OEEren 33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago
OEEren 33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago –
Sendagaiak gure eguneroko bizitzaren zati dira, bai osasun-profesionalentzat, bai gizartearentzat oro har. Sendagaiek helburu terapeutikoak lortzen laguntzen digute, askotan ezagutzen eta kalkulatzen dugun arriskua hartuz. Gaixotasunak arindu eta sendatu nahi ditugunean, osasun-arloko profesionalek errezetatutako sendagaietan konfiantza izaten dugu. Hala ere, kasu batzuetan, botika horiek beste batzuekin elkarrekintzan aritzen dira, eta ondorio kaltegarriak edo ez desiratuak eragiten dituzte. Eta ez dute lortzen minaren gisako sintomak sendatzeko edo arintzeko hasierako helburua.
Ezin ditugu alde batera utzi zenbait faktore, hala nola eguneroko bizitzaren medikalizazioa, gaixotasun berriak sortzea, defentsa-medikuntza gero eta ohikoagoa egitea, espezialitate medikoak zatitzea, biztanleria zahartzea eta prozesu kronikoak areagotzea. Esandako guzti honek biztanleria sendagaien eraginpean egotea eragiten du.
Horri buruzko gogoeta egiten badugu, egia deseroso baina beharrezko bat aurkituko dugu: ongizate integrala botiketatik haratago doa. Minaren iturriei eta ondoezaren sustraiei heldu behar zaie pertsonak sakontasunean ezagutzeko eta emaitza hobeak izateko gaixotasunaren aurrean.
Hori guztia abiapuntutzat hartuta antolatu du 2024ko Osasun Biltzarra OEE-Osasungoa euskalduntzeko Erakundeak. Jardunaldiak egongo diren bi mahai-inguruetako hizlariek haien proiektuak eta esperientziak azalduko dizkigute. Antolatutako tailerra, berriz, ikuspuntu berriak garatzeko tresna izango da.
2024ko urriaren 25an izango da, ostiralez, Zornotzan, hau da, Amorebieta-Etxanon.
Bi mahai inguru interesgarri izango ditugu:
- Min kronikoariaurreegiten
- Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo
Eta, horiez gain, komunikazio eta posterrak, despreskripzioari buruzko tailer bat eta Historia klinikoa eta euskarari buruzko hitzaldi bat.
Egitaraua
www.oeegunea.eus/biltzarrak/egitaraua
Izena ematea
www.oeegunea.eus/biltzarrak/izena_eman