasten duena, christautza aberçaletassunarequin nahasten duena beçaiberce.
Adeitassunez
Ikurrinari dagoquionez,
Onqui dioçu, Aitor, dioçunean ecen, Ikurrina symbol catholicoa dela. Ikurrina symbol catholico JELçale peto petoa da.
Documentu hauetan: https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2024/11/5863852015698952606_121.jpg
https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2024/11/5863852015698952605_121.jpg
ikusten da cer den ikurrina bere conceptionean: JEL ideologiaren symbola. Eta JEL da lehendavici Jaungoicoa, eta ondoren Legue Çaharrac. Nationalismo normal batequin edo aberçaletassunarequin cerikussi guti duena.
Honaco hau erraiten du Sabino Aranac ikurrinaren conceptionearei buruz:
“Gure Banderaren fondoa gorria da (Bizcaico) Armarriaren fondoa beçala…
Banderaren Gurutze çuria da Armarrico Gurutze çuria eta Jaun-Goicoa (Jaincoa) Leloarena…
Ander Deunaren Gurutze verdeac reppresentatzen du aldi berean bere coloreagatic Armarrico Aritza eta Legue patrioac…
Unituac daude eta-z, Jaun-Goicoa eta Legue-Çarra: Leloarenac; eta unituac hortaz centro commun batean egon behar dira Banderan bi Gurutzeac, çuria eta verdea.
Eta nola Armarrian Gurutzearen eta Aritzaren batassunean lehen harec thoqui prefferenta occupatzen baitu, eta Jaun-Goicoaren eta Legue-Çaharraren batassunean, Leloan lehenac ere occupatzen baitu, halatan ere Banderan Gurutze çuria Ander Deunaren verdeari gainjarcen çaio…
SABINO DE ARANA GOIRI
Bizkaitarra, Bilbao, nº31, 1895.eco uztailac 28”
Ikusten da nola ikurrinaren desseinuan eredua Bizcaico Armarria içan cen: fondo gorria, arbolaren verdea eta Jaungoicoaren gurutze çuria.
Schizoidea da berez, bai, ceren Euscal Herriaren independenciaren eta ascatassunen aldeco ikur bilhacatu baitzen dembora batez, bizcaitar provincialismo retrogradoaren adiarazpena baicic ez cena.
Adeitsuqui
Kristau sustraiak onartzeak eta asumitzeak ez du esan nahi kristau sinbolo eta eraginen sobreesposizioarekin ados egon behar denik etengabe. Bestalde, kristau sustraia oso aspaldikoa bai, baina gailurretako gurutze gehienak ez dira aspaldiko tradizio bat jarraituz jarri, XX. mende hasierako mugan jartzen hasi ziren aita santu baten proposizioz.
Portzierto, gurutzeak jartzearen kontra nagoen bezala nago orain modan jartzen ari diren plakatxo eta oroigarri lauburudun partikularren kontra. Mendia denona da, ez norberaren kapritxoz narrasteko zerbait.
PD: alexander, oso nekeza egiten zait zu irakurtzea. sentitzen dut.
Caixo Denon,
Bat nathor dioçunarequin. Neri ere eguiten çait nequeça, euscara hoimberce k, z, b, tz… equin iracurcea. Ohitura contua da. Esquerrac dena den, çure oharragatic.
Schizoidiac eta phychosiac harremancen dira casu anhitzetan, isolamendu cognitivoarequin, hau da: inguruco realitatearequin lothurac moztearequin eta haren ordez, realitate paralleloac garunean eraiquitzearequin.
Hala ikurrinaren conservadurismo catholicoa nola bandera woke ezberdinen progresismo apostata, schizophrenia collectivo berberaren adiarazpenac dira.
Euscaldunoc, natione içan nahi badugu, ecimbercean cocatu beharco gara presenteco realitatean; horretaracotz gure garuneco plano sensoriala oraingo naturarequin connectatu beharco guenuque. Eta realitate honetan jardun, jarduteco cerbait eduquitzecotan.
Oraingo realitateac, oraingo naturac ez daduca cerikussiric ia duela jada 10 urtheco realitatearequin. Berce contextu technologico, geopolitico, economico… batean gaude.
Cer eguin nahi dugu, cerbait eguin nahi badugu? Norçuc gara? Cergatic gu eta berce haiec ez? Cergatic haiec ez eta berce haiec bai? Nola iritsi gara oraino? Cer oztopo daude?
Edocein içaiqui vicidunac memoria bat daduca, eta presentean aritzen da bere lekunearequin harremanean, eta ethorquiçuneco projectu bat daduca.
Nationeac, culturac eta civilizationeac beçala, viciric daude. Hilcen dira, reproducitzen dira, eta memoria bat transmittitzen dute dembora içeneco constructo humanoan cehar.
Gainera, gure nationearen berezco eçaugarri determinantac honetaraco gakoac daduzca. Honaco post honetan:
https://zuzeu.eus/euskara/gertaera-baten-kronologia/
Lavinec açalcen du euscal aditzaren demboraren conceptionea, berheiztuz plano mental bat, plano sensorial bat eta plano memorial bat. Hirur plano hauec batera daude gutaco bakoitzaren garunean, hurachec eratzen baitu gutarico bakoitzaren realitatea.
Eta hori batbederac çaindu behar du.
Euscaldunoc, vascooc, naffarroc, persona bakoitza…
Plano memoriala, iragana: Nola ciren? Cer cen?
Plano sensoriala: presenta: Certan da? Nola çaude? Cerequin çarete?
Plano mentala: ethorquiçuna: Cer içan liteque, cer eguin deçaqueçu, nola eman dietzogun…
Badugu schizoidia repparatzeco systema logico bat, eta hori deitzen da euscara ossoa.
Euscara traditionalismo catholicoaren eta progresismo wokearen atzaparretan schizoidia egoeran dago, eta hala dago ere euscal herria. Euscara ascatu behar da, eta euscaldunac ascatu behar dira, egoera hori gainditu nahico badute.
Eta oraingoz, nere aldetic, fini.
Goiceco nere iruzquinequin ez naiz onsa gueratu. Vuelta batzuc eman ondoren, Udalaitzeco gurutzea eçabatzearen ekinça behar ez beçala eta injustuqui commentatu eta ephaitu dudala uste dut orain.
Alde batetic, Woke beçala characterizatu dut, eta hala nere ezquerra delacoarequico frustrationeac bota ditut bertan. Ez da hura egoeraren azterqueta lassaia içan. Aithortu behar dut.
Cerra more bat utzi içanac ez du ere, ekinça hura euscal aberçalegotic berheizten. Are guehiago, aguian hori da orain euscal aberçalegoac chistautzaren atzaparretic ascatzeco modu bat.
Auscalo! Ez daquit.
Dena den, behin hausnartuta, iruditzen çait gurutze hori ondo kenduta dagoela bertatic.
Adeitassunez
Gurutzea kentzea ez da ” euskal abertzalegoa” kristautzetik askatzeko ekintza bat, gurutzefobia ariketa merke bat baizik.Abertzale instituzionalak oso eroso daude Espainiar estatuan, eta horregatik interesatzen zaie fokoa desbideratzea: euren etsaiak gurutzea eta euskaldunon kristau iragana dira. Eta horregatik uste dut ekintza hori woke ez ezik zipaiokeria kulturala izan dela, Eta ez dago ondo gurutze hori kentzea, gurutze horretan gure memoria eta gure historiaren parte bat zegoen: Km0 ko eusko langile industrialen mendizaletasunatena, federatu gabeena, Alpeetara eta Pirinioetara joaten ez zirenean, inguruko mendietakoa, “gorila” markako bota merkeekin egiten zena …eta zapatuko mezetara joaten zirenean hurrengo goizean mendira joateko.
Gurutze hori kentzea herri langile eta mendizale horri egin zaion Iraina da.
Ze grazia, “euskaldun fededun” mitoa berpiztu nahian… Gurutze horren izenean gure arbasoak bizirik erre eta haien sinismenak suntsitzeaz zer diozue? Ez dituzue (edo dituzu?) haiek mendekatu nahi?
Udalaitzekoa gurutze horren izenean ez dute inor erre. Eta gurutzearen babespean denetarik egin da: Erromatar inperioa suntsitu, esklabutzarekin bukatu, bagauden errebolta inspiratu, inperialismo islamikoari frente egin, ikurriña inspiratu, Aberri Eguna sortu …ikastolak justifikatu agintari frankisten aurrean, Arantzazu eraiki. …
Ez dago soberan aipatzea gurutze-ikurrak ez duela kristautasunean bere zinezko jatorria eta esanahia, swastikak nazismoan ez duen bezala. Gurutzea sinbolo are zaharragoa eta unibertsalagoa bat baita, neolitiko eta brontze arotikan kultura askotan erabilia, zeinaren esnahia ur askoz ere sakonagoetan kokatzen den
Alejandro hek estén ditun babukerik eztitut enteiten. Beño men eoeinek estén titun babukerik azalduten direez, aurrera Bolie!
Dioçu,
« Alejandro, herorrec erraiten dituquec babuqueriac eztitut entenditzen. Baino hemen edoceinec erraiten dituen babuqueriac açalduten direnez, aurrera bolie ! »
Ba nic çure irazquera tontolculiticoa bai entenditu dut. Bakoitzac entendimenduz bere irismena.