Arte[faktua] 245: Adania Shibliren ‘Detaile xume bat’ Aitor Blancok euskaratua

Arte[faktua] 245: Adani Shibliren ‘Detaile xume bat’ Aitor Blancok euskaratua –

Aitor Blanco Leoz itzultzailea izango da larunbat honetan Artefaktua saioko gonbidatu nagusia, berak itzuli baitu Adania Shibli idazle palestinarraren Minor detail Detaile xume bat eleberria. Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten du lan Blancok, bertako Itzulpen eta Interpretazio Sailean, eta Arrosadiko campusean elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlearekin. Ane Irazabal EITBko nazioarteko kazetariarena da eleberriari sarrera ematen dion hitzaurrea. Bertan dio idazleak bidaia bat izango balitz bezala planteatzen duela eleberria, hilketa anker baten gakoak argituko dizkion egiaren bila dabilela eta, ondorioz, ahotsa ematen diela galtzeko zorian daudenei. Bi ataletan dago banatuta liburua. Lehenengoa 1949. urtean, Israel estatu sortu berrian girotua, eta bigarrena 2004an Haaretz egunkarian argitaratu den artikulu baten ondorioz emakume palestinar batek hasten duen ikerketan. 55 urteko tartea dago lehenengoa eta bigarrenaren aldean, eta Israel eta Palestinako lurralde okupatu horren ikuspegian kokatzen da. Frankfurteko Azokak ematen duen LiBeraturpreis saria jasotzekoa zen Shibli aurten, baina bertan behera utzi zuten iazko urriaren 7ko gertakarien eraginez.

Lander Majuelo orduan Igela argitaletxeko editore zenak egin zion proposamena Blancori. Itzulpen prozesua nolakoa izan den kontatuko digu Blancok, baita liburuaren eta gaiaren inguruan duen iritzia ere. Liburuaz, itzulpenaz eta itzulpengintzaz hitz egingo du Blanco bere gonbidatua izango den Amaia Apalauza adiskide eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kidearekin. Datorren azaroaren 22an Literaktum jaialdiaren barnean izango da Donostian Adania Shibli liburu honetaz hitz egiteko Yolanda Mendiola Artefaktua saioaren zuzendariarekin, baita Aitor Blancorekin ere.

ULU Mediako Sormen zuzendaria den Oier Aranzabalengana hurbilduko gara Apalategia-n gustuko dituen zenbait libururen berri emateko.

Iker Garcia hondarribiarrak Irakurlearen txokoan hartuko du parte George R. Martinen Juego de tronos liburuaren saga gomendatzeko.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 244: Iñigo Astizen ‘Monogamoak’, errealitatea kontatzeko artifizioa, 16 ipuinetan bilduta

Arte[faktua] 245: Adani Shibliren ‘Detaile xume bat’ Aitor Blancok euskaratua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude