Gimenoren proposamena lekutan dago langileen aldarrikapenei erantzutetik!

Gimenoren proposamena lekutan dago langileen aldarrikapenei erantzutetik! –

 

Gimenoren proposamena lekutan dago

Irailean eta urrian planteatutako greba egunen aurrean, kontseilariak zenbait proposamen jarri behar izan ditu mahai gainean, irakasleen beharrei erantzutetik oso urrun daudenak. Hala, argi geratu da, beste behin, mobilizazioa eta greba inoiz baino beharrezkoagoak direla.

Astelehen honetan egindako Hezkuntzako Mahai Sektorialean, Carlos Gimeno kontseilariak zenbait hobekuntza neurri jarri ditu mahai gainean, dokumentuaren izenburuaren arabera, “hezkuntzaren ekitatea eta kalitatea hobetzeko itun berri bat sinatzeko” helburuarekin.

Hala ere, jasotako neurriek ez dute ia zerikusirik irailaren 26an langileek kalera atera zituzten aldarrikapenekin. Hori gutxi balitz, puntu gehienetarako ez du egutegirik proposatu Departamentuak, eta neurrietako bakar batek ere ez du, oraindik, inolako aurrekonturik. Beraz, argi dago dokumentu hori ez dela nahikoa, baldintzatuta dagoela eta xantaia kutsu ikaragarria duela.

LABetik argi ikusten dugu neurri hauek inolako anbiziorik gabe idatziak direla eta helburu bakarra irakasleak isilaraztea dela. Beti esan izan da ez dagoela ikusi nahi ez duena baino itsuagorik, ezta entzun nahi ez duena baino gorragorik ere, eta horrenbestez, sailburuak ezinhobeki egiten du bat definizio horrekin.

Era berean, jakin badakigu joan den irailaren 26ko grebak behartu duela sailburua neurriak aurkeztera, eta horrek agerian utzi du, beste behin ere, mobilizazioaren eta borrokaren balioa. Horregatik, LABen datorren urriaren 29ko grebarekin pultsua mantentzearen alde egiten jarraitzen dugu, eta langile guztiak animatzen zaituztegu antolatzen eta hurrengo hitzordua mimoz prestatzen jarraitzera.

Batu borrokara!
Batu grebara!

PDF Hezkuntzaren proposamena (gaztelaniaz)

Gimenoren proposamena lekutan dago langileen aldarrikapenei erantzutetik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude