Estreinaldiak: Urriak 18

Estreinaldiak: Urriak 18 –

Estreinaldiak: Urriak 18

Estreinaldiak: Urriak 18

.

The Room Next Door / La habitación de al lado (Pedro Almodovar)

Drama | Laguntasuna | Gaixotasuna | Zaintza

Ingrid eta Martha lagun minak ziren gaztetan. Biek aldizkari berean egiten zuten lan, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha, berriz, gerra-erreportari. Bizi-inguruabarrek banandu egin zituzten, baina elkarren berri izan gabe igaro diren hainbat urteren bueltan, Martharen gaixotasunak elkartuko ditu berriro.

2024 | Veneciako Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Lehoia film onenari

2024 | Donostia Zinemaldia: Donostia Saria Emanaldiak

.

Smile 2 (Parker Finn)

Beldurra | Sekuela

Skye Riley musikari eta izarra mundu mailako aurkezpen-bira berri batean murgiltzeko zorian dago, gero eta beldurgarriagoak eta esplikaezinagoak diren hainbat gertaera esperimentatzen hasiko denean. Izugarrikerien zurrunbiloak eta ospearen presio izugarriak larrituta, Skyek bere iragan ilunari aurre egin beharko dio, bizitzaren kontrola berreskuratzeko beranduegi izan baino lehen.

Smile (2022) film arrakastatsuaren jarraipena.

.

The Miracle Club (Thaddeus O’Sullivan)

Drama | Komedia

Ballyfermot, Irlanda, 1960. Dublingo aldirietako komunitate gogor batek bere arau eta printzipio propioak jarraitzen ditu, leialtasunean, fedean eta batasun tradizioetan erroturikoak. Hala, Ballyfermot herriko emakumeek amets tentagarri bakarra dute askatasuna dastatu eta etxeko bizitzatik ihes egiteko: Frantziako Lourdes hiri sakratura erromes joatea. Lily, Eileen, Dolly eta Sheila lagun minak, bere apaiz lotsagabe eta errebeldearen esku-hartze apur batekin, zorionekoak dira horretarako txartela irabazi dutelako herriko zozketaren gau zalapartatsuan.

Laura Linney, Maggie Smith, Kathy Bales eta Agnes O’Casey dira laukote protagonista hezurmamituko duten aktoreak.

2023 | Tribeca Film Festival: Sail Ofiziala

.

Shin Chan: El superhéroe (Hitoshi One)

Animazioa | Txikientzat | Komedia

Shin chan etxean jolasten ari da zerutik datorren argi misteriotsu bat bere gainera amiltzen denean; hasiera batean jabetuko ez bada ere, superbotere bitxiak emango dizkio. Aldi berean, argi ilun batek Hiroshik kalean aurkitu zuen zorte txarreko mutil bat harrapatuko du. Hala, Saitamako Botere Psikikoen Nazioarteko Batzordeko bi mandatarik Noharatarrei azaltzen dietenez, argi zuriak bere semea profezia zahar batek aipatzen duen “hautatua” da, eta argi ilunarekin sortu zen superbilauari aurre egin beharko dio.

.

The Silent Hour (Brad Anderson)

Thrillerra | Drama

Frank Shaw Bostongo detektibe bat da, zerbitzu-istripu baten ondorioz entzumena galtzen duena. Bizitza berriarekin zapuztuta, Frankek lana uztea pentsatuko du, baina Doug lankideak polizia handia izaten jarrai dezakeela erakusteko konbentzituko du. Saileko zeinu-hizkuntzako interpretea izatearen erronka onartu, eta Ava babesteko eginkizuna emango diote, hilketa bikoitz baten lekuko den emakume gorra.

.

La promesse verte (Edouard Bergeon)

Drama

Indonesian bidegabeki heriotzera kondenatu duten bere seme Martin salbatzeko ahaleginean, Carole borroka desorekatu batean murgilduko da, deforestazioaren arduradun diren palma-olioaren ekoizleen eta presio talde industrial boteretsuen aurka.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urriak 18

Estreinaldiak: Urriak 18

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude