Hamaika korroskada

Hamaika korroskada –

Hamaika korroskada

“Brassic” Primeranen dugun telesaila da, umore beltz britaniar politikoki ez zuzena bezala definitu daitekeena. Langile herri bateko gazte lapur talde bat eta beraien arteko laguntasunari buruzkoa. Gaizka Izagirreren gomendio batetik ezagutu nuen, eta benetan parrez lehertzeko modukoa da. Baina gainera, EIZIE-k euskarara ekarritako itzulpen maisulana, biraoen eta bestelako erregistro informalei izugarrizko freskotasuna eta sinesgarritasuna ematen diona. Gustora ikusten dena, nik behintzat militantzia zantzurik gabe.

Behin Bernardo Atxagari entzun nion euskal literaturaren etorkizuneko osasuna kanpoko gauzak itzultzetik etorriko zela ezinbestean, ezingo genuela gure inguruko unibertsoari erreparatu gabe iraun. Ez dut uste adierazpena euskaratik eta euskaraz sortutakoarekin bateraezina denik. Atxagaren adierazpena ikus-entzunekoei ere aplikagarria ere izan daiteke, are gehiago 30 urteetan Goenkaleren %30eko audientzia edukitzetik ETB1-en gaurko %2-ra pasa garenean.

Hau artaburua! Zer esaten ari zara, pitoburu hori, alua, ergela! Zer moduz zapo? Zer martxa potro? Zenbat musker zor dizkizu? Hamaika korroskada entzunak gara!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko urriaren 16koa]

Hamaika korroskada

Aita eta euskaltzalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude