Giza eskubideak betetzeko

Giza eskubideak betetzeko –

Osasunaren eta pertsonen zaintzaren alde lan egiten dugun osasun-langileen talde bat gara. Ulertzen dugu osasuna lortzeko helburu horretara iristeko, beharrezkoa dela giza eskubideen eta herrien duintasunaren aldeko konpromiso globala.

Gure kolektibotik dei egiten diegu hainbat osasun-erakunderi, elkargo profesionalei, osasun-sindikatuei eta gainerako lankideei, 2023ko urriaren 7tik aurrera Palestinako 50.000 pertsona baino gehiago Gazan eta Zisjordanian hiltzea gaitzesteko jarrera formala har dezaten.

Giza eskubideak betetzekoGutxi gorabehera 100.000 pertsona zauritu dira, eta milaka gorpu oraindik hondakinen eta kaleen azpian daude, eta horietara ezin izan dira sartu ez mediku taldeak ez erreskate taldeak. Gaza hiriaren biztanleriaren %10 hil, zauritu, desagertu edo atxilotua izan da Israelgo eraso militarren ondorioz. Hil diren 50.292 palestinarretatik (hondakinen azpian lurperatuta daudenak barne), %33 emakumeak ziren, eta %21, haurrak. Beste milaka pertsona indarrez atxilotu dituzte, eta 3.600 inguruk Israelgo kartzela eta atxilotze zentroetan jarraitzen dute. Urriaren 7tik aurrera 3.500 familia inguruk galera anitzak izan dituzte; horietatik 365 familiek hamar kide baino gehiago galdu dituzte, eta 2.750 familiek gutxienez hiru kide galdu dituzte.

Egiaztatu da Gazan genozidio ekintza sistematikoak egin direla, hala nola etxebizitzetan, babeslekuetan, desplazatuen kanpamentuetan eta larrialdi humanitarioko eremuetan zibilak selektiboki hiltzen.

Israelgo armada gose egoera larriak sortzen ari da, presoak, atxilotuak, gizalaguntzaileak eta osasun-langileak hiltzen ditu. Horrek guztiek Palestinako biztanleria kolpatzen duten trauma fisiko eta psikologiko larriak eragiten ari dira. Miloika Palestinarren egunerokoa bihurtu da: Etengabeko eraso militarrak zibilen aurka, adin erreproduktiboan dauden pertsonen artean heriotza kopuruaren igoera, familien banaketa, osasun arreta sistemaren aurkako erasoak, gosea eta desnutrizioa. Gizalaguntza oztopatzeak are gehiago larriagotzen ditu sarraski hauek, egoera imajinaezinak sortuz.

Israelgo armadak Osasun Publikoko azpiegiturak (edateko ura, ur zikinak kudeatzeko sistemak) suntsitzeak eta masifikazioak gaixotasun kutsakorrak kontrolik gabe hedatzea eragiten dute. A hepatitisa era harrigarrian zabaltzen ari da eta polio birusa ere aurkitu dute kanpamentu artean isurtzen diren ur zikinetan.

Gazan egindako ofensibak Giza Eskubideen urraketa eta osasun-zerbitzuen eta osasunprofesionalen aurkako eraso sistematiko bat suposatzen du. NBEk, OMEk, Unicef-ek, Save the Children-ek eta gatazka guneetan ohikoak diren GKE nagusiek (MSF, Gurutze Gorri Internazionala, ACH) beren txostenetan halaxe adierazi dute.

Palestinak 987 osasun-langile baino gehiago galdu ditu Gazako Zerrendaren aurkako okupazioaren erasoaren hasieratik, urriaren 7tik. 1.200 baino gehiago zauritu dira. Israelgo okupazio-indarrek 300 osasun-profesional baino gehiago atxilotu dituzte, 30 ospitale inguru suntsitu dituzte, eta 393 osasun-zentro inguru utzi dituzte zerbitzutik kanpo, ospitaleak, osasun-zentroak eta anbulantziak barne.

Osasun-profesionalak garen aldetik, ohar honi atxikitzeko eskatzen dizuegu, eta, ondoren, komunikabideei eta beste eragile batzuei bidaliko diegu. Jaengo eta Zaragozako Erizaintza Elkargo Aintzindariek egin bezala, genozidioaren aurka aurrera pauso bat ematea eskatzen dugu, eta osasun-langileen eta gizarte zibilaren sentsibilizaziorako salaketa hitzaldiak antolatzeko deia egiten dizuegu.

Sanitarioak Palestinarekin Euskaditik su-etena behin betiko ezartzea eskatzen dugu, Palestinako biztanleria zibila babestuz eta giza-laguntza azkar, seguru eta eskala handian helaraztea ahalbidetuz.

Urriaren 7tik aurrera hildako 50.000 pertsona baino gehiagoren aitortza eta oroimena eskatzen dugu, eta, halaber, lekualdatzera behartu dituzten 2 milioi pertsona baino gehiago, baita NBEko 135 giza-laguntzaile eta Israelgo bonbardaketetan hildako 987 osasun-langile baino gehiago ere, ospitaleak, osasun-zentroak eta anbulantziak bonbardatu baitituzte.

Okupazioa amaitzearen alde Euskal Herriko osasun-komunitateari dei egiten diogu dokumentu honi atxiki dakion, aurreikusitako hainbat deialditan parte har dezan eta krisi humanitario eta osasun-larrialdi honen salaketa aktiboa egin dezan.

Giza eskubideak betetzeko.

Euskal Herria, 2024ko urriaren 7a.
SANITARIOAK PALESTINAREKIN EUSKADI

Giza eskubideak betetzeko  Giza eskubideak betetzeko

2 pentsamendu “Giza eskubideak betetzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude