Sorleku parkearen ordez, aparkaleku bat eraikitzeko asmoa du Donostiako gobernuak

Sorleku parkearen ordez –

Sorleku parkearen ordez

Intxaurrondon, DBUS ondoko orubean, urteak daramatzate Sorleku parke-proiektua lantzen, baina orain Donostiako gobernuak esan du parkearen ordez hainbat solairutako disuasio-aparkaleku bat eraikitzeko asmoa duela.

Albisteak auzotarren artean sortu duen ondoeza nabaria da. Horren lekuko da berehala abiatu duten sinadura-bilketa, Udalak agindutakoa bete eta parkea eraiki dezan. Sinatu nahi baduzu, hona hemen aukera (euskarazko bertsioa gaztelaniazkoaren azpian dago):

Petición · NO AL APARCAMIENTO DISUASORIO. QUEREMOS EL PARQUE SORLEKU – San Sebastián, España · Change.org

Orubea ez da oso handia, baina parke-proiektua berezia da, Alubi elkarteak 2017an proposatu zuelako eta gero herritarren parte-hartze prozesu luze baten bidez biribildu delako. Esan beharra dago Udalak berak, orain arte behintzat, abalatu duela prozesu hori, eta bere xehetasunak oraindik Udalaren webgunean bertan ikus daitezkeela. Merezi du begiratu bat egitea:

Sorleku Parkea – Ekialdeko barrutia – Donostia.eus

Sorleku parkearen ordez

Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude