Nafarroako gobernuari proposamen zehatza
Nafarroako gobernuari proposamen zehatza –
STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT
(Hezkuntza Publikoko sindikatu guztiak)
IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO SINDIKATUEK POSITIBOTZAT JO DUTE IRAKASLEEK ETA GIZARTEAK URRIAREN 29KO GREBARI EMANDAKO BABESA, ETA BEREN ALDARRIKAPENAK JASOKO DITUEN PROPOSAMEN ZEHATZA ESKATZEN DIOTE GOBERNUARI.
Irakaskuntza Publikoko irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuek oso positibotzat baloratu dute Nafarroako irakasleek joan den urriaren 29an egindako greba egunaren jarraipena, eta defendatzen dituzten aldarrikapenei hezkuntza komunitateak emandako babesa.
Irakasleen haserrea mobilizazioetan izandako parte-hartzearen hazkunde nabarmenean islatu da. Hezkuntza maila guztietako milaka irakaslek egin zuten bat grebarekin, eta Iruñean eta Tuteran goizeko manifestazioetan eta Iruñean arratsaldekoan parte hartu zuten.
Zoritxarrez, Nafarroako 2025eko aurrekontuetarako akordioak, grebaren egunean bertan sinatu zenak, ez du jasotzen irakaskuntza sektorearen eskaerei erantzuten dien partida ekonomikorik.
Azaroaren 11rako Negoziazio Mahai Sektorialera deitu dituztela jakinarazi dute, nahiz eta sindikatuek lehenago biltzeko eskatu. Hala ere, gai zerrenda aldatzea lortu dute; sindikatuek aurkeztutako azken proposamenari erantzun bat ematea eta Departamentuaren aldetik proposamen edo neurrien aurkezpen zehatza egiteko konpromezua. Hasiera batean, deialdia proposamen horiek aztertzeko eta baloratzeko baino ez zen.
Sindikatuetako ordezkariek irakasleen arazoak konpontzeko elkarrizketarako eta negoziaziorako prestutatsun osoz jarraitzen dute. Hala ere, iragarri dute mobilizazioak areagotuko dituztela negoziazioan aurrerapausorik ez badago. Oraindik garaiz dira aurrekontuetan partida ekonomikoak jasotzeko, irakasleen eskaerei erantzuteko eta hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.
Iruñean, 2024ko azaroaren 5ean.
IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO SINDIKATUEK POSITIBOTZAT JO DUTE IRAKASLEEK ETA GIZARTEAK URRIAREN 29KO GREBARI EMANDAKO BABESA, ETA BEREN ALDARRIKAPENAK JASOKO DITUEN PROPOSAMEN ZEHATZA ESKATZEN DIOTE GOBERNUARI.