Iñigo Errejonek politikagintza utzi du, jarrera matxistak aitortu eta gero

Iñigo Errejonek politikagintza utzi du, jarrera matxistak aitortu eta gero –

EITB Media


Iñigo Errejonek politikagintza utzi du, jarrera matxistak aitortu eta gero

Sare sozialetan zenbait mezu anonimok jarrera matxistak leporatu eta gero, Errejonek berak aitortu du “ekintza moralki gaitzesgarriak” egin dituela. Dimisioa ezagutu eta ordu batzuetara, aktore batek sexu jazarpena egin izana egotzi dio.

Iñigo Errejon Sumar taldeko diputatu eta bozeramaileak dimisioa eman du kargu guztietan, eta politikagintza utziko duela iragarri du, sare sozialetako zenbait mezu anonimok jarrera matxistak izatea leporatu eta gero. Sumarrek jakinarazi duenez, Errejonek berak aitortu egin du salaketa horiek benetakoak direla.

Hasieran akusazio anonimoak zirenak, baina, izen-abizenak dituen akusazio bihurtu dira dimisioa publiko egin eta ordu batzuetara. Izan ere, Elisa Mouliaa aktore eta telebistako aurkezleak publikoki salatu du Errejonek sexu jazarpena egin ziola. Akusazio anonimoen berri izan ondoren, Mas Madrid harremanetan jarri zen Errejonekin, eta horrek aitortu egin zion esandakoak benetakoak direla. Horregatik, alderdiak diputatu-akta exijitzeko eskatu zion Sumarri.

Elizabeth Duval Sumarreko Komunikazio idazkariaren esanetan, diputatu ohiak “ekintza moralki gaitzesgarriak” aitortu ditu, hain zuzen ere. Era berean, gaineratu du Errejonek ez dituela betetzen edozein karguduni, “baina ezkerreko bati bereziki”, eskatu behar zaion “eredugarritasun feminista”.

Yolanda Diazen alderdiak nabarmendu du ikerketa abiatu zuela akusazioak ezagutu ondoren.

Fiskaltzaren arabera, oraingoz behintzat ez da salaketarik aurkeztu bide judizialean.

“Pertsonaren eta pertsonaiaren arteko kontraesanak”

Dimisioa iragartzeko X sare sozialean publikatutako mezuan, Errejonek adierazi du fisikoki eta psikologikoki “higatuta” dagoela. “Pertsonaren eta pertsonaiaren arteko kontraesanek” goia jo dutela onartu du.

Azken hilabeteetan hausnarrean aritu dela azaldu du, azken asteetan bereziki, eta prozesu horretan erabaki du, nonbait, Sumarren bozeramaile gisa dimititzea, Kongresuko eserlekua uztea eta ardura politiko guztiak alde batera uztea.

“Lehen lerro politiko eta mediatikoan norberak errazago irauten du eta eraginkorragoa da zainketatik, enpatiatik eta besteen beharretatik urruntzen den portaerarekin jokatuz gero, hala izan da behintzat nire kasuan. Horrek, ordea, subjektibitate toxikoa eragiten du, patriarkatuak gizonezkoengan biderkatu egiten duena gainera, lankideekiko, antolakuntzako kideekiko, harreman afektiboekiko eta baita norberarekiko ere”, azaldu du.

Podemosen sortzaileetakoa ere izan zenak argitu duenez, denbora darama psikologoen laguntzarekin barne prozesu bat lantzen, eta horretan aurrera egiteko beharrezkotzat jotzen du “politikagintza instituzionala uztea, gelditzea eta zaintzea”.

Salaketa anonimoak lehenengo; lehen salaketa izen-abizenekin, ondoren

Cristina Fallaras kazetariaren Instagrameko profilean argitaratutako akusazio anonimo batzuekin lehertu da auzia. Kazetariak indarkeria matxistarekin lotutako bizipenekin jarraitzaileek bidaltzen dizkioten mezuak argitaratzen ditu. Argitalpen horietako batean “tratu txar psikologikoak ematea” leporatzen dio emakume batek “Madrilen bizi den politikari bati”, “hasieran oso atsegina” izatea eta ondoren “desplanteak edo gaslighting” (gas-argia, manipulazio psikologikorako modu bat) edo “isiltasunarekin edo axolagabekeriarekin zigortzeagatik”. Kazetari horren arabera, ez dago Errejonen aurkako salaketa formalik.

Errejonek dimisioa eman eta ordu batzuetara, baina, biktima batek aurpegia eman, eta publikoki seinalatu du Errejon.

Elisa Mouliaa aktoreak salatu du Errejonek hiru sexu eraso egin zizkiola

Polizia etxean aurkeztutako salaketaren arabera, politikariak hiru aldiz egin zion eraso gau berean, eta une batean honakoa esan behar izan zion: “Iñigo, ‘bai bakarrik da bai’, gezurra dirudi hau zurekin gertatzea”.

Elisa Mouliaa aktoreak komisarian salatu ditu Iñigo Errejon atzora arte Sumarren bozeramailea zenak egin zizkion sexu erasoak, hiru izan zirela zehaztuta. Eraso matxistak 2021eko irailean jazo ziren, aktorearen lagun baten etxean egindako jai batean.

Mouliaak Espainiako Poliziak Madrilen duen Emakumea artatzeko Unitatearen aurrean aurkeztu du salaketa, eta ia berehala filtratu da albiste agentziatan eta hedabideetan. Salaketaren arabera, aktoreak ukituak, musuak eta iruzkinak pairatu zituen, denak ere bere borondatearen kontrakoak.

Erasoak jaia baino lehen, jaia egiten zen etxeko logela batean (gizonak giltzaz itxi zuena) eta Errejonen etxean egin zizkion gizonak. Une jakin batean, honakoa bota zion emakumeak: “Iñigo, ‘bai bakarrik da bai’, gezurra dirudi hau zurekin gertatzea”.

Emakumeak dio shock egoeran geratu zela, eta ez zituela Errejonek egindakoak baimendu.

Aktoreak X sarearen bidez iragarri du bart Errejonen biktima izan, beste emakume batek, era anonimoan, Cristina Fallaras kazetariari bidalitako testigantza bat zabaldu eta Errejonek egindakoa onartu ostean. Kontakizun horrekin lehertu zen auzia.

Hain justu, kazetari feminista horrek uste du “arazo larria” dagoela emakumeek “auzitara edo Poliziarengana jo beharrean” berarengana jotzen dutelako. “Agerian dago estamentu horiek ez dutela funtzionatzen”.

Mouliaaren salaketari dagokionez, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan du Espainiako Poliziak Errejonen kontra egingo duela salaketan hori egiteko “nahikoa zantzu badaude”. Fernando Grande-Marlaskak gidatzen duen Ministerioko iturrien arabera, agenteek “gertakariak benetakoak ote diren egiaztatuko dute ikerketan zehar, eta horretarako lekukotzak jaso eta, halakorik balego, grabazioak aztertuko dituzte”.

Sanchezek “konfiantza” azaldu die Diazi eta Sumarri, Errejonen aurkako akusazioen ostean

Era berean, Espainiako gobernuburuak gaitzetsi egin ditu “berdintasun proiektu honen kontra egiten dutenak”, eta babesa eman die jazarpena eta erasoak jasaten dituzten emakumeei.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak “konfiantza” azaldu die Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroari eta Sumarri, Iñigo Errejon Kongresuko diputatu ohiaren aurka jokabide matxistak egotzita sareetan egindako salaketen ostean.

“Gobernuak Espainia feminista baten alde lan egiten du, non emakumeek gizonen eskubide, aukera eta askatasun eta segurtasun berberak izango dituzten”, idatzi du Sanchezek X sare sozialean.

Halaber, gaitzetsi egin ditu “berdintasun proiektu honen aurka egiten dutenak”, eta babesa adierazi die jazarpena eta erasoak jasaten dituzten emakumeei.

Azkenik, “konfiantza” osoa helarazi die Diazi eta Sumarri, “emakumeen aurrerapausoen alde asko egin duen eta egiten ari den erakundeari”, gaineratu du.

Erreakzio gehiago

Ana Redondo Berdintasun ministroak ere adierazi du espero duela Sumarrek Iñigo Errejonen aurka sare sozialetan egindako salaketen ostean abiatutako barne ikerketak gertatutakoa “azkar eta gardentasun osoz” argitzea.

Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak nabarmendu du Sumarrek “matxismoaren” aurka duen konpromisoa sendoa dela, eta nabarmendu du Sumarrek ikerketa bat abiatu duela Errejonen aurka sareetan egindako salaketei buruzko informazioa biltzeko. Prozesu horren ondorioz, kargu guztiak utzi ditu politikariak.

Elias Bendodo PPko Autonomia eta Toki Koordinaziorako idazkariordeak, aldiz, azalpenak eskatu dizkie Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeari eta Pablo Iglesias Podemoseko sortzaileari, Errejonek emandako dimisioari buruz, eta gertatutakoa “estaltzea” leporatu die.

Era berean, Santiago Abascal Vox ultraeskuineko alderdiaren buruzagiak kargu hartu dio Errejoni “matxismo eta patriarkatu lezioak” emateagatik, dimisioa eman behar izan duenean, “emakumeen aurkako tratu txarrak leporatuta”.

“Inpunitatea amaitzea eta isiltasuna haustea ez da erraza, orain arte gehiegitan babesten baitzen boteredun gizona. Bortxaketaren kulturaren dinamika hori aldatzea da feminismoak guztioi jartzen digun zeregina, kasu honetan alderdi eta komunikabideei”, esan du Irene Montero Berdintasun ministro ohiak X sare sozialean.

“Mundu bidezkoago, gizatiarrago eta feministago bat defendatzen dugun indar politikoentzat, egiten dugunaren eta esaten dugunaren arteko koherentziak baldintza saihestezina izan behar du. Konpromiso hau errealitate bihurtzeko lanean jarraituko dugu”, aldarrikatu du Ernest Urtasun Kultura ministro eta Sumarren bozeramaileak.

,,,

Iñigo Errejonek dimisioa iragartzeko X sare sozialean publikatutako mezua

En los últimos meses, y de forma más insistente en las últimas semanas, he ido pensando en que tenía que tomar algunas decisiones importantes. Hoy ha llegado el día de hacerlo.

Llevo prácticamente desde que tengo uso de razón comprometido y militando políticamente. Esa es mi forma de estar en el mundo. Pero desde hace diez años ocupo posiciones de representación pública en la política institucional y de altísima visibilidad y exposición mediática. He tenido el privilegio de defender las ideas que considero más hermosas y justas, y de hacerlo durante una de las décadas más intensas, pero también más duras, de la política española. Eso conlleva muchas experiencias, aprendizajes y motivos de orgullo. Pero también genera un tipo de vida, una cotidianidad, una subjetividad, un tipo de vínculos con el ámbito público, con la fama y con los demás que pasan factura. El ritmo y el modo de vida en la primera línea política, durante una década, ha desgastado mi salud física, a mi salud mental y a mi estructura afectiva y emocional. Creo que esto es algo que en mayor o menor medida experimenta toda y todo el que esté en esta posición durante un tiempo prolongado.

En la primera línea política y mediática se subsiste y se es más eficaz, al menos así ha sido mi caso, con una forma de comportarse que se emancipa a menudo de los cuidados, de la empatía y de las necesidades de los otros. Esto genera una subjetividad tóxica que en el caso de los hombres el patriarcado multiplica, con compañeros y compañeras de trabajo, con compañeros y compañeras de organización, con relaciones afectivas e incluso con uno mismo.

Yo, tras un ciclo político intenso y acelerado, he llegado al límite de la contradicción entre el personaje y la persona. Entre una forma de vida neoliberal y ser portavoz de una formación que defiende un mundo nuevo, más justo y humano. La lucha ideológica es también una lucha por construir formas de vida y relaciones mejores, más cuidadosas, más solidarias y, por tanto, más libres. No se le puede pedir a la gente que vote distinto de cómo se comporta en su vida cotidiana.

Llevo tiempo trabajando en un proceso personal y de acompañamiento psicológico, pero lo cierto es que para avanzar en él y para cuidarme, necesito abandonar la política institucional, sus exigencias y sus ritmos.

Anuncio así, como ya he comunicado a mis compañeras y compañeros responsables, mi dimisión como portavoz del Grupo Parlamentario Plurinacional de Sumar, dejo el escaño en el Congreso y todas mis responsabilidades políticas. Siempre seguiré militando y comprometido, pero para mí se acaba esta etapa política institucional y espero contribuir así a la renovación generacional y de cuadros e ideas que las fuerzas democráticas y populares necesitan.

Termino la etapa más importante de mi vida. Una etapa dura y apasionante. Con aciertos de los que estoy orgulloso y errores que espero contribuir a reparar con esta decisión.

Un abrazo fraternal a todos los compañeros y compañeras de todos estos años.

Salud.

Iñigo Errejón

Iñigo Errejonek politikagintza utzi du, jarrera matxistak aitortu eta gero

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Iñigo Errejonek politikagintza utzi du, jarrera matxistak aitortu eta gero”-ri buruz

  • Salatzeko unea da! 2024-10-25 15:54

    Txalo bero bat salatzaileei! Gelditu dezagun inpunitatea! Nik ere berdina sufritu izan dut. Izan nuen bikote batek etengabe gordetzen zidan isiltasuna, inolako arrazoirik gabe, manipulatu eta humiliatzeko asmoz. Beste behin, emakume batek ere musuak eman zizkidan, ni igurtziz eta hitz lizunak esanez, nik behin ere eman gabe hori egiteko baimena. Shock hutsean gelditu nintzen, zer egin jakin ezinik, ez bait nion ez hitzez ez idatziz baimenik eman. Guztiok pairatu dugu hau, salatzeko unea da!

  • Ea honek balio duen emakumeek behingoz ikas dezaten “gizon aliatuak” arriskutsuenak direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude