Performatzea (udan)

Performatzea (udan) –

Performatzea (udan)

Udan, antza, pertsona batzuek euskaldunak direla performatzen dute. Performatze hori, batez ere, opor lekuetan gertatzen da, geure herritik urrun eta eguneroko testuingurutik kanpora. Hori diote han eta hemen sortutako hiri leiendek (seguruenik, hein batean arrazoi izango dute).

Performatu berba erabili dut (bai izenburuan zein lehen lerrokadan), berbakera unibertsitarioari jarraituta. Kasu honetan, antzeztu berbaren sinonimoa litzateke. Egia da antzeztu eta errepikatzearen ondorioz, performatzearen ondorioz, inkontzienteki, automatikoki barneratzen ditugula portaerak (euskarari dagokionez eta beste hainbeste konturi dagokienez, generoa adibidez).

Portaera horiek, baina, eguneroko testuingurutik kanpo performatzen dira eta horrek zailtasunak dakartza egunerokoan horiei modu jarraian ekiteko. Hala ere, posible dela erakusten du eta pauso bakar batera uzten du portaera aldaketa.

Izan ere, praktikak definitzen gaitu autodefinizioak baino. Ni euskaltzale, anarkista, feminista edo dena delakoa naizela esan dezakete, esan diezaioket neure buruari. Baina jendeak bakarrik horrela irakurri gaitu, baldin eta praktikaren bidez horrelakoak garela erakusten badugu. Eguneroko adibideak garrantzia gehiago duelako teorizazio sakonak baino.

Hasiko al gara egunerokoan (ere) euskaldunak garela performatzen? Hasiko al gara hizkuntza ohiturak antzezten?

Performatzea (udan)

Zer duzu buruan “Performatzea (udan)”-ri buruz

  • Mikel Haranburu 2024-11-22 12:54

    Txepetxek zioen, bere hitzaldietako batean, hizkuntza normaltzeko bide bakarra zera, berak “como si” deitzen zuena egitea dela. Alegia, hizkuntza normal izan dadin, normal izanen balitz bezala hizkuntza erabiltzea dela bidea. Izan ere, hizkuntzaz dioguna, hiztunez esan beharko genuke, eta, bai, normal izateko, hizkuntza normal erabili behar dugula argi dago. Uste dut zure artikuluan horixe adierazi nahi zenuela, edo bestela ere, Txepetxen idea bide beretik doala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude