Estatuko Aurrekontu Orokorrak. Fake news bat ezeztatzeko beste aukera

Fake news bat ezeztatzeko beste aukera –

Gobernuak behin eta berriz errepikatzen du hedabide gehienek jasotzen duten gezur berbera, gutxieneko egiaztapenik egin gabe, alegia, aurrekontu militarra ez dela iristen BPGaren %2ra.

Fake news bat ezeztatzeko beste aukera

Lehenik eta behin, harrigarria da nola urtero urtero ejukutatutako aurrekontua aurreikusitakoa baino askoz handiagoa den. Horretarako, hainbat kontularitza-mekanismo erabiltzen dira: kredituak handitzea, aparteko kredituak onartzea, Kontingentziatarako Aurrekontuen transferentziak, etab. 2023an, Defentsa Ministerioarentzako aurrekontuaren gastuak %19,14 igo zen (ofizialki. 12.800.000.000–15.250.000.000). Urtez urte errepikatzen den egoera izanik eta mugitzen diren diru kopuru handiek ikusita, pentsa daiteke aurrekontuak ez direla aldatzen ezustean sortutako egoerengatik edo eta gaitasun ezaz gaizki eginda daudelako, baizik eta nahita kalkulatzen direla benetakoak baino zenbateko txikiagoetan.

Aurten, irailera arte egin diren Ministroen Kontseiluek dagoeneko ia 15.000 milioi euro gehiago gastatzeko konpromisoa hartu dute.

Bestalde, deigarria da nazioarteko erakunde bakoitzak zifra ezberdinak argitaratzea: Gobernuak 12.800 milioi, NATOk 18.045 milioi, SIPRIk 22.200 milioi. Horrek alarma guztiak piztu behar lizkiguke, iluntasuna eta koherentzia faltagatik.

Amorragarria da, Espainiako Gobernuak ez jarraitzea NATOk herrialde bakoitzaren gastu militarra zenbatzeko ezartzen dituen irizpideak. Hona bi adibide: Guardia Zibilaren gastuak atzerri-ministerioan zenbatu eta ez gastu militarretan. Eta berdin egiteagatik nazioarteko erakunde militarrei (NATO, Europar Batasunaren Bakerako Funtsa…) egindako ekarpenekin, hau da, Atzerriko Ministerioan sartu eta ez gastu militarren barruan.

Eskandalagarrria da baita ere atzerriko misio militarren finantzaketa, 2024an 16 misio izan ziren, ez daudenez aurrekontuetan behar bezala jasota urtero erabili behar dira Kontingentzia Funtsak.

Aurten, dagoeneko, apirilaren 9ko, ekainaren 25eko eta uztailaren 29ko Ministro Kontseiluetan 1.385.639.900 euroko gastua onartu da. Eta gastu hori Ogasun Ministerioaren aurrekontuan kontabilizatu da. Zaila da sinestea akats baten ondorio denik urtero urtero errepikatzen dela ikusita.

Bakezale taldeen arabera, 15 ministeriotan aurki daitezke diru sarrerak interes militarrentzat eta industria militarrarentzat direnak

Bestalde, NATOko kontuak ateratzen dituztenei ahaztu egiten zaie handiegia den zor publikoaren zati bat militarrek beraiek sortua dela. Horregatik, jarrera ez-militaristetatik uste dugu gastu militar gisa kontabilizatu behar dela baita ere zorpetze militarrak sortutako zor publikoaren interesen ordainketa.

Auzitegi Konstituzionalak 2016ko uztailaren 7an debekatu egin zuen ezohiko kredituak eta kreditu gehigarriak erabiltzea 2012tik 2015era erabili ziren Armamentu Programa Bereziak ordaintzeko. Beste epai judizial baten zain egon behar al da gobernuak aurrekontuan tranparik egin ez dezan?

Gobernuaren betebeharra da egia esatea, benetako gastua aitortzea, modu berean, oposizioko alderdi politikoen betebeharra da engainuak azaleratzea eta buloen hedapena salatzea.

Bestalde, Espainiako armadako eta NATOko goi-agintariek ezin dute azaldu nola kalkulatu duten BPGren %2, eta ez beste ehunekorik, sare militarrean xahutu behar dela AEBek NATOri egiten dioten ekarpenaren ustezko murrizketa konpentsatzeko.

Nahiz eta espainiar estatuan eta Europa osoan gastu militarra handitzea justifikatzeko komunikabideek Errusiaren edo Txinaren mehatxuarekin bonbardatzen gaituzten, ezin dugu ahaztu gomendioaren jatorria 2014an Krimea Errusiara anexionatu baino dezente lehenagokoa dela. NATOko kideen Defentsa ministroek 2006an egindako bileran atera zen gastua BPGren %2raino handitzeko proposamena.

Bestalde, aurrekontu militarreko partida garrantzitsu bat industria militarra indartzera bideratuta dago. Zentzu horretan, Armamentu Programa Berezietako gastua azpimarratu behar da (2023an 4.900 milioi gastatu ziren). Gainera, hainbat ministeriotan diru sarrerak aurreikusten dira helburu berarekin, hala nola: Industrian, Trantsizio ekologikoa, Ekonomian…

Estatuko aurrekontu orokorrez gain, ezin dugu ahaztu Defentsarako Europako Funtsaren dirua (8.000 milioikoa 2021etik 2027ra gastatzeko) Europako enpresei bideratzen zaiela armak erosteko.

Aurreko guztia kezkagarria bada, maiatzean Europako Inbertsio Bankuak bere helburuak eta araudia aldatu ditu industria militarraren proiektuak finantzatu ahal izateko. Funts horiek ez dira soilik industria militarrentzat, baizik eta industria ez militarrek ere beren ikerketak dibertsifikatzeko eta gero militarrek ere erabil ditzaketen produktuak egiteko ere bai.

Beste artikulu bat merezi du nola hedatzen diren, minbizia bezala, interes militaristak edozein tamaina eta edozein sektoretako ikerketa zentroetan, edo eta unibertsitate eta enpresetan. Ez dugu ahaztu behar agintari militarren eta industria militarren arteko harremanak estuak direla. Ate birakariak ez dira politikarien artekoak bezain ezagunak baina neurri berean erabiliak bai.

Artikulua ez luzatzeko, gogora dezagun gastu militarrak:

  • Ez duela estatuen segurtasuna handitzen.
  • Gizartearen garapen sozial eta industrialerako aurrekontua murrizten duela.
  • Gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko mekanismoak aztertzea eragozten duela.
  • Amaierarik ez duen armamentu-lasterketa eragiten duela.
Fake news bat ezeztatzeko beste aukera  Fake news bat ezeztatzeko beste aukera  Fake news bat ezeztatzeko beste aukera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude