Hauteskunde-estrategia aplikatua?

Hauteskunde-estrategia aplikatua? –

Hauteskunde-estrategia aplikatua?

Euskal Herriko alderdi abertzaleek azken hauteskunde prozesuetan ezker-eskuin dikotomia elikatu dute beraien ordezkaritza handitzeko. EAJ-k espaniar esparru soziologiko liberal edota kontserbadorearen puska bat bereganatzen hasi zen aspaldi. EH Bilduk geroz eta soziologikoki bozka espaniar progre gehiago ditu. EHBaik antzeko zerbait egin nahian dabilen susmoa dut. Hain da handia lortutako saria eta bereganatutakoen eragina (nahiz eta lurrunkorra izan), agenda eta praktika abertzalea lausotu dela erabat. Eta ondorioz, naziogintzaren adierazle asko eta asko alarma gorrian daude. Noski, “bozka gaitzaizu, ultraeskuina (edo komunismoa) dator” leloaren mamua ezin hobeki datorkio estrategia honi, eta bitartean, etsaia asimilazio haziak zabaltzen “ezkerretik” eta “eskubitik”, herrigintza, euskalgintza, bertako ekonomia, komunitatea, oinarri militante ezberdinak eta abarrak neutralizatzen.

Baina mundua aldatu da, motel! Konplikatua da, globalizazioa, digitalizazioa,… Egia da, nola ez ditugu aztertuko? Baina, naziogintza hauspotzen asmatu izan ditugun garaiak ezagutu ditugu gu momentuko geopolitikaren kontra txertatuta. Nahiko argi daukat antolakuntzak eta guretik egindako borroka kulturalak bakarrik gainditzen dutela denbora. Eta hori falta dugu, gure herriaren ezaugarriengatik falta ezin dena. Gainera, ez nago oso ziur gaurko egoera internazionalak abertzaletasunaren txertatzea korrontearen kontra kokatzen duen…

Hauteskundeak baliabide bat gehiago dira, helburu gorena estatu bat lortzea izanik. Helburu horretarako bidean, ipar eta bideorri bat eskaini eta eredugarri jokatzen hasi behar gara.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko azaroaren 4koa]

Hauteskunde-estrategia aplikatua?

Aita eta euskaltzalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude