Gau Beltza: nola eta zergatik ospatzen zen?

Gau Beltza nola eta zergatik –

Halloween iritsi baina askoz lehenago, gure arbasoek jada ospatzen zuten hemen Gau Beltza do Arimen Gaua. Santu Guztien Egunaren bezperan, hots, urriaren 31an, misterioa, magia eta beldurra protagonistatzat zituen ospakizunak egiten ziren Euskal Herriko landa eremuan.
Gau Beltza nola eta zergatik

Gau honetan kalabazak jasotzen ziren, barnealdea hustutzen zitzaien giza aurpegiaren itxura emanez eta barnean kandela bat ipintzen zitzaien hauek argiztatzeko. Bestelako barazkiak ere erabiltzen ziren batzuetan, hala nola patatak edota arbiak. Nahiz eta gaur egun Ipar Amerikatik iritsi zazigun Halloween festaren antza har diezaiokegun, egia da XX. mendera arte ospatzen zen festa honek bestelako siniskera, balore eta esanahiak ezkutatzen dituela.

Kalabaza garaia udazken guztira luzatzen zenez, haurrek baratzetik kalabazak hartu eta sasoi guztian zehar sortzen zituzten argiztatutako kalabazak, bizilagunak beldurtzeko asmoarekin. Ospakizun honek, ordea, garrantzia berezi bat hartzen zuen egun konkretu batetan. Urriak 31ko eta azaroak 1 arteko gau horretan hildako senideen eta lagunen arimak etxera bueltatzen zirelako ustea zegoen, horregatik, argiztatutako kalabazak ipintzen ziren baserrien atarietan eta bide bazterretan, hauen helburua hildakoen arimei etxerako bidea erakustea baitzen. Arimekin loturiko ospakizun honek heriotzaren beste ikuspegi bat erakusten digu, non bizidunak hildakoekin elkartzeko aukera duten. Bestalde, praktika pagano honek bestelako baloreak ere erakusten dizkigu: hildakoen oroitzapenak eta memoriak zuen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin zuen lotura, besteak beste.

Honez gain, baserrietan gaztainak eta kalabazak janez ere ospatzen zuten egun hau, eta zeinbait herritan neska-mutilak trapu zaharrez egindako jantziez estali eta baserriz baserri joaten ziren kantuan eta janari eskean. Ospakizun honekin ematen zioten hasiera negu luzeari euskal baserrietan, hau da, hauxe da neguko ziklo berriari ongietorria emateko egiten zen lehen jaia.

XX. mendera arte mantendu ziren ospakizun hauek, ondoren ia desagertzeko. Halere, badirudi zorionez magia hori ez zela guztiz desagertu eta hainbat herritan Gau Beltza berreskuratzen edo berrinterpretatzen ari direla azken urteotan.

Gau Beltza nola eta zergatik Gau Beltza nola eta zergatik

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

3 pentsamendu “Gau Beltza: nola eta zergatik ospatzen zen?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2024-10-31 11:20

    Zenbat urte ote dituzte “Gau Beltza” edo “Arimen gaua” izenek? Hamar urte?

  • Behin praktika, sinismen eta sineskeria horiek galduta honek ez du inolako zentzurik. Halloween euskalduntzeko saiakera bat besterik ez da… Kanpoko festa batek arauak ezarri eta guk jarraitu. Finean, gauza berberari mozorroa aldatzea da. Behin katea etenda, betiko hautsia.

  • Neronen amaren birraitatxiren birraitatxiak ere esaten zuen. Arimen Gaua, Nafarroa Gehienean behinik behin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude