Arte[faktua] 241: ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ Hasier Larretxearen iragana atontzeko ariketa

Arte[faktua] 241: Hasier Larretxearen ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ – 

Hasier Larretxea poeta nafarra izango da larunbat honetako Artefaktua saioko gonbidatua. Oso maitea zaion Arraioz herriko baserrian elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlearekin, Alberdania argitaletxean argitara eman duen Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da liburuaz berba egiteko. Liburuaren azalean ageri den mutikoa Hasier da, pitin bat deseroso dagoena. Mutiltxo horrek egin behar izan duen ibilbideaz arituko zaigu egilea bera, bai liburuan baita elkarrizketan ere. Izan ere Larretxea haurtzarotik helduarora egin duen ibilbideaz arituko zaigu Baztango Arraioz herriko Burkaizberea izeneko osaba-izeben baserritik. Liburu hibridoa dela dio Larretxeak, autobiografia baten eta dietario baten artekoa. Jatorri ezberdinetako testuek iragana atontzeko balio izan diote, baita bere bizitzako korapiloei parez pare behatzeko aukera eman ere.

Aita duen Patxi Larretxea, egurketari eta herri kirolaria, izango da bere gonbidatua. Bion arteko harremanaz, aitak semearekiko zituen espektatibez, egitea espero denaz, eta onarpenaz hitz egingo dute elkarren ondoan. Bakoitzak bere aldetik egin behar izan duen prozesuaz.

Ondoren, Donostiako San Telmo Museora egingo dugu salto, hobeto ezagutzeko asmoz. Izaskun Aranburu dokumentalistak egingo ditu gidari lanak.

Hondarribiko Unax Lazkanotegik Malcom Gladwell idazlearen El Clan de los Bombarderos liburuaren berri eman eta irakurtzeko gonbita egingo dio ikusleari.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 240: Yolanda Arrietaren ‘Etxe bat norberarentzat’ (Alberdania)

Arte[faktua] 241: ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ Hasier Larretxearen iragana atontzeko ariketa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude