[Txiorik Onena] 2024ko 33. astea
[Txiorik Onena] 2024ko 33 astea –
Urteko 33. astea dugu honakoa, zazpi txioko sorta batean laburtu ditugunetakoa.
Asteon, gai hauexek jorratu dira hautatutako txioetan: komuneko taza, Tolosako kiloa, apaindutako kalabazak, gurasoen afariak, larru jotzeak, astelehena eta beldurra.
Joan den asteko txio sortatik, Josu Goikorena izan da bozka gehien eskuratu dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Komuneko taza hotza eta bizipoza galdu arazten dizuten beste tragedia batzuk.
— Idoia Torregarai (@bootxo) October 22, 2024
Esango nuke une hauetan errazagoa dela kilo bat farlopa lortzea “Tolosako” kilo bat babarrun beltz inguratzea baino.
Buelta asko eman eta gero konfiantzazko gamelu bat daukat.
Badirudi babarrun gutxi izango dela aurtengo neguan, kuraia on? pic.twitter.com/NSFNvm9JIl— Beñat Hach Embarek Irizar (@hatxen) October 30, 2024
-Aitatxo, kalabaza apaindu didazu?
-Bai, noski… #GauBeltza pic.twitter.com/xt9rybWz5K— ???????????? (@umoreaskea) October 31, 2024
Gurasoak oporretarik bueltatu dira, kasik egun osoko autobus bidaia luze batean. Etxera ekarri ditut geltokitik, eta afaria ari natzaie prestatzen; flipatu gabe (patata tortilla bat), baina, pentsatzen hasita, uste dut afaria prestatzen diedan lehen aldia dela. Eta arraroa da.
— Santi Leone ? #GerrarikEz (@Farrcostar) November 3, 2024
Elkarri “ama/aita” deitzen dioten bikoteek nola egin dezakete gero larrutan?
— Iraia Etxebeste Madariaga (@iraia_etxebeste) November 3, 2024
BIHAR ASTELEHENA BERRIRO?????
cc/@bootxo pic.twitter.com/tod3tx2Kf4— Jozulin #GerrarikEz ????? (@jozulin) November 3, 2024
Dena galdu duenak beldurra ere galtzen du.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) November 3, 2024
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Urdaibai da norberarena eta guztiona. Museoak inguru bakan horrekiko dugun lotura intimoa hautsiko du.
— Josu Goiko (@josu_goiko) October 20, 2024
[Txiorik Onena] 2024ko 33 astea